Archives: <span>Timeline Express Announcements</span>

Harria HItz. Azaroak 11

HARRIA HITZ bisitaren udazkeneko egutegia iragarri genizuen orain dela hilabete batzuk, eta lerro hauen bidez, hurrengo bisita-egunaren berri eman nahi genizueke: azaroaren 11n izango duzue ibilbidea egiteko beste aukera bat, Noaua!ko Kulturaldiaren egitarauan txertatu baitugu oraingoan. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

 

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil; euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria. Usurbilek ondo baino hobeto islatzen du 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


Horrez gain, Zumeta Arte Estudioan “Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioan” murgilduko gara.


Eta TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa “Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea” ezagutzeko aukera ere izango dugu.


Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.


EGUNA ETA ORDUA: Azaroak 11, igandea, 10:00


EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

11:15 Zumeta Arte Estudiora bisita*

12:35 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita* + tailerra (sagarra-egurra-txalaparta)

13:35 Mokadutxoa (txorizo egosia, gazta eta sagardoa) eskainiko dugu Usurbilgo Sagardogileen eskutik, Sagardoa Route proiektuaren barruan

14:00 Amaiera


* Joan-etorriak egiteko furgoneta zerbitzua egongo da.

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro edo elkartea@noaua.eus

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (23 lagun, gehienez).

Komiki berrien aurkezpenak

Udazkenean beti izaten da liburuak argitaratzeko une berezia, eta aurten ere komikigintzan hori nabarituko da. Hilabete honetan bi komiki berriren aurkezpena ospatzen ari gara Komikigunean.


Haur besoetakoa: Paristik datorren artista

Alex Sanvi komikigileak eta Unai Iturriaga gidoilariak burutu dute komikia. Urteak daramatzate HBren (Haur Besoetakoaren) abenturak argitaratzen Xabiroi komiki aldizkarian. 2014an lehen albuma argitaratu zuten Xabiroi bilduman “litxarrerien jauna” azpi-izenburuarekin eta orain berriz 2018an bigarren zatia aurkeztu dute: “Paristik datorren artista”. HB parodia bat da, gure gizartearen eta kulturaren zertzeladak erabiliz sortutako haurren mundu bat irudikatzen duena.


Hitzen uberanek jaso ditu aurkezpeneko pasarteak.


Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak

Dani Fano komikigilearen nobela grafikoa da honakoa. Hiru edizio sortu dituzte ia aldi berean: Astiberri argitaletxeak argitaratu du euskaraz zein gazteleraz (Los doce nacimientos de Miguel Marmol) eta Migel Marmolen herrian berriz, El Salvadorren, Museo de la Palabra y la Imagen-ek argitaratu du. Bertan Migel Marmolen bizitza, El Salvadorreko historiaren pasarte oso garrantzitsua eta egoera soziala islatzen dira. Euskarazko itzulpena Koldo Izagirrek burutu du.


“Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak” komikiaren aurkezpena:

Komikigunean, 2018/10/25, 11:00etan.

Bertan izango dira Dani Fano egilea, Koldo Izagirre itzultzailea eta David Zapirain aurkezlea.


Migel Marmolen komikiaren trailerra


Ahaztu gabe azaroaren hasieran Zerocalcare italiarraren Hondamuinean iritsiko dela, Farmazia Beltzaren botika berria.Komiki gogorra bezain beharrezkoa.

Udazkeneko lehen Harria Hitz bisita gidatua

HARRIA HITZ bisitaren udazkeneko egutegia prest dugu dagoeneko, eta urriaren 20an izango duzue ibilbidea egiteko lehen aukera. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.  


Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa –Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ezagutzeko aukera ere izango dugu.


Horrez gain, Zumeta Arte Estudioan –Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioan– murgilduko gara.


Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.


EGUNA ETA ORDUA: Urriak 20, larunbata, 10:00


EGITARAUA:


10:00 Usurbilgo frontoian elkartu


10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)


11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita


12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita


13:45 amaiera


HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira


INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro


Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Zumaia emez

Zumaiar emakumeak. Ospetsuak nahiz eguneroko lanarekin herria egin dutenak. Dendariak, hoteletako langileak, irakasleak, kontserbetako langileak, mojak, eta nola ez, baita izen esanguratsu batzuk ere: Julene Azpeitia, Elbira Zipitria edo Balendiñe Albizu.


Ezagutu itzazu emakumeak, historia egin dutenak, eta egiten ari direnak. Zumaian. Urriak 6, 11:00etan Alondegitik abiatuta. Bisita gidatuan izena emateko idatzi hona: kultura@zumaia.eus


Zumaiako Udala


Gipuzkoakultura: Ondarearen Europako jardunaldiak

Mary Shelleyren urtebetetze festa

1816ko udan, Lord Byronek Percy Bysshe Shelley poeta eta bere emazte gaztea, Mary, gonbidatu zituen Suitzako bere etxera. Egun euritsuak izan ziren, eta etxeko jabeak mamu-istorio bana idazteko proposamena luzatu zien gonbidatuei. Horra nola sortu zen “Frankenstein edo Prometeo modernoa”, 1818an argitaratua eta zientzia-fikzioaren generoko lehen eleberritzat jo izan dena.


Mary Shelley britainiar idazleak 18 urte baino ez zituen “Frankenstein” eleberria idatzi zuenean. Abuztuaren 30 batez jaio zen Londresen, eta data seinalatu hori baliatuz, Hondarribiko Udal Liburutegira gonbidatzen zaitugu, Mary Shelleyren urtebetetze festa ospatzera eta, bide batez, baita udazkenean antolatuko dugun zikloari1 (“Mary Shelleyren Frankenstein, 200 urte zatiak josten” zikloaren berri urria aldera emango dugu) ateak irekitzen dizkion erakusketa ikustera ere. Abuztuaren 30ean, 18:00etatik aurrera, meriendatxoa eskainiko diegu Liburutegira hurbiltzen direnei. Haur eta gaztetxoengan pentsatuz, txokolate-irabiakia, franki-gailetak, tarta berezia… izango dira bertaratzen direnentzat. Erakusgai dugun materialaren artean, berriz, honakoak topatuko dituzue: “Frankenstein” filmaren kartelak (bertsio ezberdinak), liburuak, komikiak, DVDak… baita ‘pieza’ bereziak ere: Judas Arrietak diseinatutako figurak, Menina txotxongilo-tailerreko Jonan Basterretxea eta Idoia Seijok sortutako panpina eta Elena Odriozola ilustratzailearen paperezko figurak eta antzokitxoa “irudien bidezko narrazio aukera berriak zabaltzen dituen agertokia” nabarmenduko genituzke.


Zatoz Mary Shelleyren urtebetetze festara, eta murgildu “Frankenstein” eleberriaren unibertso liluragarrian.


Mary Shelleyren Frankenstein, 200 urte zatiak josten erakusketa (abenduaren 31 arte) eta Mary Shelleyren urtebetetze festa

Abuztuak 30, osteguna, 18:00

Hondarribiko Udal Liburutegian

Harria Hitz bisita organo zikloarekin batera

Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen proposamen batekin gatoz gaurkoan, abuztuaren 5ean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

 Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Horrez gain, Zumeta Arte Estudioa, Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioa, ezagutzeko aukera izango dugu.

Eta Artzabalen indarrak berritu ostean, Marina Tchebourkinak Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloaren baitan eskainiko duen kontzertura gonbidatuko zaitugu. Jatorri errusiarreko organista ezagun honek, Youri Boutsko musikagilearen “Deuxième Grand Cahier d´Orgue” obraren mundu mailako estreinaldia eskainiko du Usurbilgo Mutin organoan.

Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.


EGUNA ETA ORDUA: Abuztuak 5, igandea, 17:00


EGITARAUA:

17:00 Usurbilgo frontoian elkartu

17:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

18:15 Zumeta Arte Estudiora bisita

19:15 Mokadutxoa Artzabalen

20:00 Usurbilgo Salbatore Elizan, Marina Tchebourkina organistaren kontzertua, Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloaren baitan.


HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

PREZIOA: 8 €

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro


Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

2018ko uztaila

Posible al du enpresa batek tokiko komunitatea sortu? Edo tokiko komunitatean bere burua txertatu? Zilegi al zaio halakorik egitea? Enpresak bezeroak ditu; ez al ditu haren komunitatea urrupatu eta propiotzat hartzen?

Zalantza, kezka, galdera. Ez dakigu oso ondo gurean zer den.

Alabaina, lana gizarteratzeko bidea topatzen tematu gara. Lana, bidea eta komunitatea gurea ala lanerako deitzen gaituztenarena dela ere.

Blogeko #hilekoberriak horren adibide ditugu. Ados. Baita horren inguruko interesa piztea ere.

Era berean, liburutegia liburuen kontainerra baino gehiago bihurtzea nekeza bezain emankorra da.

Zer esanik ez herriko ondarea, herriko artea, herritartasuna lotzeari gagozkiola.

Beste batzuetan, ordea, garai batean historialariak ginela oroitzen dugu:

Kakaoaren ibilia

Getariako liburutegiko ekimenaren aurkezpena Leire Canoren eskutik Hiri gorrian  (48:30 min.-tik aurrera)

Asteasuko artxiboan topaturiko lanbideei buruz Amagoia Pia Hiri gorrian (29:40 min.-tik aurrera)

Usurbilen HarriaHitz bisita gidatua Sara Etxebestek Amaraunean. (23. min.-tik aurrera)

Merezi duela sinetsita gaudenez, Youtuben ere agertuko gara, dira, zarete. Ereiten kanala

Komikigunetik Irune Arnaez Donostiako komikiaren ibilaldiaz Euskadi Irratiko Kultur leihoan (23.min.-tik aurrera)

Eta, azkenik… azkenik barruko garrak gozatzeko… botikak ditugu. Farmazia Beltza argitaletxearen bidez zabalduko ditugunak. Ditugu, bai. Izan ere, edabe eta ukendua egiten ez gara bakarrik izango. Horren lekuko, Txintxuarekin batera argitaratu Koldo Almandozen liburua: Argazpitituluak; eta jada inprimategiko bidean dagoen Zu2 bildumaren lehen alea. Liburuaren aurkezpena Koldo Almandozek Arratsean

Bakarrik lo ez, lagunekin bai!

Harria Hitz bisita UEUren ikastaroan

Uztailaren 12-13an, Usurbilgo Artzabalen, UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia eskainiko da.

 

1968ko udaberrian, mundu berri baten aldarria egin zen Parisen, Berlinen, Pragan zein Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko.

50 urte geroago, zeri deitzen diogu utopia? Zein dira gurean indar hartzen ari diren utopia berriak? Nola berritu ditzakegu?


Gogoeta horiek guztiak “eta beste hainbat” mahaigaineratuko dituzte jardunaldiotan (UEU-ren lotura honetan topatuko duzue saio hauei buruzko informazio guztia), eta geuk ere, 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu uztailaren 12ko arratsalderako; 18:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

 

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


Horrez gain, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa “Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea” ezagutzeko aukera izango dugu.


Gehiago jakin nahi izatera, pare bat orduko ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.



EGUNA ETA ORDUA: Uztailak 12, osteguna, 18:00


EGITARAUA:

18:00 Usurbilgo frontoian elkartu

18:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

19:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

20:15 amaiera


HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Artzeren omenaldia eta Harria Hitz

Ekainaren 16a egun berezia izango da, zalantzarik gabe.

Joan zitzaigun Joxean Artze Agirre. Eta hurrengo larunbatean, ekainaren 16an, omenaldi herrikoia egingo zaio Usurbilen.

Egun horretarako antolatutako egitarau zabalaren barruan, 10:30etik 11:30era, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu herrigunean.

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. Eta, jakina, Artze anaiek ere, oharkabean ia, rol garrantzitsua jokatu zuten susperraldi horretan. Gehiago jakin nahi izatera… ordubeteko ibilbidetxo honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

EGUNA ETA ORDUA: Ekainak 16, larunbata, 10:30

EGITARAUA:

10:30 Usurbilgo frontoian elkartu

10:35 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

11:30 amaiera

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Harria Hitz bisita ostiralez ere

Larunbatetan lan egiten duen jendeari ere aukera bat eman behar zaiola eta… herriko ostalariek eta kultura-eragileek hala eskatuta, hurrengo HARRIA HITZ bisita ekainaren 8an eskainiko dugu Usurbilen.

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Horrez gain, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa (Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea) ezagutzeko aukera izango dugu, eta Zumeta Arte Estudiora (Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espaziora) ere gerturatuko gara.

EGUNA ETA ORDUA: Ekainak 8, ostirala, 10:00

EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean

11:15 TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita  

13:40 amaiera

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Ereiten kanala martxan

Ez dugu gezurrik esango.

Baten batek “ezetz egingo” esan ondoren hasi zen hau guztia.

Baietz ba. Egin dugu.

Youtube kanala jarri dugu martxan.

Ez pentsa egunero elikatuko dugunik… “ezetz egunero” esan arte agian…

Liburuaren eguna dela eta aste osoko egitaraua Hondarribiko liburutegian

Hondarribiko Liburutegiak Twitter bidez sustatutako BookCrossing-a, bisita gidatuak eta ipuin kontaketa saioa eskainiko ditu apirilaren 23ko astean, Liburuaren Egunaren ospakizunen harira


Liburuaren Eguneko ospakizunak luzatzea erabaki du, aurten, Hondarribiko Udal Liburutegiak. Honela, apirilaren 23tik 28ra, Twitter bidez sustatutako BookCrossing ekimena jarriko du abian. Liburuak, komikiak, haurrentzako ipuinak, DVDak… 50 bat ale izango dira, orotara, askatuko direnak eta, horien artean, Sisifo maiteminez, El perro de los Baskerville edo The Name of the Rose bezalako izenburuak topatuko dituzue, baita Kika Superbruja saileko aleren bat ere, besteak beste.

Astebetez, Hondarribiko kale eta plazak Liburutegi bilakatzeko helburua du ekimenak, berritasun batekin, gainera: egunero-egunero, ale horiek askatu ahala, liburu, komiki edo DVDak aurkitu ahal izateko, ale bakoitzaren kokapena asmatzeko pistak eskainiko dira. Liburutegiko langileek Twitter sare soziala baliatuko dute jolas moduko hau sustatzeko. Gainerakoa ezaguna izango da, agian, zuetako askorentzat. Nolanahi ere, BookCrossing-ean askatutako liburuak erraz identifikatzeko moduan egongo dira: pegatina bereziak izango dituzte eta argibideak ere utziko dira liburuan bertan. Nagusiki, BookCrossing etiketa daraman liburua aurkitu duenari, honakoa eskatzen zaio: webgune ofizialean sartu (http://www.bookcrossing-spain.com) eta liburua non topatu duen adieraztea. Horrekin batera, BCID edo identifikazio zenbaki bat ere sartu beharko du irakurleak, eta �”berriz ere askatu aurretik�” liburuari buruzko iruzkinen bat uzteko aukera ere izango du. Izan ere, BookCrossing-a, izatez, muga geografikorik ezagutzen ez duen doako liburu klub erraldoi baten gisakoa da, liburuak trukatzeaz gain, beste irakurle batzuekin iritziak trukatzeko aukera ere ematen duena. Aipatutako ekimenean parte hartzera animatzen zaituztegu eta, jakina, gure Twitter kontuko txioei erantzuteko gonbita ere luzatzen dizuegu.  


Bisita gidatuak eta ipuin kontaria

Baina ez hori bakarrik. Asteartean, apirilaren 24an (18:00), Lupe Lekuona ipuin kontariaren saioa izango dugu 4-7 urte bitarteko haurrentzat. Sarrera librea da, aretoko 40 lekuak bete arte.

Horrez gain, eta Liburutegiko ateak parez pare zabalik dituzuela ikus dezazuen, 8 bisita jasoko ditugu apirilaren 23ko astean. San Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako haurrak, apirilaren 23an, 24an, 26an (10:00) eta 27an (10:00 + 11:00) hurbilduko dira Zuloaga Etxea ezagutzera. Datorren astean, guztira, adin ezberdinetako 130 bat haur ibiliko dira Liburutegian barrena.    

Astelehenean (11:15), Liburuaren Egunean bertan, Talaia Institutuko gazte talde bat ere Liburutegira txangoa egitekotan da. Ikasle askok ezagutzen dute eraikina eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak, baina egun ezin aproposagoa hautatu dute Liburutegira etorri eta irakurketarako tarte bat hartzeko. Institutuko Yoseba Peña irakasleak gidatzen duen irakurketa klubeko topaketa ere Kale Nagusiko gure egoitzan egingo da apirilaren 23an (bilkura hauek Institutuan egin ohi dituzte, hilero).   

Eta adin guztietako irakurleak ditugunez, Nagusilan eta Kasino Zaharra elkartekoak ere bisitan etorriko zaizkigu Liburuaren Egunaren aitzakian. Bi talde hauek apirilaren 24an (11:30), Opila Egunaren bezperan, etorriko dira Liburutegira.

Opilekin bezainbeste gozatuko dugu liburu artean; ziur gaude. 

HARRIA HITZ bisita gidatua Usurbilen

Oporrak hartzeko desiratzen? Datozen egunotarako planik bai? Gu proposamen batekin gatoz: apirilaren 7an, larunbatean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu Usurbilen.

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Horrez gain, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa -Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea- ezagutzeko aukera izango dugu, eta Zumeta Arte Estudiora -Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espaziora- ere gerturatuko gara.

EGUNA ETA ORDUA: Apirilak 7, larunbata, 10:00

EGITARAUA:

– 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

– 10:15 TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

– 11:30 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean

– 13:00 Zumeta Arte Estudiora bisita

– 14:15 amaiera

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688818017, info@ereiten.com

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Ereitenen lehenengo bideoa

Aurten Ereitenen egiten ditugun lan prozesu anitzei buruzko informazioa testu eta irudi bidez jaso eta zabaltzeaz gain, bideo formatuan ere emango dugu. Prozesu hauetako bat erakusketa izan ohi da. Erakusketak landu, muntatu eta bertako bisitak zein tailerrak antolatzen burututako lanak burutzen ditugu.

Lehen bideo honetan erakusketa baten muntaia eta protagonistaren lanaren inguruko informazioa aurkeztuko dizuegu. Erakusketa hau zabalik dago apirilaren 13ra arte Komikigunean.

Ereitenek urteak daramatza Komikigunearen katalogazio eta kudeaketa lanetan murgilduta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren komikien artxiboa eta erreferentziazko zentroa bilakatu da urte hauetan zehar Komikigunea. Aurten erakusketa ziklo berri bati esker, autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak erakutsiko ditugu Komikigunean. Lehena Irkus (M) Zeberio dugu. Bartzelonan bizi den donostiar honek abangoardia grafiko erradikalenetan lan egiten du.

http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/component/content/article/2054-izkutukoak-irkus-m-zeberio

Trintxerpe ezezaguna: arkitektura modernoaren erakusgarri (bisita gidatua)

Kontrakoa ematen badu ere, gizakiaren eskuhartzearen ondorioa da gertu duguna. Berde zein grisa. Alabaina, inguratzen gaituena nekez jotzen dugu paisaiatzat. Are gutxiago, paisaia hirikoa baldin bada, Gipuzkoan, hiri-paisaia etxeak baino gehiago da. Gure gizartearen oinarrian dagoen funtsezko osagarria dugu hura. Egunero ikusteagatik gutxitan eta gutxi baloratzen duguna, arkitektura modernoaren historia kontatzen badu ere. Trintxerpen bezala.

NON: Gudarien enparantza (Trintxerpe)

NOIZ: Urriak 28, 11:00-12:00 (Gaztelaniaz) eta 12:30-13:30 (Euskaraz)

Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea aurrez.

688 818 017. info@kultour.pro

Udazkeneko agenda Komikigunean

Udazkena iritsi omen da, azkenean.

Komikigunean, baina, udazkenak beroaldia dakar aurten ere bai.

Agendak zabaldu!

Urriak 19. Santa familia komikiaren aurkezpena / Ikastolen Elkartea. 11:00. Julen Riban, Eider Rodriguez eta Dani Fano

Urriak 25. Sorgin seinalea komikiaren aurkezpena / Harriet argitaletxea. 11:00. Gregorio Muro, Daniel Redondo eta Dani Fano

Urriak 27. Dzirt-dzart bigarren saioa. 18:00. Iñigo Astiz, Aritz Irigoien, Iñaki Holgado, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ eta Maite Gurrutxaga

Urriak 31. Komikilabearen aurkezpena / Komikilabea. 11:00

Azaroak 9. Komikiaren ibilaldia / Komikilabea. 19:00. Unai Gaztelumendi, Joseba Larratxe, Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Mikel Begoña

Azaroak 10. Hitzaldia: Sarah Glidden (Oscuridades programadas) / Komikilabea. 19:00. Sarah Glidden

Azaroak 11. Mahaingurua: Pechakucha: komikia eta umorea / Komikilabea. 12:00. Darío Adanti, Mikel Pagadi, Laura Barrachina, Mauro Entrialgo, Mamen Moreu, Elisabeth Casillas.

Azaroak 13. Hitzaldia: komikia eta literatura / Komikilabea. 19:00

Azaroa amaieran. Kolorea komikian tailerra komikigileei zuzendua. Goiz osoa.

Hondarribiako udal liburutegia

Hondarribiko udaletxearekin urte luzeko harremana dugu. Artxiboan zein liburutegian; baita ikerketa historikoaren arloan ere.

Orain, baina, bestelako erronka dugu aurrean. Ez nolanahikoa, alajaina: liburutegi berrituaren abenturan protagonistak izango gara, beti ere udal teknikarien esanetara eta hauen proiektua gauzatze aldera.

Zuloaga sendiaren ingurukoak ikertu genituen behinola; orain, Zuloaga etxean izango gaituzue lanean. Hondarribiko udal liburutegian, alegia.

Visitas guiadas al Palacio Foral

Quizá no os hemos contado que Ereiten realiza visitas al Palacio Foral de Gipuzkoa.

Estas
visitas, promocionadas por la Diputación, tienen carácter gratuito, y
tratan de explicar tanto el edificio y la colección de piezas de arte
que alberga, como la propia institución.

Es
una visita muy especial, un descubrimiento, y es un gusto ver la
emoción en la cara de la gente subiendo por esa escalera imperial
esculpida en mármol por Marcial Aguirre.

Hay visitas programadas el último sábado de cada mes, en castellano y euskara, y solo requieren apuntarse previamente.

Además,
se puede reservar una visita para grupo (mínimo 10 personas), así que
si alguien tiene interés, no tiene más que buscar unos cuantos amigos o
familiares, y solicitar la visita. ¡gratis también!

Para reservar o pedir información:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/1972

Para que os hagáis una idea aquí os dejamos este vídeo (49’20”)

http://www.teledonosti.tv/videos/201705/18/gipuzkoa-17052017-5439373778001-mm.html

 

 

Haatik eta #HormekDiote

#HormekDioteOnStage prestatu bitartean, Haatik-eko kideek modu ezin
hobea laburtu dute proiektuaren jatorriaren nondik nora. Orain,
oholtzaren gainean,  2016an zehar zatika aurreratu zutena gorpuztu dute.
Alabaina, hau ez da errepikapen bat. Hau saio berria da. Izaera propioa
duena. Haatik-ek bi gauza lortzen du emanaldi honetan. Lehenik eta
behin antzoki batean kalean dauden bost hormatzar sartzea. Benetan,
hormak bertan daude! Bigarrenik, dantza ariketa bikaina osatu dute.
Espresio hutsa da egiten duten dantza, elkarbitziza, hori baitzen
jatorrian gaia, landu, sufritu eta gozatu egin den sentimendua dela
adieraziz. Merezi izan du! Mila esker!

Ibinagabeitiaren eskutitzen sorta

Euskara hizkuntza bakar eta arrarotzat jotzeak ekartzen
duen anekdotatik hareago, hau da euskara normalizatzeko eta munduko
hizkuntza bezala erabiltzeko, Andima Ibiñagabeitia mugarrietako bat
dugu.

Era Ibiñagabeitiaren zein beste euskal pentsalari, idazle
eta abarren lanak eta pentsamendua ezagutzeko, Pako Suduperen lanak
ezinbestekoak ditugu.

Behar bada, batak zein besteak bestelako
argitalpena merezi dute. Bitartean, hemen dugu eskura Ibinagabeitiaren eskutitzen sorta.

Mila esker Pako!