Ereitenen lehenengo bideoa

Aurten Ereitenen egiten ditugun lan prozesu anitzei buruzko informazioa testu eta irudi bidez jaso eta zabaltzeaz gain, bideo formatuan ere emango dugu. Prozesu hauetako bat erakusketa izan ohi da. Erakusketak landu, muntatu eta bertako bisitak zein tailerrak antolatzen burututako lanak burutzen ditugu.

Lehen bideo honetan erakusketa baten muntaia eta protagonistaren lanaren inguruko informazioa aurkeztuko dizuegu. Erakusketa hau zabalik dago apirilaren 13ra arte Komikigunean.

Ereitenek urteak daramatza Komikigunearen katalogazio eta kudeaketa lanetan murgilduta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren komikien artxiboa eta erreferentziazko zentroa bilakatu da urte hauetan zehar Komikigunea. Aurten erakusketa ziklo berri bati esker, autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak erakutsiko ditugu Komikigunean. Lehena Irkus (M) Zeberio dugu. Bartzelonan bizi den donostiar honek abangoardia grafiko erradikalenetan lan egiten du.

http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/component/content/article/2054-izkutukoak-irkus-m-zeberio