Archives: <span>Timeline Express Announcements</span>

Harri eta herri: udazkena Usurbilen

Azaroak 5. 16.00etan

Sutegian. Kafe tertulia + bisita gidatua: Herri eta Harri

Usurbilgo udala

Aurkene Alzua (lurmetrika)

Ereiten KZ


Denok, gehienok, maite dugu bidaiatzea. Era berean, Gurera datorren jendea ondo hartzeko ohitura omen dugu. Agian horregatik turismoa hizpide bihurtu da azken bolada honetan. Gehiegi al da turista kopurua? Gu ere gehiegi al gara turista garenean? Usurbilen turista gehiegi al dago? Nahi adina galdera egin dezakegu gai honen inguruan. Alabaina, galderak aurretik egitea komeni delakoan gaude. Turismoa ez da soilik urrutik datozenek egiten dutena. Herritarrek euren burua definitzeko, ezaugarritzeko eta munduaren aurrean agertzeko bidea da, hori ere, turismoa. Egun, zeinek hartzen du erabaki hori? Zeren arabera?

Usurbil hobeto ezagutzeko aukera bikaina dugu tertulia hau. Herrian bisita harrigarria eginez. Kafea bitartean.

EREITEN 22 (2016ko urria)

Hormak eraikitzen ditugu nonahi, baita gure lan eremuan ere. Antolaketarako egokia izaten da hori. Hormek, baina, mundutik banatzen gaituzte. Horiek zeharkatzeko zirrikiturik topatzen dugunean, “Gure Hormek” bezalako ekimenetan parte hartu dugula konturatzen gara.

Hormak ere ondare dira. Gure paisaiaren lekuko, historia, osagai. Baita euskarri ere. Ikusi duten eta osatzen duten istorioak kontatzeko euskarri, hain zuzen ere. Conectur sarea zabaltzen segitzen dugu, oraingo honetan Oreretan. Itsas hirikoan zein hiri industrialean. Izan ere, 2016. urtean astero bisita bat egitea lortu du udalak. Ondarea eta nortasuna lantzeko bide berria, iragana helburu ez, tresna baizik duena. Bide berean Usurbil, arte garaikideari esker harriak herri egiten duten tokia.

Kultour enpresarekin harremanak estutu ditugu, edukiak eta gida lanak partekatuz. Horrela, horma bereziak ezagutuko ditugu, Gipuzkoako Aldundikoak, esate baterako.

Era berean, bisitagarri berriz ere Komikigunea. Euskal marrazkilariak Europan profesionalak izatea ez da kasualiatea, uste baino tradizio sendoagoa baitu komikiak gurean. Komikigunearen hormetan erakusten den bezala.

Hormen artean gordetzen diren paperak artxibo bihurtzeko erronkak aurrera darrai. Ohiko bidelagunekin Amezketa, Usurbil, Urnieta… gehitu behar. Artxibo horiek hormen artean ez ezik, hormetatik areago eramateko gogor egingo dugu lan.

Ez soilik administrazio artxiboak, bai eta artista eta profesionala, Peña Gantxegi lekuko.

Hori lortzeko bi baldintza jarriko dizkiogu gure buruari: hala etengabeko formakuntzarekin segitzea: agiri elektronikoak, marketina, talde-antolaketa… nola lan taldea handitzea: lankide fijo gehiagorekin eta lankide hasiberri gehiagorekin. Etxeko hormak zabalduz, alegia.

Baietz harritu!

Ondarea egonkortu den adierazpen kulturala dugu. Kultura den heinean, eboluzioa, garapena azaltzen du. Ondorioz, nolakoak garen kontatzen du ondareak. Baina ondarea, berez, “gauza” bat da, arte-faktoa. Ez du hitz egiten. Guk interpretatzen dugu eta interpretazioa horren bidez tradizioa baino, gure errealitatea da islatzen duguna. Gure pertsonalitatea eta gure asmoak.

Ruper Ordorikaren kantuan bezala, etorkizunak eta iraganak bat egiten duten tokia da ondarea. Abiapuntu ala asmatutako fosil. Hori gure erabakia da.

Hausnarketa horiek buruan, Usurbilen eta Oreretan hartuko dugu parte Europako ondare egunetan.

Baietz harritu!

Hormek Diote, bisitak

Hormak Mural. Muralak Antena.

Hormak ez daude ixilik, mezua emititzen dute. Entzuten al dugu? Ulertzen al dugu? Antena findu behar da, diala astindu eta bolumena igo.

Horretarako, zer hobe bisita lagunduta eta lagunen artean egitea baino?

Hala egingo dugu hilaren 18an, larunbatarekin.

Autobusez. Lasai, autobusa gure kontu!

Gaztelerazko hitzordua 11.00etan dugu, Garcia Lorcaren hormaren aurrean (Urumearen ondoan, Mundaizerako igogailuan).

Arratsaldez 16.30etan, euskaraz, toki berean.

Ordubete pasatxo emango dugu.

Baldintza bakarra: izena ematea info@hormekdiote.com helbidean edo www.hormekdiote.com-en bidez.

3 Zangotako II Komiki Solasak

Komikigunean laster hasiko dira komikiaren inguruko solasaldiak. Aurten hiru gai nagusi landuko ditugu: Literaturatik komikira (euskaraz) lehena izango da ekainaren 11ean. Eta hurrengo biak berriz, udazkenean burutuko dira: Oihua sarean: H28 aldizkari saretirikoa (euskaraz) eta El trabajo del editor en el cómic (gazteleraz). Hitzaldi guztiak Komikigunean bertan gauzatuko dira, larunbatetan, asteburuak ematen duen lasaitasunarekin, eguerdiko 12:00tan. Solasaldi hauetako bakoitzean hiru hizlarik parte hartuko dute eta moderatzaile lanak Dani Fano marrazkilariak egingo ditu.

3 ZANGOTAKO KOMIKI-SOLASAK

Donostiako KOMIKIGUNEAn:

1. – Literaturatik komikira

EKAINAK 11 – LARUNBATA – 12:00

Hizlariak: Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta eta Eider Rodriguez.

Moderatzailea: Dani Fano.

Hizkuntza: euskara.

2. – Oihua sarean: H28 aldizkari saretirikoa

URRIAK 8 – LARUNBATA – 12:00

Hizlariak: Iñigo Astiz, Unai Iturriaga eta Patxi Gallego.

Moderatzailea: Dani Fano.

Hizkuntza: euskara.

3. – El trabajo del editor en el cómic

URRIAK 15 – LARUNBATA – 12:00

Hizlariak: Fernando Tarancon (Astiberri), Joseba Basalo (Aleta) eta Mikel Soto (Txalaparta).

Moderatzailea: Dani Fano.

Hizkuntza: gaztelania.

Xabirioik 11 urte! : erakusketa

Komikigunean Xabiroi aldizkariaren azal guztiekin eta bertan
argitaratuak izan diren hainbat istorioren marrazki originalekin
osatutako erakusketa dago ikusgai. Eskerrak eman behar dizkiogu
Ondarruko Luterl taldeari, beraien ekimenez bildu eta osatu zelako
erakusketako materiala 2016ko urtarrilean.

XABIROI komiki-aldizkaria Ikastolen Elkarteak sortu zuen 2005ean eta Dani Fano marrazkilariak koordinatzen du. Euskarazko literatura grafikoa zabaltzeko asmoz ekin zion bideari, eta, era berean, komikiaren hizkuntza zuzen eta sintetikoaren bidez kalean erabiltzen den ahozko euskara jaso eta hornitzeko helburua ere badu.

Euskal egileek egindako euskarazko komikia da, kalitate handiko irudi eta gidoiekin hornitua. Ikasturtero aldizkariaren lau zenbaki argitaratzen dira: otsailean, ekainean, urrian eta abenduan. Urtero, aldizkarian aurretik argitaratutako sail bat album batean bilduta argitaratzen da… Xabiroi Euskal komikiaren erreferente nagusienetarikoan bilakatu da eta euskal sortzaileen erakustoki garrantzitsua da.

ERAKUSKETA

Lekua: Komikigunea (Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16. 20006 Donostia)

Data: Ekainak 9-Uztailak 15

Ordutegia: 12:30-13:30 eta 18:00-19:00 (astelehenetik ostiralera)

Bisita beste ordutegi batean egiteko, jarri harremanetan: komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690 telefonoan.

Pasaiako portzelana: liburua & erakusketa

Aste honetan Pasaiako protzelana lantegiaren inguruko bi jarduera burutuko dira. Bata, liburuaren aurkezpena ekainaren 1ean eta bestea, erakusketaren irekiera ekainaren 3an.

Pasaiako portzelana lantegia Baignol anaiek sortu zuten, 1851ean. Étienne Baignolen bilobak ziren, Limogeseko lantegiaren sortzailearenak. Pasaiako lantegia 1915 urtera arte izan zen martxan, pertsona desberdinen ardurapean.

Pasaiako biztanleak izan ziren, batez ere, lantegi honetako langileak, nahiz eta, hasieran, zenbait artisau frantses aritu ziren, lan espezializatuenetarako.

Ekoizpenaren kalitatea lehenengo urteetan (1851-78) bereziki ona izan zen, eta, gero, urteek aurrera egin ahala, gainbehera etorri zen. Piezek ez dute lantegiko markarik, eta horrek zaildu egiten du jatorria zehaztea.

Lantegia Arizabalo jauregian -‘non orea prestatzen zen eta piezak modelatu nahiz dekoratzen ziren- eta ondoko lur-sailetan egon zen -‘non labea eta lehortegiak zeuden-‘. Egun, ez da adreiluzko tximinia besterik geratzen zutik.

LIBURUAREN AURKEZPENA

Non: Pasai Donibaneko Udal Liburutegia

Data: Ekainak 1, 19:00

ERAKUSKETA

Non: Victor Hugo Etxea (Pasai Donibane)

Irekiera: Ekainak 3, 19:30

Data: Ekainak 3-Uztailak 17

Ordutegia:

Asteazkena, osteguna eta ostirala, 17:00-20:00

Larunbata, 11:30-13:30 / 17:00-20:00

Igandea, 11:00-14:00



Hormek diote

Hiria beste modu batean ezagutzeko aukera nahi dugu. Nekez onartzen den modu zein tokien arabera. Muralak egin ditugu. Apaingarri hutsak ez direnak eta esanahi zehatza eman nahi dutenak.

Hiria arteari buruz hitz egiteko nahi dugu. Artisten sormenak hirigintza, eskubideak, arazoak, irtenbideak… beste modu batera ulertzen lagunduko duelakoan. Muralak antena bihurtzen ari gara.

Hitz potoloak dira. Are, hirian margotzea ez da ahuntzaren gau erdiko eztula.

Esperimentuan parte har dezakezu: paseoan, hitzaldian, tailerretan…

Edo webgune zein Facebook edota Twitterren (#HormekDiote)

Ez da beharrezkoa dena polita eta adostasuna izatea. Azken batean, hori ere elkarbizitza da. https://storify.com/Ereiten/hormek-diote

Sormenari tartea emateak merezi duela uste dugu. Bai.

Heziketa artistikoa haurrentzat

Irailetik Ereiten heziketa artistikorako ikastaroa ematen ari da Hernaniko Urumea ikastolan, eskolaz kanpoko jardueren artean.

Lau eta bost urteko umeei zuzendutako ikastaroa da eta teknika ezberdin eta kontzeptu artistiko errazak erakusten dira, sormen eta adierazpen indibidualaren bidez umeen garapen pertsonalean laguntzeko.

Sorkuntza artistikoa ondoko helburu hauek lortzeko bide izan daiteke:

  • Garuneko bi hemisferioen estimulazioa.

  • Arreta eta kontzentrazioa hobetzea.

  • Motrizitate xehearen garapena.

  • Espazioaren pertzepzioaren garapena.

  • Imaginazioaren garapena.

Baina, batez ere, umeen garapen pertsonal eta jolaserako espazioa eskaintzen du.

Artea esperimentatzea eta sortzea da, asmatze eta proposatzea, saiatzea eta komunikatzea. Eta honek bizi osorako balio du… ezta?

Doktore Cum Laude berria Ereitenen: Iago Irixoa Cortés

Doktore Cum Laude berria dugu Ereitenen: Iago Irixoa Cortés.

Gertutik ezagutzen dugunok bere bikaintasunaren berri badugu, ikerlari fin bezain zorrotza da, baina are pertsona hobeagoa.

Biziki pozten gara!

“Estudio de la vida urbana guipuzcoana: los valles del Oria y Urumea en la Baja Edad Media” (Zuzendaria: Ernesto García Fernández. Epaimahaia: César González Mínguez (presidentea); María Álvarez Fernández, Ángel Galán Sánchez, Luis Martínez García eta José Ramón Díaz de Durana -idazkaria-)

Marta Cárdenas KUBO aretoan

Datorren urtarrilaren 15ean KUBO aretoko erakusketa berria zabalduko da. Horrela, Gao Xingjian eta bere tintei agur esango diegu, Marta Cárdenasen (Donostia, 1944) obrara hurbiltzeko.

Larunbatero han izango gara goizez familientzako tailer dibertigarriekin eta arratsaldez bisita gidatuekin (18:30etan euskaraz eta 19:30etan gazteleraz).

Maite Caballero Arrieta ilustratzailearen laguntza izango dugu.

Gogorarazten dizuegu jarduera guztiak doan izango direla, baina erakusketa aretoko helbide elektronikora (kubo@kutxa.eus) idatzi behar da izena emateko.

Informazio gehiago: www.sala-kubo-aretoa.eus

Fronteras de agua : las ciudades portuarias y su…

Datorren urriaren 15 eta 16an “La gobernanza de los puertos Atlánticos” sareko 3. solasaldia izango da UNED-Ferrolen.

Portuetan beti egin dute bat kanpo eta bertako kultur praktikek, trukeak ahalbidetuz. Solasaldi hauetan, bertako bizilagunek hauek nola integratu dituzten aztertuko da hainbat alderdi kontuan hartuz: hizkuntza, ohiturak…

Iago Irixoa bertan izango dugu “Una inmigración católica a Guipúzcoa a mediados del XVII? Caso de los irlandeses de la bahía de Pasaia” hitzaldiarekin.

Kortsarioen ostatua

Datorren asteazkenean, urriaren 14a, Kortsarioen ostatua komiki-albuma
aurkeztuko dute Guillermo Gonzalezek eta Dani Fanok, goizeko 11:00etan Donostiako Aquariumean.

Hormek diote

DSS2016 programa barruan Hormek diote proiektuan parte hartuko dugu.

Hormek diote arte eta teknologia bidezko interakzioa batzen dituen esku-hartzea da. Bost hormatan, Donostian, Pasaian eta Errenterian.

Hormak bizikidetzaren balioa komunikatzeko bitarteko bezala ulertua. Hormak gure egunerokoaren parte dira eta igarotzen ditugun espazio publiko eta pribatuak mugatu, eusten… dituzte. Hormek diote muralen bidez egunerokoan dugun harreman horren bozgorailu izan  nahi du, baina oztopo beharrean bizikidetza ikur bihurtuz.

Hormetan gauztuko diren lanak bertako artistek zein atzerrikoek egingo dituzte: Mentalgassik, Judas Arrietak, Harsak, Jenny Karna-Escalantek, Ismael Iglesiasek, Igor Rezolak, Horma Chic kolektiboak edota Las Chicas de Pasaik-ek.

Hormak 2015eko udazkenean margotuko dituzte, eta 2016an berriro ere beste arte adierazpen batzuen (dantza, zinema…) lekuko izango dira.

Emakumezko komikigileak. Zergatik hain gutxi?

Aurten Komikiguneak ‘3 zangotako komiki solasak’ antolatu ditu komikiaz eta komikigintzaz aritzeko.

Lehen bilkura euskal egileek nazioartean egindako lanari eskaini genion. Bigarrena berriz, komiki satirikoari. Hirugarren eta azken hitzaldia urriaren 17an, larunbatean, goizeko 12:00tan Komikigunean izango da. Oraingoan, “Emakumezko komikigileak. Zergatik hain gutxi?” Izenburupean, emakumeen presentziaz komiki munduan hitz egingo dugu. Horretarako, Yurre Ugarte, Irene Borda eta Ainara Azpiazu “Axpi”. izango ditugu hizlari eta Dani Fano moderatzaile.

Emakumezko komikigileak. Zergatik hain gutxi? (Urriak 17 larunbata – 12:00)

Hizlariak: Yurre Ugarte, Irene Borda, Ainara Azpiazu “Axpi”.

Moderatzailea: Dani Fano.

Hizkuntza: Euskara

Arte-Parte

Pasaiako Udal Arte Bilduma izan genuen hizpide Zabaldiya bildumaren 2. alean. Izan ere, ez dira gutxi hormetan zintzilik Pasaiako udal eraikinetan dauden margo lanak. Margo lan horiek ez dute batasun estilistikoa, ez eta formala. Ez dira eskola berekoak. Eta, noski, egile ugarirenak dira. Baina bilduma osatzen dute. Udalaren borondatez izan ziren erosiak. Tokiko artistak sustengatze aldera, arte-ekoizpena bultzatze aldera, artea estetikoa eta akaso etikoa delakoan… Alabaina, inor gutxik erreparatu izan die; eta are gutxiago arte lan hauek guztiak batasuntzat jo.

Horregatik, liburuan ez ezik, arte lan hauek kalean ere egon behar zutela pentsatzen genuen. Tira, edo erakusketa gelan. Horrela, lanak interferentziarik gabe daude ikusgai. Ez dira apaingarri hutsalak, artea baizik. Horrela, auzokoek ere arte erakusketaren parte izateko aukera izango dugu. Gainera, arte lan denak ikusteko, lau barrutiak bisitatu beharko ditugu. Hau da, ez da erakusketa ibiltari bat izango, lau zatitan banatuta baizik. Bisita osatzeko beraz, Pasaia osoa bisitatu beharko da.

Hau da Pasaiako udal arte bilduma. Behar bada, ez da munduko bildumarik ikusgarriena, aberasgarriena, garestiena. Gurea da.

Erakusketaren egutegia

Pasai Antxo, Kultur Etxea: 2015/09/18-2015/10/04
Pasai San Pedro, Udal Aretoa: 2015/09/25-2015/10/11
Pasai Donibane, Victor Hugo Etxea: 2015/10/02-2015/10/18
Trintxerpe, Ciriza Etxea: 2015/10/09-2015/10/25

Animatu eta ontziratu!

Beste behin ere Ereitenek Untzi Museoarekin elkarlanean arituko da umeentzako jardueretan. Jonan Alonso, Oihana Artetxe eta Zarika Pascual prest ditugu bakailaoaren arrantza, balearen ehiza edota Elkanoren bidaia zein garrantzitsua izan zen umeei azaltzeko.

Betiko moduan, asmoa txikienei itsas historia gerturatzea da. Ikasi eta esperimentatzea. Uda luzea; beraz, denbora tarte bat bilatu abentura honetan parte hartzeko. Ez ahaztu bisita gidatuak edo tailerrak eska ditzakezuela talde txikientzat.

Informazio gehiagorako www.untzimuseoa.eus

Falta zen erakusketa

Emakume artisten txanda da. Kubo Kutxa aretoak ekainaren 19an emakumeen obrekin osatutako erakusketa berria zabalduko du. Batzuk oso ezagunak dira eta beste batzuk aurkikuntza interesgarriak izango dira. Proposamen baikoitza pertsonala eta bakarra da.

Erakusketaren komisarioak bi emakume dira. Ezin beste modu batera izan. Eta emakumeak ere izango dira arretaz eta bisita gidatuez arduratuko direnak: Larraitz Arretxea eta Maite Caballero ilustratzailea.

Familientzako tailerrak larunbatero izango dira 12:00etatik 13:00era eta izen-ematea beharrezkoa da. Informazio gehiagorako www.sala-kubo-aretoa.eus

Publiko orokorrarentzeko bisita gidatuak programatu dira, uztailaren 4an, abuztuaren 1ean eta irailaren 5ean, 18:30etan euskaraz eta 19:30etan gazteleraz.

Han izango gaituzue!

Pasaiako udalaren arte bilduma

Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, ZABALDIYA bildumaren bigarren zenbakia argitaratu du, Pasaiako udalaren arte bilduma izenburupean

Liburu honek Pasaiako Udalak urteetan bildu, eta udal eraikinetan sakabanatuta dituen artelanak jasotzen ditu, baita kalean dauden eskulturak ere. Modu horretan, Udalak bistaratu nahi ditu pasaitarrek ezagutzen ez dituzten lanak, edo ezagutu arren, behar adinako balioa eman gabekoak.

Larraitz  Arretxeak  eta  Iñaki  Berriok burutu dute lan hau. Lehenengoak obren katalogazioa eta sailkapena egin ditu, bigarrenak, argazkiak.

Eta Arte bilduma honekin zuzenean gozatzeko, 2015eko udazkena aldera erakusketa bat antolatuko da, Pasaiako lau barrutietan batera, zirkuitu moduko bat eginez.

Bisita gidatuak Errenterian

Ondarea bertatik bertara programaren baitan asteburu honetan bisita gidatuak egingo dira Gipuzkoako herri ezberdinetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, udaletako teknikari eta kultur eragileekin batera, ohiko zirkuituetatik kanpo edota ezkutuko edo ezezagun diren ondare elementuak ezagutzera eman nahi dituzte.

Errenteriako bisita gidatuak egitea guri egokitu zaigu. Almudena izango da lan honen arduradun asteburu honetan. Nondik norakoak hemen dituzue:

‘Gune historikoa eta Madalena basilika ezagutuz

Ekainak 6 larunbata. 11:00-12:00. Euskaraz.

Ekainak 7 igandea. 11:00-12:00. Gazteleraz

Herriko gune historikoan (Erdi Arokoa) murgildu eta Madalena basílika modu sakonagoan ezagutzeko aukera izango duzue.

Kontaktua: Errenteriako Udal Artxiboa. Astelehenetik ostiralera 8:00-14:00. 943449610 archivo@errenteria.eus

Prezioa: Doan