Archives: <span>Timeline Express Announcements</span>

Zer nolako beharra emakumeena!

Emakumearen Nazioarteko egunaren bezperarekin bat eginik, datorren martxoaren 7an, arratsaldeko 5etan, Armagintzaren Museoak ekintza berria sustatu du 8 urtetik aurrerako edozein norbanakori zuzendua.

Belaunaldi desberdinen arteko topaketa bezela aurkezten da, ama eta seme-alaba, amona eta biloba, zein izeba eta ilobei zuzendua. Gazte zein helduentzat, azken finean.

Jarduerak bi zati izango ditu:

Lehenik eta behin, Eibarreko emakumeen ofizioen irudiekin ohizko Memory jolasean parte hartuko dute. Irudi bikotea topatzean, taldeak, ofizio bat egokituko dio eta berari buruz dakiena partekatu: zer zuen, edo duen, oinarri, burutzeko jakin beharrekoa, lan baldintzak, eta lana burutzen zuen edo duen, norbait ezagutzen duten.

Ondoren, museoa begirada desberdin batekin bisitatzeko aukera izango dute, Eibarko industrian emakumeak izandako papera azpimarratuz.

Rockomikiak – Hitzaldiak: Harkaitz Cano

Aste honetan, ‘Rockomikiak‘ erakusketaren harira antolatutako azken hitzaldia izango dugu. Oraingoan Harkaitz Cano gerturatuko da Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretora (3. solairua), euskal literatura-komikigintzan musikak duen presentziaz hitzegitera. Animatu!

Musika euskal literaturan-komikigintzan

Data: Urtarrilak 31, larunbata, 12:00

Tokia: Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran.

Partaideak: Harkaitz Cano

Rockomikiak / Hitzaldiak (I)

Rockomikiak‘ erakusketaren harira antolatutako jardueren artean aste honetan bi hitzaldi izango ditugu.

Non zeuden neskak?

Data: Urtarrilak 14, asteazkena, 19:00

Tokia: Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran.

Partaideak: Garbiñe Ubeda (@garbineubeda) eta Yurre Ugarte (@yurreugarte)

El TMEO: los orígenes jamás contados

Data: Urtarrilak 17, larunbata, 12:00

Tokia: Komikigunea (Errege-Erregina Katolikoak kalea, 16).

Partaideak: Nerea Lekuona eta Larri (@eltmeo)

Armagintzaren museoa

Urte berriarekin lehen erronka berria. Eibarreko Armagintzaren Museoan arituko gara datozen bi urteotan.

Une egokian iritsi zaigun aukera. Lan talde egokia eta jatorra topatu dugu bertan. Hortaz, lan taldeari batu eta dugun guztia emango dugu hobetzen laguntzeko.

ESPREArt beste dimentsio batean

Adierazi zeure burua beste dimentsio batean’ ekitaldira gonbidatzen zaituztegu. Trílopek antolatu eta Mail Boxes Etc.-k (MBE) babestutako jardunaldi artistiko eta kulturala da eta berriki ospatu da Sevillan.

Instalazio bat da, non hainbat artistek, modu librean, beraien obrak gauzatuko dituzten. Lay Up Graffitis, Gko Gallery, Galería Start, edo Ainara Azpiazu, Arrate Rodríguez, Colin Hoisington, Begoña Durruty, Carlos Ndungmandum eta Jon Elortza ilustratzaileek jendaurrean lan egingo dute.

Ereiten publikoari zuzendutako stand-a dinamizatzeaz arduratuko da. Gerturatu eta parte hartu! Materiala antolakuntzak doan eskainiko du eta artista profesionala izatea ez da beharrezkoa, ongi pasatzeko gogoa besterik ez da behar 😉

Data: Larunbata, abenduak 13. 10:00-19:00.

Lekua: Tomás Alba plaza, Sagues (Donostia).

Etxeko hormak zabalduz, alegia

Horrela amaitu genuen aurreneko buletina.

Hasi, “Gure Hormek”ekin hasi genuen. Orduan ez genekien, noski, Bartzelonako L’Alternativa festibalean saria jasoko zuenik Las chicas de Pasaik-eko lan honek.

Hasi, beste berri pozgarriarekin hasi nahi genuen buletin hau: etxeko hormak zabaltzeaz gain, beste etxe batzuk ezagutzea, hori ere komenigarria dela, hain zuzen ere. Horrela, azaroaren 14tik aurrera Tabakalerako UBIKeko katalogazio taldearen ardura dugu. Erronka ez da nolanahikoa. Geure egin nahi dugun etxe handian.

Pareko beste etxe handian ere, oparoa izan dugu udazkena: komikien aurkezpenak, hitzaldiak, erakusketak… azkena, Nina Bunjevac.

Era berean, etxez etxe saltoka, komikiaren izaera sozialaz mintzatzeko aukera izan berri dugu; edo Pasaian, Ricardo Ugarteren erakusketan lan egiteko; edo Ricardo Martinen argazki liluragarriak ezagutzeko… baita (aspaldiko partez bazen garaia) Pasaiako historiaz Pasaian aritzeko aukera ere bai!

Era berean, Usurbilen zein Zubiri-Manteo institutuan kolaboratzea, bietan turismoa hizpide, etxeko hormak zabaltzea izaten ari da.

Alabaina, etxe asko dira. Beraz, ezinbestekoa da etxerako lagun berriak bilatzea. Poza handia da beste 8 lagun berri hartzea gurean, laster haiena ere izango delakoan. Era berean, etxeak eta etxekoak ez ezik, teknikak eta lanabesas eguneratzea ere ezinbestekoa da. Kudeaketa elektronikoa da gure formakuntzaren lehentasuna une honetan.

Azkenik, herritarrekin batera abiatu genuen “hormek diote”, eta hala emango diogu bukaera, herritarrekin batera. Horretarako, baina, abendura arte itxoin beharko.

Etxe ugaritakoak, beraz. 

Aiò Zitelli!: Córcega y la Gran Guerra

Aiò Zitelli!: Córcega y la Gran Guerra’ komikiaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu.

Frédéric Bertocchini, Marko Armspach eta Iñaki G. Holgado dira egileak eta Aletak argitaratu du. Lehen Mundu Gerra hasi zeneko mendeurrenean, Korsikarrek guda honetan izandako bizipenak dakarzkigute, soldadu eta senideen gutunetan oinarrituz.

Partaideak: Joseba Basalo (editorea), Iñaki Holgado (egilea), Marko Armspach (egilea).

Data: Asteazkena, azaroak 19, arratsaldeko 19:00etan.

Tokia: Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16).

Han izango gaituzue!

‘Hacia un cómic de autor’ liburuaren aurkezpena

Juan Manuel Díaz de Guereñu datorren larunbatean, 12:00etan, Komikigunera gerturatuko da bere azken liburua ‘Hacia un cómic de autor : a proposito de Arrugas y otras novelas gráficas’ (Deusto) aurkeztera.

Komikien negozioaren gainbehera bizi arren, inoiz baino komiki gehiagok interesa sortu, hunkitu eta harritu du irakurlea. Liburu honetan, komiki munduaren ikuspegia zabaltzen lagundu duten obra batzuk aztertzen ditu.

Data: Larunbatean, urriaren 11ean, goizeko 12:00etan.

Tokia: Komikigunea (Errege Katolikoen kalea, 16).

Animatu!

Michael Barkham eta Iago Irixoaren hitzaldiak Atlantikaldian

Datorren irailaren 18tik 21era Atlantikaldia, Atlantikoko herrien musika eta kultura jaialdia, ospatuko da Oreretan. Honekin Oreretak itsasoarekin iraganean izan zuen lotura berreskuratu nahi du Udalak.

Bertan, musika emanaldiak, erakusketak, artisau azoka, dantza emanaldiak, bisita gidatuak eta beste hainbat ekimen antolatu dira. Horien artean Iago Irixoa eta Michael Barkhamen hitzaldiak izango ditugu.

Michael Barkham “Balea-arrantza eta arrainketa orokorrean”

Non: Xenpelar etxean

Noiz: Irailak 18, 19:00-20:30

Iago Irixoa “Komertzioa Errenterian XVI. mendean”

Mahai-ingurua: Iago Irixoa, Lourdes Odriozola, Michael Barkham “Errenteria eta itsasoarekin harremana”

Non: Xenpelar etxean

Noiz: Irailak 20, 18:30-20:30

Ereiten sare sozialetan

‘ereitenkz‘ profila sortu dugu Twitter eta Issuu sare sozialetan. Gure lan jardunaz haratago, lantzen ditugun gaien berri izan nahi baduzu jarrai gaitzaizu!

Liburutegiak, artxiboak, museoak, teknologia, kultura hedapena, artea, komikiak, ondarea, historia… eta are gehiago!

Ohiko moduan, ereiten.com webgunean ere aurkituko gaituzu.

Conectur: Pasaia eta Donostia ezagutuz

Conectur aplikazioa aurkeztu dugu. Donostia eta Pasaiako badia modu eta ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeko aukera ematen digun app-a da.  Proiektu honen garapenean Ereiten, CICtourGUNE, Kultour Incoming Service, Laurak Bat elkartea eta Pasaiako Udalak bat egin dugu.

Conectur aplikazioak eduki geolokalizatuak eskaintzen ditu, elkar gurutzatzen diren lau ibilbideetan zehar. Lehen ibilbideak Victor Hugoren bisita kontatzen du; bigarrenak mendiz lotzen ditu Donostia eta Pasaia, Ulian barrena; hirugarrenak, Groseko artean du interesgunea; azkena, Koldo Izagirrek idatzi du eta Antxo eta Trintxerpe lotzen ditu.

Azken batean, Pasaiari buruz irudi berria aurkeztu nahi dugu, historia eta kultura oinarri duen Pasaia.

Aplikazioa doan da eta Android gailuetan erabil daiteke. Deskarga ezazu hemen edo QR kode honen bidez.

Hilabete emankorra

Azken hilabeteetan emankorra izan da blogeko ekoizpena. Bando bat euskaraz Asteasun topatu genuen eta honekin batera Zubimusuk duen beste altxor bat Villabonan. Getarian, Nikanor Lertxundiri egin genion elkarrizketa eta Zumaian uzta bikoitza izan da: Zumaiako Alondegia eta Planoak iraganaren irudi aurkeztu genituen.
Artxiboez gain, gure jarduna beste erakunde batzuetara zabaltzen da eta horrela Koldo Mitxelena Kulturunean Mikel Lasaren ‘Bidai Kaierak‘ erakusketaren inguruan aritu gara.

Gainera, gure interesguneen inguruan hausnarketarako tartea hartu dugu. Apirila eleberriari eta Luzuriagaren iragana eta orainari buruzkoak horren lekuko.

Goza dezazuela!

Frivolite: XVIII. Mendeko jantziak. San Telmo museoaren bilduma

Ekainaren 14an zabaldu zen ‘Frivolite: XVIII. Mendeko jantziak. San Telmo museoaren bilduma‘ erakusketa. Ereitenek bilduma honen zati baten dokumentatze lana egin du. Zehazki, aurreko mendeko 40ko hamarkadan Santiago Arcosen emazteak, Concepción Cuadrak, dohaintzan emandako trajeen inguruan.

Dokumentazioak Santiago Arcosen irudiaz dihardu.  Margolari kostunbrista, adiskide ospetsu eta aberastasun nabarmena duen figura. XVIII. mendeko janzkerarekin harremana izan zuen pertsonaia. Bere tailerrean atrezzo bezala eta mozorro dantzaldietan erabiltzen zituen.

Erakusketa irailaren 28ra arte egongo da ikusgai, asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara.

‘Baleak ikusi ditut’ komikiaren aurkezpena

Javier de Isusiren ‘Baleak ikusi ditut’ komikiaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.

Javier de Isusik Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkadak islatzen ditu. Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia…

Gehiago jakin nahi? Javier de Isusi bera eta Juan Gutierrez, Gernika Gogoratuz bakearen aldeko aztertegiaren fundatzailea eta Dani Fano, komikigilea izango ditugu partaide aurkezpenean.

Noiz? Larunbatean, maiatzak 17, goizeko 12:00etan.

Non? KOLDO MITXELENA Kulturuneko KOMIKIGUNEA-Gasca Bildumaren egoitzan (Errege Katolikoen kalea, 16).

RE: ilustrazioa

Cristina Enea Fundazioak RE: ilustrazioa erakusketa zabaldu du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Honen helburua irudiek Ilustrazio garaitik izan duten lekuaz pentsatzea eta hausnartzea da.

Erakusketak hiru ardatz ditu. Batetik, Raul Dominguez eta Angela Palacios artisten partehartzea. Bestetik, Koldo Mitxelena Kulturuneko Luis Gasca bildumako dokumentazioa. Bertan lan egiten du Ereitenek. Azkenik, erakusketa bera inauguratzeko Oier Iruretagoienak eskainitako kontzertu berezia.

Literaturaren Pasaia

Pasaiako Udalak sustatutako Zabaldiya bildumako lehen zenbakia da Literaturaren Pasaia.

Liburuaren lehen zatian, Pasaiari buruz idatzitako XIX. mendeko pasarteak bildu dira hiru hizkuntzatan eta argazki originalekin; garai hartan idatzitakoa egungoarekin alderatuz. Bigarrenean, Pasaiako Hugoenea idazlearen etxean, aterpe hartu duten hainbat idazleren lanen zatiak.

Aurkezpenean, Koldo Izagirre, David Zapirain, Amaia Agirregabiria eta Joxemari Carrere izan ziren.