Tag: <span>Ordizia</span>

Artxiboak

Nekazal sindikalismoa Ordizian

2020ko irailean ospatu zituen Ordiziako Nekazal Kooperatibak 100 urteak, egun herrian “Sindikatu” izenez ezagutzen denak. Urteurren honek argi utzi du gai honen inguruan dagoen informazio falta. Horregatik, idatzi honekin Nekazal Sindikalismoaren eta honek Ordizian izandako eragina ulertzeko zenbait jarraibide emango dituzten artikulu sortari hasiera emango zaio.

Ordiziako Nekazal Kooperatibaren jatorria ulertzeko XIX. mende hasierara jo beharko genuke, hots,  XIX. mendeko lehen herenera, 1906ko urtarrilaren 28an aditzera eman zen Nekazaritza Sindikatuen Legera zehatzagoak izanda. Hau izango da landa kooperatibismoa indarra hartzen hasiko den unea, hein handi batean, mende amaierako krisiari aurre egin eta nekazaritzako ekoizpen-moduak pixkanaka mundu kapitalistan sartzeko tresna modura (Arribas 1989; Garrido 1995; Beltrán 2012; Román Cervantes 2015).

Garai honetako asoziazionismoa landa-munduko binztanleen beharrei aurre egiteko formula modura ulertu behar da, ezin baita ahaztu nekazari txiki eta ertainek eraldaketa garai honetan baliabide askorik ez zutela. Kooperatiben helburu nagusia, makineria eta ongarriak eskuratzeko erraztasunak emateaz gain, etxe zein abereen aseguruak bermatzea zen, pixkanaka, landa inguruneko bizimodu eta ohiturak errealitate kapitalistara egokitzeko. XX. mendearen lehen herenean, Espainiako nekazaritzak eraldaketa tekniko handiak izan zituen, ongarri kimiko eta makinen erosketak nabarmen hazi ziren. Kooperatibek paper garrantzitsua izan zuten (Gallego 1986; Garrabou 1994).

Aztergai den garaian, gipuzkoar lurraldeko biztanleria aktiboaren %30 inguru abeltzaintza eta nekazaritzan jarduten zen, gehienak lehenengoan. Gipuzkoa klima ozeaniko, leun eta euritsuan kokatzen da, eta ondorioz, intsolazio ordu gutxi eta hezetasun handia dauka. Gainera, horri gehitu behar zaio, erliebe malkartsuaz gain, lurzoruek osagai azido handia dutela eta oso lodiera txikiko geruzak dituztela, eta, ondorioz, lurzorua agortzeko arriskua handiagoa dela. Ezaugarri hauek azaltzen dute lur gehienak historikoki abeltzaintzara zuzendu izana (Cendrero 1985).

Nekazal sindikatuekin egiten den kooperatiba-jarduerari buruzko lehen iturriek biltzen dituzten datuak, hala nola produktuen komertzializazioa, ekoizpen-faktoreen erosketa komunitarioa, kredituen eskuragarritasuna etab. oso urriak dira, nahiz eta arazorik handiena ez den eskasia, baizik eta hauen sinesgarritasuna. Hala ere, sindikatu izenez ezagutzen ziren kooperatiben sorkuntzaren inguruko zenbait datu zehatz eta fidagarri badago (Garrido 2003). Aseguruekin zerikusia duten gaietarako 1900ean hasi ziren “Anaitasuna” izeneko elkarteak eratzen. Aldiz, makineria eta beste baliabide batzuk errazteko asmoz, “Alkartasuna” izenekoak sortu ziren, nekazaritza sindikatu modura ezagutuko zirenak. Azken hauek 1904ko irailaren 9tik aurrerakoak dira (Aizpuru 2013; Berriochoa 2009). Biak erakunde pribatuak ziren, nahiz eta uneoro tokiko agintariek, agintari zibilek eta elizgizonek kontrolatzen edo babesten zituzten. Bitxia da sorreratik sindikatuen estatutuetan jasota geratzen zela izaera katolikoa (Aizpuru 2013).

Esan bezala, nekazaritza eremuko lehen elkarteak, nekazaritza-sindikatuak, ugaritu egin ziren 1904tik aurrera, baina erakunde horien beharrari buruzko lehen aipamen argia 1903ko irailekoa da Irunen (Berriotxoa 2009; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aktak 1907b).

Gipuzkoako kasuaren alderdirik deigarriena da Nekazaritzako Sindikatuen Legea indarrean sartu ondoren, haren defendatzaile sutsuenak azkar mugitu zirela honi bultzada emateko. Jarraian doan paragrafoan ikus daitekeen moduan eta aurreko lerroetan aipatu moduan, Aldundiak berak interes handia zeukan aztergai daukagun gaian:

“En virtud de lo anteriormente expuesto, los Diputados que suscriben tienen el honor

de proponer a la excma. Diputación lo siguiente:

  • Que la Comisión especial de agricultura de esta Corporación provincial de

acuerdo con las autoridades locales y curas párrocos, funden en los principales

pueblos de la provincia sindicatos locales de agricultura, con arreglo a la Ley

de 30 de Enero de 1906” (Actas de la Diputación provincial de Guipúzcoa

1907a, pág. 77).

Errolda estatistikoen eta urtekarien datuak ikusita, ukaezina da 1918tik 1921era bitarteko aldia sindikatu katolikoen artean dinamikoena eta aberatsena izan zela, ez bakarrik sindikatu kopuruari dagokionez, baita kapitalari dagokionez ere (Instituto Nacional de Estadística 1918, 1920). Aipatutatako urte tarte horretan kokatzen da Ordiziako Nekazal Sindikatuaren sorrera, Nekazal Sindikatuaren sorrera aktaren arabera 1920ko irailaren 26an, Espainiako Nekazaritza Ministeritzak 1934. urtean argitaratutako sindikatuen erroldaren arabera 1920ko irailaren 29an.

Nekazari elkartasunaren sortzaileak, 1920an. Iturria: MENDE BETE ELKARTASUN (goiberri.eus)

BIBLIOGRAFIA

  • ACTAS DE LA DIPUTACIÓN PROVINCIAL DE GUIPÚZCOA (1907a):

Novena sesión, 15 de Mayo de 1907.

  • AIZPURU, M. (2013): Los otros agrarios. Campesinos, caseríos y nacionalistas

vascos. XIV Congreso Internacional de historia agraria, Sesión Plenaria II:

Instituciones, desarrollo, cooperación y conflicto agrario, Badajoz.

  • ARRIBAS, José M. (1989): «El sindicalismo agrario: un instrumento de

modernización de la agricultura», Historia Social, 4, 5Í-52.

  • BELTRÁN, F. (2012): “Commons, social capital, and the emergence of

agricultural cooperatives in early twentieth century Spain”, European Review of

Economic History, 16, pág. 511-528.

  • BERRIOCHOA, P. (2009): El sector agrario guipuzcoano y las políticas

provinciales durante la Restauración. Diputación Foral de Guipúzcoa, Donostia.

  • CENDRERO, A. (1985): “El sector agropecuario en Euskadi”, Vasconia.

Cuadernos de Historia-Geografía. Eusko Ikaskuntza, Donostia.

  • GALLEGO, D. (1986): “Transformaciones técnicas de la agricultura española en

en primer tercio del siglo xx”, en R. Garrabou y otros (eds.): Historia agraria de

la España contemporánea, III, Barcelona, Crítica, pp. 171-229.

  • GARRABOU, R. (1994): “Revolución o revoluciones agrarias en el siglo XIX:

su difusión en el mundo mediterráneo” en Andrés Sánchez Picón (ed.):

Agriculturas mediterráneas y mundo campesino. Cambio histórico y retos

actuales, Instituto de Estudios Almerienses, pp. 95-109.

  • GARRIDO, S. (1995): “El cooperativismo agrario español del primer tercio del

siglo XX”, Revista de Historia Económica, XIII, 5, p. 115-144

  • GARRIDO, S. (2003): “El primer cooperativismo Español”, Revista de

Economía Pública, Social y Cooperativa, num. 44, abril.

  • INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA (1918): Instituciones católicas sociales de carácter nacional. Anuario, Fondo Documental del Instituto Nacional de Estadística.
  • INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA (1920): Federaciones católico-agrarias en 1920. Anuario, Fondo Documental del Instituto Nacional de Estadística.
  • ROMÁN CERVANTES, C. (2015): “Agricultural cooperatives in Spain,

between failure and succes? (1890-2001)”, AEHE.