Komiki berrien aurkezpenak

Udazkenean beti izaten da liburuak argitaratzeko une berezia, eta aurten ere komikigintzan hori nabarituko da. Hilabete honetan bi komiki berriren aurkezpena ospatzen ari gara Komikigunean.


Haur besoetakoa: Paristik datorren artista

Alex Sanvi komikigileak eta Unai Iturriaga gidoilariak burutu dute komikia. Urteak daramatzate HBren (Haur Besoetakoaren) abenturak argitaratzen Xabiroi komiki aldizkarian. 2014an lehen albuma argitaratu zuten Xabiroi bilduman “litxarrerien jauna” azpi-izenburuarekin eta orain berriz 2018an bigarren zatia aurkeztu dute: “Paristik datorren artista”. HB parodia bat da, gure gizartearen eta kulturaren zertzeladak erabiliz sortutako haurren mundu bat irudikatzen duena.


Hitzen uberanek jaso ditu aurkezpeneko pasarteak.


Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak

Dani Fano komikigilearen nobela grafikoa da honakoa. Hiru edizio sortu dituzte ia aldi berean: Astiberri argitaletxeak argitaratu du euskaraz zein gazteleraz (Los doce nacimientos de Miguel Marmol) eta Migel Marmolen herrian berriz, El Salvadorren, Museo de la Palabra y la Imagen-ek argitaratu du. Bertan Migel Marmolen bizitza, El Salvadorreko historiaren pasarte oso garrantzitsua eta egoera soziala islatzen dira. Euskarazko itzulpena Koldo Izagirrek burutu du.


“Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak” komikiaren aurkezpena:

Komikigunean, 2018/10/25, 11:00etan.

Bertan izango dira Dani Fano egilea, Koldo Izagirre itzultzailea eta David Zapirain aurkezlea.


Migel Marmolen komikiaren trailerra


Ahaztu gabe azaroaren hasieran Zerocalcare italiarraren Hondamuinean iritsiko dela, Farmazia Beltzaren botika berria.Komiki gogorra bezain beharrezkoa.