Harria Hitz bisita ostiralez ere

Larunbatetan lan egiten duen jendeari ere aukera bat eman behar zaiola eta… herriko ostalariek eta kultura-eragileek hala eskatuta, hurrengo HARRIA HITZ bisita ekainaren 8an eskainiko dugu Usurbilen.

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Horrez gain, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa (Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea) ezagutzeko aukera izango dugu, eta Zumeta Arte Estudiora (Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espaziora) ere gerturatuko gara.

EGUNA ETA ORDUA: Ekainak 8, ostirala, 10:00

EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean

11:15 TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita  

13:40 amaiera

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).