Haatik eta #HormekDiote
#HormekDioteOnStage prestatu bitartean, Haatik-eko kideek modu ezin
hobea laburtu dute proiektuaren jatorriaren nondik nora. Orain,
oholtzaren gainean, 2016an zehar zatika aurreratu zutena gorpuztu dute.
Alabaina, hau ez da errepikapen bat. Hau saio berria da. Izaera propioa
duena. Haatik-ek bi gauza lortzen du emanaldi honetan. Lehenik eta
behin antzoki batean kalean dauden bost hormatzar sartzea. Benetan,
hormak bertan daude! Bigarrenik, dantza ariketa bikaina osatu dute.
Espresio hutsa da egiten duten dantza, elkarbitziza, hori baitzen
jatorrian gaia, landu, sufritu eta gozatu egin den sentimendua dela
adieraziz. Merezi izan du! Mila esker!