Category: <span>Eburniko kattana</span>

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 3.6 Lafitte

Nahiz eta Wikipedian dugun berria luzea izan, Vendettaren abesti bat eta Fernando Morilloren ‘Maddi eta euskal piratak’ dira, omen Jean Lafittek gurean utzitako arrasto bakarrak. Cahet-en ‘Barataria’ liburua ere horretan sartu dezakegu, izan duen eraginagatik. Zinema eta literatura angloan, berriz, bere marka oso handia da, eta Louisianan bere arrastoa segitzea ere ez da batere zaila.…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 3.5 Fisika – Haiti

Will Smithi, ala bere lagunen bati, Alexander Dumas beltza zela entzun genion. Ez genion sinetsi. Gero, Tom Reissen The black count irakurri genuen. Haitiko iraultzaile abolizionistek Napoleonen armada garaitu zutela ere nekez sinistuko duzue; agian Alejo Carpentierren El reino de este mundo edo El siglo de las luces irakurtzen pasako zaizue. Pasako ez dena da,…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 3.4 Fisika – Elkargoak

Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra probintziak historian zehar eman duen erakunde gorenetakoa izan da. Elkargo komertzial klasikoak baino beranduago osatzen bada ere, urte askoz etekin ekonomiko asko sortu zuen bere inbertsoreentzat. Sortzaileen artean, Gipuzkoako eta Nafarroa atlantikoaren ohiko abizen patrizioak topatuko ditugu. Hauek, epaitegian zigortutako presoak eskifaia osatzeko aprobetxatzen saiatu ziren, gastua murrizteko eta gizartea disziplinatzeko.…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 3.3 Fisika – Lafayette

Pasaian eman diren gertakizun harrigarrien artean Lafayetten bidaia dugu. Villaviciosa jauregian plaka bat eta han eta hemen errepikatzen den grabatu moduko bat. Bi lekukotasun horiek gogoan hartzen dute… zer demontre da gogoan hartzen dutena? Izan ere, zein zen Lafayette? Zer egiten zuen Pasaian? Berak ikusi zuenetako zer dago gaur zutik paisaian? Nora zihoan? Benetan adierazgarria…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 3.2 Fisika – Lezo

Blas de Lezori buruz idatzi diren hiperbole guztiak bere neurrira ekartzeko, Gracia Rivasen (Itsas memoria) eta Olaranen (Lezo eta batez ere Historia de Blas de Lezo) irakurtzea komenigarria da. Fikzioan oinarritu baita, hein handi batean, Lezoren gaineko istorioa. Horrek ere zer pentsa eman beharko lioke etorkizunerako ereduak iraganean bilatzen dituenari. Lezo familia, bai eta Pasaiako…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 3.1 Fisika – Abadia

Euskal eragile kultural eta politikoen artean Abadiak zuen posizioren berri Baionako mediatekaren Bilketak ematen digu, Divousini buruzko alean. Anekdota hutsa baino gehiago da hau, bistan denez. Davant (esaterako hemen) eta Urkizu ditugu haren gainean ikertu dutenak. Eta Txomin Heguik haren bizitza antzerkira eraman zuen 2018an. Urrunegi dago jada Eusko Ikaskuntzan antolatu eta Abadia jauna ardatz…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 2.3 Otso-harriak – Buhameak

Metxaren hiztegia baino lehen ere, erromintxelak bazuen tarte bat Pasaia eta Txingudi artean. Baina buhameen presentzia inon nabaria izatekotan euskaldun egiten gaituen jai berezi batzuetan da. Horrela erakutsi zigun Nicole Lougarotek 2009. urtean, Gatuzain argitaletxearen Bohèmiens liburuan. David Martinen El pueblo gitano en Euskal Herria delako lanak ederki osatzen du hori. (Txalaparta, 2018) Nicole Laugaroti…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 2.2 Otso-harria – Industrializazioa

Pasaiako portzelana fabrika badia osoko lehen industrializazioaren beste zantzu bat da. Portuaren izaera industriala gorpuzten hasi zen. Badiak gune naturala izateari utzi eta guztiz terraformatuko zen aurrerantzean. Portzelanakoa ez ezik, beste lantegi batzuk ere paratuko dira eskualdean. Mendeetako nazioarteko itsas-merkataritzak horren alde egingo zuela pentsatzen dugu. Izan ere, gora-behera asko tartean, portua ezaguna da Europan…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 2.1 Otso-harria – Errege bidea

Orain dela 25 bat urte, Gipuzkoako komunikabideak historiatzeak berrikuntza handia ekarri zion gure Historiari. (Elena Barrenaren zuzendaritza pean: Gipuzkoako Komunikabideen Historia. 4. alea. Gipuzkoako Aldundia.) Lurraldearen osaketa espazioaren erabilera eta eraldaketarekin lotzen zuen. Espazioa erabiltzen eta eraldatzen zuena komunitate politikoa zen. Komunitate hori ere ez zegoen aurretik emana; aldakorra da. Haren garapenak Aldundiaren gobernura eramango…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 1.6 Sua – Aitonensemeak

1766ko ondorengo belaunaldian ez zen matxinadarik egon. Iraultza frantsesaren eztandak sortu gerrak liberalismoa areagotu zuen, ondazilegien pribatizazioa, gizarte loturak puskatzea,… ekonomikoki bideragarriak ziren baserriek eutsi zioten. Eskulanak egiten zituztenek ez. Sasoiko langileen zein langile aurre industrialen irtenbideetako bat lapurtzea izan zen. Ohitura ez zen, noski, mendearen amaieran jaio. Ohiko irtenbidea izan zen. Ta euskaldunak ez…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 1.5 Sua – Ohiturak

Ebuniko kattanaren lehen zatia Bergaran gertatzea ez da kasualitate hutsa, kausalitatea baizik. Ez da, noski, bakarra izango, baina Euskal Herriko Historia azaltzeko toki bikaina da. Partaitti / Aritzeta / Bergara Bergarako Antso / Gebaratarrak Ahaide Nagusiak Oñatiko Gebaratarrak Oxirondon Inperioa Olaso XVIII. mendeko matxinadak Potosí Argien garaia Liberalismoaren azpiegiturak (errege bidea / AHT) Seminaraxioa, Wolframa…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 1.3 Sua – Uriel, Bergara matxinoa

Lehen input-a: Bergarak ere matxinoen araudia onartu zuen. Bigarren input-a: Bergarak indarrez garaitu zituen matxinoak. Biak batera egin zituen, egun berean. Nola zeinke? Bergarak Gipuzkoako matxinoen armada indarrez garaitu zuela iragarri zuen hainbat agiritan. “Relación del modo con que se disipó por los vecinos de la villa de Bergara… la sedición de los de Elgoybar…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 1.2 Sua – Aitzorrotzialdea

Aitzorrotzia. Aitzorrotzetik zaintzen den eremua. Oso iradokitzailea da. Irudi asko sortarazten digu. Zalantza gehiago. Balizkotasunak. Halere, “what is if” baino lehen, egiaztapenak. Lurralde politikoak ez dira fenomeno naturalak. Ez dira linealak ere, ez bederen marra zuzena gorpuzten duen linea batean. Sortu behar dira. Aginte baten esku hartzea beharrezkoa da. Nafarroako erregeak sortu behar izan zuen…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 1.1 Sua – Garitano

Rafael Garitano-Aldaieta Zubizarreta (1736 – 1784) ezaugarritzea ez da lan erraza: abadea zientifikoa euskalzalea pobreen defendatzailea neskazalea Polemista eta ikertzailea. Behar bada horiek dira gure abadea hobekien definitzen dituzten hitzak. Esaterako, Auñamendi entziklopediak jasotzen duenez, Peñafloridako konteari berari kargu hartu zion, Erret Mintegian ikasten zuten haurrei euskaraz mintzatzea debekatu eta haien artean eraztuna banatzen zuelako.…