blog

luGORRI

Liburutegiak

Adunako Udal Liburutegian burututakoa

2019ko neguan Adunako Udalak bere liburutegiko funtsa berrantolatu eta  eraikin aldaketa egin nahi izan zuen. Han ibili gara ordutik (pandemiak suposatutako geldialdi luzea kenduta)  funtsaren zati handi bat berrantolatzen eta guztia eraikin berri batera mugitu eta moldatzeak suposatzen dituen lan anitzak  gauzatzen.  Hasteko, liburutegi zaharrean zegoen funtsaren xahuketa bat egin eta helduen erreferentziazko liburuentzat antolamendu…

Artxiboak

Nekazal sindikalismoa Ordizian

2020ko irailean ospatu zituen Ordiziako Nekazal Kooperatibak 100 urteak, egun herrian “Sindikatu” izenez ezagutzen denak. Urteurren honek argi utzi du gai honen inguruan dagoen informazio falta. Horregatik, idatzi honekin Nekazal Sindikalismoaren eta honek Ordizian izandako eragina ulertzeko zenbait jarraibide emango dituzten artikulu sortari hasiera emango zaio. Ordiziako Nekazal Kooperatibaren jatorria ulertzeko XIX. mende hasierara jo…

Artxiboak

Ataun Far West

Lanera joateko egunerokotasunean konturatu naiz herri honen berezitasunaz, bi lurralde ezberdinen elkargunea baita. Egungo egoerak, itxiera perimetralarekin, herri honen izaera estrategikoa nabarmentzen du erabat. Izaera hau ez da berria, Ataungo udal artxibo historikoak frogatzen duen moduan, mugan egotearen ondorioz sortutako dokumentazio asko gordetzen baitu. Gaurkoan, bereziki bi lanbide zaharren arteko muga ia ikustezina izango dugu…

Erakusketak

Erakusketa barnetik

Erakusketak antolatu eta koordinatzen ditugunontzat, erakusketa ziklo bat, bizitzan bezalaxe, emozioz betetako zikloa izan ohi da. Erakusketa bakoitza, bizitza bakoitza bezala, ezberdina da. Pertsona ezberdinak inplikatzen ditu, helburu anitzak jarraitzen ditu, baina besteekin konpartituz, bapatekotasuna aintzat hartuz, puntu dramatikoak landuz, sorpresak, sentimenduak eta pentsamenduak sortzen ditu bere baitan. Prestatu, zaindu, eta amaitzean, erakusketa jaso eta…

Erakusketak

La exposición desde dentro

Una exposición, para quienes las organizamos y coordinamos, es un ciclo, como en la vida, lleno de emociones. Cada exposición, como cada vida, es distinta. Implica a personas distintas, persigue un objetivo diverso, pero compartido con otros, hay imprevistos, giros dramáticos, sorpresas, sentimientos y pensamientos. La preparamos, la cuidamos, y cuando acaba, hacemos el duelo…

Artxiboak

Testuinguruaren garrantzia artxiboetan

Artxibozainontzat –eta historialarientzat- oso garrantzitsua da testuingurua. Dokumentu bat momentu eta behar konkretu batengatik eratzen da; ezinbestean. Egunak, hilabeteak eta urteak igaro ahala, sorkuntza testuinguru hori eraldatzen joaten da. Horregatik, balio historikoa duen idatzi batek, mementu hartaz, lehen mailako informazioa -zuzena- helarazten digu. Dokumentuak garaiko testuingurua ezagutzen laguntzeaz gain, historiak idatzia hobeto ulertzen laguntzen digu:…

Bloga

Historia berriarantz

“Contingentes cantábricos en el poblamiento de una zona guipuzcoana en la Baja Edad Media: el caso de la bahía de Pasaia” Solorzano Tellechea, J.A., Martín Pérez, F. (coords): Rutas de comunicación marítima y terrestre en los reinos hispánicos durante la Baja Edad Media: movilidad, conectividad y gobernanza. (2020). Madrid: La Ergástula. Uste baino pisu handiagoa…

Artxiboak

Etxeratze-agindu edo kera-deiak: Historiaren ildoak errepikatuz

Anitz alditan entzun izan dugu Historia errepikatzen diren prozesu eta gertakarien bilduma dela, edota bere ezagutzak aurretik egindako akatsak ez errepikatzeko aukera ematen digula. Modu honetan, aspaldiko agirietan zehar buelta txikia ematea interesgarria izaten da, egun bizi ditugun egoerak, edo antzekoak, beste garai batzuetan eman zirela ikusteko parada ematen baitigu. Hiru urte eta erdi besterik…

Bloga Lugorri

Ereiten ere ‘Komunitatea eta komunikazioa’ ardatz hartuta

Ereitenkumeak Talaioseko lagunei esker ‘Komunitatea eta komunikazioa’ lantzen aritu gara formakuntza saio batean. Esperimentu positiboa izan da zinez, bai barrura, eta baita kanpora begira ere, zer hobetu detektatu eta hainbat kanal berri martxan jartzeko akuilu gisa. Hasierako helburua gure lanari beste dimentsio bat ematea bazen ere, hau da, garatzen eta gauzatzen dugun gure lan teknika…

Artxiboak

Ormaiztegi, Goierriko turistak eta luxua aurreko mendean

1900 urtea Goierrin. Donostiatik ordu betera, Zumarragatik 8 kilometrora. Zalgurdi bidezko zerbitzuaren edota trenaren bitartez Ordiziako eta Tolosako azokak zein Loiolako Santutegia bisitatzeko leku ederrean. Garaiko propaganda liburuxken arabera, Espainia mailako ur sulfurosodun bakarra, non manganeso oxidoa burdinarekin eta gas sulfhidrikoarekin konbinatuz gaixotasun ugariren suspergarri ezin eraginkorragoak eskaintzen zituen. Azaleko gaixotasunak; neurastenia; klorosia; sudur, faringe…

Bloga

Iñaki Irizar gogoan

Badira pertsona batzuk lehen kolpean harrapatzen zaituztenak. Gero eta gehiago ezagutu ahala ondoan nahi dituzunak, eta euren ondoan zure burua egotea ere nahi duzuna. Hala gertatu zitzaidan Iñakirekin. Ondo baino hobeto dut gogoan elkar ezagutu genuen eguna, Bergarako udaletxeko ganbaran. Orduan ezin nuen imajinatu aurrerago berarekin lan egiteko aukera izango nuela ia 5 urtez, Laboratorium…

Bloga

Kapitalismoa bizitzaren amarru

Moore, Jason W.Capitalism in the web of life: ecology an the accumulation of capitalVerso, 2015 El capitalismo en la trama de la vida: ecología y acumulación de capitalTraficantes de sueños, 2020 Le capitalisme dans la toile de la vie : écologie et accumulation du capitalLes editions de la asymetrie, 2020 Egokia eta argigarria dugu izenburua.…

Artxiboak

Gaixotasun benereoak sendatzeko bidea

Penizilina sortu arte, sifilia izurritea zela esatea zuzena da. Ordura arte, gaixotasun benereoak sendatzeko moduak ez ziren batere xamurrak. Uxueko artxiboan jarraian erantsiko dugun sendabidea topatu dugu. Honetan hasi aurretik aitortza egiteko gomendioa egiten du. Kontuak atera. Agirian deskribatzen duten teknika fumigazioarena da; alegia, gaixoa ke edo lurrin berezi batean sarri blaitzea. Kea sortzen duen…

Artxiboak

Berrizaungo zubia

Artxibo “berri” batean lanean hastean, dokumenturik zaharrena zein den bilatzea da edozein artxibozainek egiten duen lehen lana. Bigarrena, ostera, zein den planorik zaharrena. Gu ez gaude salbuetsita. Horrela, Igantziko Udal Artxibora lanera sartu ginenean hartu genituen lehen bi lanak horiexek izan ziren, jakina. Idatzizko dokumenturik zaharrenaren berri eman genuen blog honetan, zaharra ez ezik harrigarria…

Bloga

“Liburuetan ez bezala errealitatean izuak ez du mugarik”

ROSA, Isaac Tiza roja Seix Barral, 2020 MILLS, Magnus [The restraints of beast (1998)] El encierro de las bestias El Aleph, 2002 [All quiet on the Orient Express (1999)] Sur le depart 10/18, 2002; Cambourakis, 2013 Sin novedad en el Orient Express Random house, 2000 J. Mortimerren eta batez ere J. Coeren lanetan, mendebaldeko Europaren…

Artxiboak

Katalina de Zabaleta

2020 ilun honetan Ereitenek lanean darrai, aspaldiko lagunei berriak batuz. Azken horietako bat Igantziko Udala dugu. Hango artxiboa antolatzeko helburuari ekin zaio eta beti bezala, lan horrek uzta berezia biltzeko aukera ematen du. Igantziko Udal Artxiboan topaturiko dokumentu batek piztu du oraingoan gure arreta. Idazkera oso txukuna du eta latinez idatzia dago. 1599. urtekoa da.…

Bloga

Igeri edo ito

Farmazia Beltzaren argitalpen berria. IGERI EDO ITO. Itsas nobela bat. Koldo Almandoz Itsas nobela bat, baina bere baitan itsas nobela guztiak biltzen ditu. Denbora eta espazio zehatz batean gertatu arren, garai ezberdinetan eta itsaso guztietan gertatzen den nobela bat. Hasierarik ez duen nobela amaitezina. Hitz guztiak eta bat ere ez erabiltzen dituen nobela. Hizkuntza guztietan…

Artxiboak

Apustu xelebrea

Apustuzaleak garela eta edozerrengatik desafioak egiten ditugula… hori aspaldi entzuna dugu. Edozerrengatik egiten direla apustuak, diru gutxi jokatuta, asko, baserriak! apustu arruntak, serioak, xelebreak… Oraingoan arrazoia eman beste aukerarik ez dugu. Tira, garai batean behintzat bai. Noski gaurkoan xelebre horietako bati buruz hitz egingo dugu. Istorio hau jatorriz Baionako Apezpikutzakoa den Joan Goyac, “el Gascón…

Artxiboak Liburutegiak

Xahuketa, edo aukeraketa

Bienvenu, Ugo Préférence système. Denoel, 2019. Preferencias del sistema. Ponent mon, 2020. Behar bada autoreak zientzia-fantastikoa egin duela uste du. Gu, berriz, liburua genero errealistan sartzekotan gaude. Errealismo gordinean, “magiko” hitzarekin lagundu gabe. Izan ere, Bienvenuk girotzen duena ez zaigu egin pasa berri dugun itxialdia baino arrotzagoa. Are, tebeoak irakurtzeaz gain, Historia, Ondarea, Artxiboak, Memoria,…

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 3.6 Lafitte

Nahiz eta Wikipedian dugun berria luzea izan, Vendettaren abesti bat eta Fernando Morilloren ‘Maddi eta euskal piratak’ dira, omen Jean Lafittek gurean utzitako arrasto bakarrak. Cahet-en ‘Barataria’ liburua ere horretan sartu dezakegu, izan duen eraginagatik. Zinema eta literatura angloan, berriz, bere marka oso handia da, eta Louisianan bere arrastoa segitzea ere ez da batere zaila.…