Bloga

Igeri edo ito

Farmazia Beltzaren argitalpen berria.

IGERI EDO ITO. Itsas nobela bat.
Koldo Almandoz

Itsas nobela bat, baina bere baitan itsas nobela guztiak biltzen ditu.
Denbora eta espazio zehatz batean gertatu arren, garai ezberdinetan eta itsaso guztietan gertatzen den nobela bat.
Hasierarik ez duen nobela amaitezina.
Hitz guztiak eta bat ere ez erabiltzen dituen nobela.
Hizkuntza guztietan idatzitako nobela mutua.
Zehatza bezain iradokitzailea.
Sotila bezain handinahia.
Deskribatzen erraza izan arren deskribaezina.
Irakurleak bere itsas nobela propioa idazteko inprimatua.

Liburua.
Paperfaktua.
Pelikula.
Argazkia.
Artea.

Fartsa.

Harkaitz Canoren hitzetan:

Charles Baudelaire zioen nahikoa dela itsas milia bat horizontea zer den azaltzeko.
Oran badakigu liburu bat aski dela horizontea tolestu eta aldean eraman ahal izateko.
Infinito eramangarri bat duzu esku artean: hamaika bider begiratuagatik inoiz amaituko ez zaizun liburu bat.
Zeru-lerroa, aparraren alfabeto etena eta ur pitzatuaren kartografia hipnotikoa.