Frivolite: XVIII. Mendeko jantziak. San Telmo museoaren bilduma
Ekainaren 14an zabaldu zen ‘Frivolite: XVIII. Mendeko jantziak. San Telmo museoaren bilduma‘ erakusketa. Ereitenek bilduma honen zati baten dokumentatze lana egin du. Zehazki, aurreko mendeko 40ko hamarkadan Santiago Arcosen emazteak, ConcepciĆ³n Cuadrak, dohaintzan emandako trajeen inguruan.
Dokumentazioak Santiago Arcosen irudiaz dihardu. Margolari kostunbrista, adiskide ospetsu eta aberastasun nabarmena duen figura. XVIII. mendeko janzkerarekin harremana izan zuen pertsonaia. Bere tailerrean atrezzo bezala eta mozorro dantzaldietan erabiltzen zituen.
Erakusketa irailaren 28ra arte egongo da ikusgai, asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara.