Archives: <span>Timeline Express Announcements</span>

1813: esker oneko aitortza

Atzo Zubietan egin zitzaien esker oneko aitortza 1813an hiria berriro sortzeko lanean Zubietako Aktetan sinatzaile agertzen direnei, bai eta Donostiaren erreketa, suntsipen eta ondorengo berreraikuntzaren Bigarren Mendeurrenaren oroitza egiteko programatutako hamarka aktibitate gauzatzea ahalbidetu duten edota aktiboki parte hartu duten pertsona, erakunde eta elkarte guztiei ere, haien konpromisoa eta ahaleginarengatik.

Zubietako Aizpuruan baserrian ospatutako ekitaldian parte hartu zuten erakundeen artean, Ereiten izan genuen.

Entrelazar

Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan zabaldu den Dora Salazar artistaren Entrelazar erakusketan publiko harreraren arduradun izango da.

Erakusketa honek giza eskalako zazpi eskultura eta hauei lotutako zazpi marrazki aurkezten ditu. Honen bidez, emakumeen rolak zalantzan jarri nahi ditu eta hauek ikusgai egin.

Erakusketa Irailaren 14a arte zabalik egongo da, asteartetik larunbatera, 16:00etatik 20:00etara.

Etxeko Historia tailerra: Nortasuna

Ondoren proposatutako jarduerak erakustaretoko ohiko ordutegian burutuko dituzte, dinamizazio zerbitzu honetaz eta jendearen arretaz arduratu ohi diren Ereiten Kultur Zerbitzuakeko langileek. Koldo Mitxelena Kulturuneak eskaintzen dituen zerbitzu guztien moduan, jarduera guztiak doakoak dira eta euskaraz zein gaztelaniaz izango dira.

Publiko orori zuzendutako bisita gidatuak eskainiko ditugu, aurreko erakusketatan bezala. Hauek, ahal dela erreserba bitartez burutuko dira, erakustaretoko ohiko ordutegian.

Gainera, 6 urtetik gorako umeak dituzten familiei zuzendutako Etxeko Historia izendatu dugun tailerra ere eskaini nahi dugu hilean behin. Lantegiaren dinamikak bi umeko heldu baten presentzia ezinbestekoa egiten du.

Lehenengo tailerra, datorren larunbata 20an izango da eta helburua talde bakoitzaren adierazgarri armarri, logo edo bandera egitea izango da.

Erakustaretotik bisita labur bat egin ostean (30 min), hezitzaileak, gako batzuk emango dizkie parte-hartzaileei, honela, tailer bakoitzaren amaieran, ikusitakoaren eta norberaren bizipenen artean loturak eginez, emaitza plastiko bat lortuko dute. Hiru multzotan banatutako sei tailerren bitartean, osotasuna lortzen saiatuko gara.

Etxeko Historia: Nortasuna. Uztailak 20, larunbata (12 etan edo 17 etan): Talde lanean arituko gara koloreak eta formak landuz. Emaitza, geure adierazgarri den logo, armarri edo bandera izango da. Diseinu bakar eta originala sortuko dugu.

Etxeko Historia: Kokapena. Abuztuak 17, larunbata (12 etan edo 17 etan): Etxe, bizileku edo gordeleku bat diseinatuko dugu barrutik eta kanpotik, bakoitzak gehien gogoko duen eran, eta familia bakoitzaren beharrizan imaginarioen arabera. Etxe hau diseinatzeko baldintzak bi izango dira; familiarentzako egokitua egotea eta nortasuna tailerrean sortutako banderatako batek errepresentatzea.

Etxeko Historia: Kontakizuna. Irailak 14, larunbata (12 etan edo 17 etan): Istorio bat eratuko dugu taldeka, eta hau azaleratzeko moduak ugariak izango dira; marrazkia, txotxongiloak, antzerkitxoa, ipuina…Talde bakoitzari bandera bat eta gordeleku/etxe bat egokituko zaio. Parte-hartzaileak aurrean duena eta bizipen pertsonalak elkartuta, lotura eman beharko dio istorioari.

Oharra: Arteari edo landuko diren teknikei buruzko jakintza ez da beharrezkoa.

Izen-ematea, kmbisitagidatuak@ereiten.com edota 943.112.756 telefonoan egin beharko da erakustaretoko ohiko ordutegian, asteartetik larunbatera 11:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra. 15 pertsonako edukiera izango dute tailerrek.

[H]istorio konparaezinak: himnoak, ezpalak eta kalezuloak

1813ko gertakizunaren urteurrenak aukera aparta dakarkigu letra larriko Historiaren eraikuntzaren inguruan gogoeta egiteko. Izan ere, kontraesan nahiko erakusten dizkigu kontakizun zalantzagarria dela frogatzeko.

Historia ez da bat eta bakarra, eta ez dago soilik enperadoreez osatuta. Asko dira Historiaren atalak: gertakizun zorizkoak, esperientzia pertsonalak, ahozko tradizioak, datetan zehaztu ezinezko prozesu luzeak, nahita sortutako dokumentuak, nahi gabe utzitako arrastoak eta gizartea elkartzen duten irudipen mentalak. Gainezka egiten duen Historiaren ulermen zehaztugabe hau, elkarrekin bizi diren istorio konparaezin askotan bihurtzen da gure erakusketa honetan.

Erakusketa kolektibo honek hurrengo artisten lana dakarkigu: Vincent Labaume, Juan Perez Agirregoikoa, Alex Reynolds, Tânia da Fonte, Elena Ciobanu, Bertille Bak, Oriol Vilanova, colectivo Field Work, Christine Meisner, Karlos Martinez B., Yael Bartana, Marine Hugonnier eta Lene Berg. 

Ondoren proposatutako jarduerak erakustaretoko ohiko ordutegian burutuko dituzte, dinamizazio zerbitzu honetaz eta jendearen arretaz arduratu ohi diren Ereiten Kultur Zerbitzuakeko langileek. 

Koldo Mitxelena Kulturuneak eskaintzen dituen zerbitzu guztien moduan, jarduera guztiak doakoak dira eta euskaraz zein gaztelaniaz izango dira.

Publiko orori zuzendutako bisita gidatuez gain, familientzako jarduerak eskaini nahi ditugu hilean behin, 6 urtetik 99ra. Helduez lagundutako haurrak (lantegiaren dinamikak bi umeko heldu baten presentzia ezinbestekoa egiten du).

Jarduera hau 3 multzotan banatuko da:

Etxeko historia: Nortasuna. Talde lanean arituko gara koloreak eta formak landuz. Emaitza, geure adierazgarri den logo, armarri edo bandera izango da. Uztailak 20, larunbata (12 etan edo 17 etan).

Etxeko historia: Kokapena. Etxe edo gordeleku bat diseinatuko dugu barrutik eta kanpotik, bakoitzak gehien gogoko duen eran, eta familia bakoitzaren beharrizan imaginarioen arabera. Abuztuak 17, larunbata (12 etan edo 17 etan).

Etxeko historia: Kontakizuna. Istorio bat eratuko dugu taldeka, eta hau azaleratzeko moduak ugariak izango dira; marrazkia, txotxongiloak, antzerkitxoa… Irailak 14, larunbata (12 etan edo 17 etan).

Izen-ematea, kmbisitagidatuak@ereiten.com edota 943.112.756 telefonoan egin beharko da erakustaretoko ohiko ordutegian, asteartetik larunbatera 11:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra. 15 pertsonako edukiera izango dute tailerrek.

Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren digitalizazioa

Orain dela urte batzuk Hondarribiako Fernando Artola Sagarzazu Bordari bertsozale eta poetaren artxibo pertsonala antolatzeko eta sailkatzeko aukera izan genuen: oharrak, zirriborroak, eskutitzak, bertso-epaile izandakoaren puntuaketak… Orain, berriz,1984. urtetik aurrera Hondarribian antolatzen den Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketan sartituak izan diren lanak digitalizatzen ari gara Hondarribiako Liburutegirako. Honen bidez, Interneten egongo dira eskuragarria ipuin, kontaketa zein olerki ezberdinak.

Udako Zientzia Txokoa 2013

Aurten ere Eureka! Zientzia Museoaren Udako Zientzia Txokoan parte hartuko dugu. Antolatutako ekintza honek haurrek ondo pasatzea eta zientziaren inguruko jakin-mina piztea dute helburu. 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua eta ekainak 24tik abuztuaren 6ra 5 eguneko txanda ezberdinak antolatuko dira. Bertan jarduera ezberdinez gozatzeko aukera izango dute. Hona hemen adinka antolatuak: 3-5 urte, 6-7 urte eta 8-10 urte.

Datu praktikoak ezagutzeko hemen.

Santio jaiak: atzera begirako erakusketa

Amasa-Villabonako udalak herriko jaien inguruko erakusketa eredugarria paratu du. Kultura sailak bultzatuta, artxiboan gordetzen diren materialen erabilera interesgarria dugu martxan. Argazki, agiri, jai egitarauak… baita ere buruhandiak eta erraldoiak, eta kuadrillen apaingarriak. Udal artxiboa herritarren eta udalaren gogoa dela berresten du ekimen honek. Bai eta ondaretzat hartu behar duguna harriak eta eraikinak baino askoz gehiago dela erakutsi ere. Halere, artxibo materialak ez ezik, herritarrek utzitakoak dira nabarmentzekoak, kultura eta ondarea norberak bultzatzen eta sustengatzen duen heinean gorpuzten da eta.

Oso gustora lagundu dugu ekoizpenean; are gustorago zainduko dugu Erakusketa.

Gurea erakusketa gelan izango da ikusgai, ekainaren 17tik uztailaren 6ra (astegunetan 18:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara). 

Baserrien Zarautz

Eragin eta Ereiten beste behin ere elkarrekin. Oraingoan, Zarauzko baserriak balorean jartzeko, edo goratzeko, edo behar duten errekonozimendua emateko. Folklorekeritik urrun. Baserritarrak ez baitira beste mundu bateko edo beste garai bateko biztanleak.

Liburuxka eta urte osorako herriko merkatuan ikusgai egongo den erakusketa prestatu dugu. Maiatzaren 19an zabalduko da.

Donostia 1813-2013 eta ‘200’

1813 urteko Donostiako suntsiketaren urteurrenaren ildotik Udalak 1813-2013 Donostia eraikitzen ekimenaren barruan proiektu ezberdinei bidea ireki die. Horien artean kokatzen da Morgan Creativos-en “200”. 1813-2013 arteko Donostiaren bilakaera donostiar belaunaldi ezberdinen ahotik kontatzea du helburu, eboluzio honen alderdi ezberdinak jorratuz:  hedapen geografiko eta arkitektura eta gizarte bilakaera, ohiturak, gastronomia, arteak, industria edo kirola. Proiektu hau era iraunkorrean erakusteko pentsatua dagoen bideoinstalazio interaktiboa da eta Urgull Mendiko Historiaren Etxeko aretoetako batean kokatuko da. Oraingoan, Ereiten proiektu honen dokumentatze lanaz arduratzen ari da.

Gonzalo Chillida: abstrakzioa eta figurazioaren artean

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan apirilaren 25etik aurrera Gonzalo Chillidaren (1926-2008) erakusketa egongo da ikusgai. Ereiten erakusketa honetako harrera zerbitzuaz arduratuko da.

Erakusketa honetan Alicia eta Javier seme-alabek aitak bere funts pribaturako bereziki jasoak zeuzkan artelan batzuk aukeratu dituzte. Honela, Gonzalo Chillidaren lanak kronologikoki egindako ibilbide batean aurkitu ditzakegu, 50. hamarkadan egindako lan esperimentaletatik hasi, 90. hamarkadako hondartza eta hareatzak ezagutu eta azkenik, 2000. urtetik hil arte egindako paisaia ikusgarriak ikus ditzakegularik.

Oraingoan Ganbara bisitatuz, Chillidak hainbeste maite zituen izadia eta bere paisaietan zehar bidaiatzea lortuko dugu, hondartza bukaezinen zehaztasun txikietan galdu, hondartza eta itsasoaren artean, ilunabar amaiezin batean, edo basoen sakontasunean barneratuz.

Erakusketa hau zabalik egongo da ekainaren 15 arte.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 16:00-20:00

Pasaia-Bristol: harreman ezezaguna (1475-1550)

Atzo Donibaneko Arizabalo Jauregian Iago Irixoa historialariak “Pasaia-Bristol: harreman ezezaguna” hitzaldia eman zuen. Bertan, bi portuen artean XV. mende erdialdetik aurrera sustatu eta XVI. mende arte mantendu zen harremanaren berri eman zuen, hemengo eta hango dokumentazioak ondo islatzen duen bezala. 

Voz y vida obrera. Luzuriaga. Hogeita bost lekukotasun

Pasa den astean aurkeztu zen Pasaiako udalak argitaratzen duen Sorginarri bildumaren ale berria: Voz y vida obrera. Luzuriaga. Hogeita bost lekukotasun. Bertan, Koldo Izagirrek 25 langileren oroitzapenen bidez borroka politiko-sindikalean erreferentzia nagusia izan zen Luzuriaga fundizioan jazotako hainbat bizipen biltzen ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundia, Pasaiako Udala eta Ereiten K.Z.-k antolatutako Hondotik ondora: Itsas ondarearen jardunaldien barruan kokatu behar da.

Luis Gasca bilduma

Apirilarekin batera Koldo Mitxelena Liburutegiko Luis Gasca bilduma katalogatzeari berrekin diogu. 11.000 ale inguru dira dagoeneko deskribatu ditugun komiki, aldizkari, liburu, marrazki original,… Komiki eta zinema gaiak dira funts honen ardatz nagusiak.

Hasi berri dugun fase honetarako KMko katalogoa deskribatzen ditugun aleekin handitzen joateaz gain, gure blogean egunerokoan topatzen ditugun bitxikerien berria ematen joango gara, bilduma honek sorpresa handiak ematen baitizkigu!

1713-1719. Garai nahastuak Gipuzkoarentzat

Miguel de Aranburu Gipuzkoako historiagileen Elkarteak antolatutako Gipuzkoako historiaren  aurpegi berriak jardunaldietan Juan Carlos Morak 1713-1719. Garai nahastuak Gipuzkoarentzat izenburua daraman hitzaldia emango du Koldo Mitxelena Kulturunean  maiatzaren 27an arratsaldeko 19:30etan.

Bertan oso ezagunak ez diren eta gehiegi ikertu ez diren gertaera batzuen berri emango du: Habsburgotar eta Borboitarren arteko Ondorengotza Gerrarak utzitako arrastoa Gipuzkoan, potentzia europearren arteko jarduera diplomatiko, konspirazio eta azpikerien objetua izango baitzen probintzia.

Hondotik ondora: itsas ondarearen jardunaldiak Pasaian

Datorren ostegunean hasiko dira Hondotik ondora: Itsas ondarearen jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundia, Pasaiako Udala eta Ereiten K.Z.-k antolatuta.

EGITARAUA

Martxoak 14 – San Pedroko udal aretoan. 19:30etan.

La ruta de Terra Nova: pesquerías vascas en Canadá, siglo XVI. Michael Barkham Huxley (Cambridgeko Unibertsitatean doktore. Parks Canada erakundearen aholkulari eta kolaboratzaile).

Martxoak 21 – Trintxerpeko alkateordetzan. 19:30etan.

Kultur ondarearen funtzio sozialak. Funciones sociales del patrimonio cultural. Aurkene Alzua (Purdue Unibertsitatean doktore. CICtourGUNEko zuzendari orokorra).

Apirilak 4 eta 5

Bisita gidatuak Pasaian zehar. Ereiten Kultur Zerbitzuak.

4an euskaraz eta 5ean gazteleraz.

11:00etan Trintxerpeko kaian. Motoran paseoa.

Aldez aurretik erreserbatzeko beharra: pasaiakobadia@ereiten.com edo 943 004 330 telefono zenbakian.

Apirilak 15 – Koldo Mitxelena Kulturunea.

La ruta de Terra Nova: pesquerías vascas en Canadá, siglo XVI. Michael Barkham Huxley (Cambridgeko Unibertsitatean doktore. Parks Canada erakundearen aholkulari eta kolaboratzaile).

Apirilak 18 – Antxoko kultur etxean. 19:30etan.

Luzuriaga: voz y vida obrera. Hogeita bost lekukotasunKoldo Izagirre. (Idazlea).

Apirilak 19 – Donostiako Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalea). 10:30etan. Prentsaurrekoa.

Luzuriaga: voz y vida obrera. Hogeita bost lekukotasunKoldo Izagirre. (Idazlea).

Apirilak 24 – Arizabalo jauregian (Udaletxean, Donibanen). 19:30etan.

Pasaia – Bristol: harreman ez ezaguna. Iago Irixoa. (Historian doktoregai EHUn).

Apirilak 25 – Trintxerpeko alkate ordetzan. 19:30etan.

Pasaia Atlantikoa: itsas ondarea Pasaiako badian. Pasaia en el Atlántico: patrimonio marítimo en la bahía de Pasaia. David Zapirain Karrika (Deustuko Unibertsitatean doktore. Sorginarri bildumako arduraduna).

Amable Arias. Hezkuntza jarduerak

Pasa den astean, Koldo Mitxelena Kulturunean Amable Arias artistaren  Kaosari eta zoriari forma erakusketa ireki zen. Honen harira, ohiko bisita gidatuez gain, hainbat hezkuntza jarduera martxan jarri ditugu, bisitari ezberdinei egokituz. Horrela,  banaka, taldean edota familian artista honen obrara edota, orokorrean, artera gerturatzeko beste bide bat eskaintzen dira.

Ume eta familiei zuzenduriko lehen tailerra larunbata goizean izan zen. Familiako kide guztien artean, teknika ezberdinak erabiliz, kuadernotxo bat osatzeko aukera izan zuten. Primeran pasa zuten!

Jarduera hauen inguruko informazio gehiagorako hemen.

Zuen gogoak iraun artean ez da beldurra nagusituko

2013ko Matxitxakoko borrokaren urteurrena Pasaian ospatu zen pasa den martxoaren 3an, San Pedroko BOU NABARRA plaza berrrian. Udalak eta Matxitxako Elkarteak elkarrekin antolatu eta herriko hainbat eragileren laguntzaz ospatu zen, tartean Ereiten izan zelarik. Ekimenean parte hartu izana, ederra ez ezik, ohore handia izan da guretzat. Gure lanaren funtzio soziala hobeto ulertzen dugu.

Bertaratu zirenek Cecil Day Lewisen The Nabarra (1938) poemaren irakurketa publikoaz gozatu ahal izan zuten, Joseba Tapiaren musikarekin batera.

Nabarra bou-ko komandante Morenoren ondorengoek oroigarria erakutsi eta San Pedroko Paqui Fernándezek loreak jarri zituen.