Etxeko hormak zabalduz, alegia

Horrela amaitu genuen aurreneko buletina.

Hasi, “Gure Hormek”ekin hasi genuen. Orduan ez genekien, noski, Bartzelonako L’Alternativa festibalean saria jasoko zuenik Las chicas de Pasaik-eko lan honek.

Hasi, beste berri pozgarriarekin hasi nahi genuen buletin hau: etxeko hormak zabaltzeaz gain, beste etxe batzuk ezagutzea, hori ere komenigarria dela, hain zuzen ere. Horrela, azaroaren 14tik aurrera Tabakalerako UBIKeko katalogazio taldearen ardura dugu. Erronka ez da nolanahikoa. Geure egin nahi dugun etxe handian.

Pareko beste etxe handian ere, oparoa izan dugu udazkena: komikien aurkezpenak, hitzaldiak, erakusketak… azkena, Nina Bunjevac.

Era berean, etxez etxe saltoka, komikiaren izaera sozialaz mintzatzeko aukera izan berri dugu; edo Pasaian, Ricardo Ugarteren erakusketan lan egiteko; edo Ricardo Martinen argazki liluragarriak ezagutzeko… baita (aspaldiko partez bazen garaia) Pasaiako historiaz Pasaian aritzeko aukera ere bai!

Era berean, Usurbilen zein Zubiri-Manteo institutuan kolaboratzea, bietan turismoa hizpide, etxeko hormak zabaltzea izaten ari da.

Alabaina, etxe asko dira. Beraz, ezinbestekoa da etxerako lagun berriak bilatzea. Poza handia da beste 8 lagun berri hartzea gurean, laster haiena ere izango delakoan. Era berean, etxeak eta etxekoak ez ezik, teknikak eta lanabesas eguneratzea ere ezinbestekoa da. Kudeaketa elektronikoa da gure formakuntzaren lehentasuna une honetan.

Azkenik, herritarrekin batera abiatu genuen “hormek diote”, eta hala emango diogu bukaera, herritarrekin batera. Horretarako, baina, abendura arte itxoin beharko.

Etxe ugaritakoak, beraz.