Category: <span>Bloga</span>

Bloga

Kapitalismoa bizitzaren amarru

Moore, Jason W.Capitalism in the web of life: ecology an the accumulation of capitalVerso, 2015 El capitalismo en la trama de la vida: ecología y acumulación de capitalTraficantes de sueños, 2020 Le capitalisme dans la toile de la vie : écologie et accumulation du capitalLes editions de la asymetrie, 2020 Egokia eta argigarria dugu izenburua.…

Bloga

“Liburuetan ez bezala errealitatean izuak ez du mugarik”

ROSA, Isaac Tiza roja Seix Barral, 2020 MILLS, Magnus [The restraints of beast (1998)] El encierro de las bestias El Aleph, 2002 [All quiet on the Orient Express (1999)] Sur le depart 10/18, 2002; Cambourakis, 2013 Sin novedad en el Orient Express Random house, 2000 J. Mortimerren eta batez ere J. Coeren lanetan, mendebaldeko Europaren…

Bloga

Igeri edo ito

Farmazia Beltzaren argitalpen berria. IGERI EDO ITO. Itsas nobela bat. Koldo Almandoz Itsas nobela bat, baina bere baitan itsas nobela guztiak biltzen ditu. Denbora eta espazio zehatz batean gertatu arren, garai ezberdinetan eta itsaso guztietan gertatzen den nobela bat. Hasierarik ez duen nobela amaitezina. Hitz guztiak eta bat ere ez erabiltzen dituen nobela. Hizkuntza guztietan…

Bloga

XX. mende hasierako nekazal mundua

Euzko Nekazarien Bazkunak Getarian izandako presentziaren inguruko zenbait datu eman ziren aurreko idatzian. Baina, hau izan ahal zen herrian egon zen lehen nekazal elkartea? Artxiboko dokumentazioak argitzen digunaren arabera, galdera honen erantzuna ezezkoa izango litzateke. Beste sindikatu baten aipamena, zeharka bada ere, aurki daiteke, argi eta garbi bere existentzia frogatzen duena, nahiz eta elkarte honen…

Bloga

Oiartzun jai giroan

Uda jai garaia dugu, zalantzarik gabe. Festak hamaika lekutan ospatzen dira, izan hiri, herri edo auzuneak. Sanjoanetatik hasi eta aste luzeetan zehar, ondo pasatzeko giroa nagusi da. Denbora asko ez dela, herrietan ematen ziren ospakizun, festa eta jai gehienak egutegi kristau-katolikoak finkatuak ziren. Errealitate hau askoz adierazgarriagoa izan zen Antzin Erregimenean, Elizaren presentzia gizartearen hamaika…

Bloga

Jakingo al zenuke 1344ko leku-izenak gaurko Zumaiako mapan kokatzen?

Orain urte batzuk arte, egungo herriak hiri-gutuna lortzearekin batera sortzen zirenaren ustea zegoen. Hiri-gutunarekin hiribildu berri bat sortzen zen, bai. Horrek, ordea, ez du hiribildua sortu aurreko populazio eza adierazten. Bai dokumentazioak, bai arkeologiak, hiribilduak sortu aurreko populazio guneak zeudela erakutsi dute eta hiribilduen sorrera populazio horren nahiaren emaitza direla. Beharrak edota nahiak bultzatuta, ingurune…

Bloga

Kutsu magikoz beteriko pertsonaiak: Amorratzaileak Oiartzunen

1. Lanbide berezi baten nondik-norakoak Historian zehar, eta gizartearen beharren arabera, lanbide mota ezberdinak sortzen joan dira, esparru ezberdinak hartuz. Prozesu orokor horren baitan, ogibide batzuk beren horretan diraute, hainbatek moldatu behar izan dute eta beste asko, desagertu egin dira edo desagertzeko zorian daude. Gaur egungo begietatik, antzinako gizarteetan murgiltzen garenean atentzioa ematen diguten hainbat…

Bloga

1957ko San Pedrotako egitaraua: jai egitarau bat baino gehiago

San Pedrotan murgilduta dago Zumaia egunotan. Herriko zaindariari eskainitako jai hauek aspaldidanik ospatzen dira. Gaur egun San Telmoak nagusitasuna kendu dieten arren, gustora murgiltzen dira zumaiarrak festagiro epeleko jai udatiar hauetan. San Pedro jaien inguruan gehiago jakin nahian gerturatu gara oraingoan udal artxibora. Jaietako programak miatzea izan da gure lehen asmoa, baina 1957ko egitarauak bereganatu…

Bloga

Istiluak Zumaiako nasen inguruan

Apirileko idatzian arrantzarako nasak ekarri genituen txoko honetara. Nasa horiek zer eta nolakoak ziren ikusi genuen, baita hiribilduen ekonomian izan zuten garrantzia azaleratu ere. Arrantzarako egitura horien kokapenak, ordea, istilu eta auzi ugari sortu zituzten ibaien erabileraren inguruan. Gaiari jarraipen txiki bat egin nahirik, nasa hauekin Zumaian egon ziren zenbait istilu jorratuko ditugu artikulu honetan.…

Bloga

Les esclaves oubliés de Tromelin

Sylvain Savoia Les esclaves oubliés de Tromelin Dupuis, 2015 (Aire Libre) Orain dela aste batzuk Garbiñe Ubedak komikia eta historiaren arteko loturaz idatzi zuen http://www.berria.eus/www.berria.eus/paperekoa/1812/038/001/2017-06-23/fikzioa_da_bidea.htm Ubedari berari esker Les esclaves oubliés de Tromelin zirarragarria eskuratu dugu. Komiki honek Garbiñek egindako galdera askori erantzuten diotelakoan gaude. Istorio txiki bat ekartzen du gogora Savoia komikilariak, Historia handiak…

Bloga

Eusko Nekazarien Bazkuna

Nekazarien eta euskal abertzaletasunaren arteko erlazioa asko ikertu gabeko gaia den arren, ezin uka daiteke estu lotuta egon direla azken mende eta erdian, Sabino Aranaren garaitik aurrera alegia. Dena den, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal literatura eta arteak nekazal mundua identitate nazionalaren elementu idiosinkrasiko modura sailkatuta ere (arraza, hizkuntza eta euskal bertuteen…

Bloga

Gobernu onerako autoak: gizartearen ohituretan murgilduz

Udal aktek populazio gune bateko arduradun edo gobernuaren akordioak islatzen dituzte. Askotan, hauek tokian tokiko edo unean uneko kezken ondorioz sortutako erabaki eta akordioak dira. Baina hauez gain, udal gobernuek bazituzten ohikoagoak ziren kezkak edo gaiak, maiztasun handiagoz esku artean zituztenak, hamarkada edo mendeen poderioz eguneroko bihurtu zirenak edo etengabeko kezka zekartenak. XVII. mende erdialdetik…

Bloga

Aztarna Karlistak Villabonako artxiboan

Gerra Zibilaz hitz egiten dugunean beti datorkigu burura berriena, XX. mendean gertatu zena eta gaur egun oraindik guztien ahoan dagoena Memoria Historikoari esker. Honetaz gain, ordea, gertatu dira beste hiru Euskal Herrian eragin zuzena eta handia eduki dutenak baina kronologikoki urrutiago dauzkagunak, izan ere, XIX. mendean gertaturiko gerra karlistek gure lurretan liskar garrantzitsuak eragin zituzten.…

Bloga

Garaia da

Gipuzkoa tradizionalean udalaren ardura zen auzokoen oinarrizko bazka bermatzea. Herriko ostatua ondo eta kalitatez hornituz; laboreen prezioa murriztuz; salmentetan erabiltzen neurtzeko gailuak kontrolatuz… Gorputzaren bazka ez ezik, izpirituarena ere zaintzen zuen udalak. Esate baterako, apaizak hautatzen zituen eta elizaren lanak eta mantenimendua bere gain hartzen zituen. Izan ere, gure egungo hizkeran, udal “azpiegiura” zen hura…

Bloga

Aseguru sozialak Getarian

Industria Iraultza eta mekanizazioaren pixkanakako aplikazioarekin lan-harremanen kontzeptu berri bat sortuz joan zen. Instituzio eta erakunde ezberdinen gai sozialekiko kezka edo ardura geroz eta handiagoa bihurtu zen, langile mugimenduaren bultzadaren ondorioz hein handi batean. XIX. mende amaieratik aurrera gai sozialei loturiko legeak ugarituz joan ziren europar lurralde osoan zehar, baita Euskal Herrian ere. Hala ere,…

Bloga

Udal aktak: Gobernuaren mamiaz gain, garaiko gizartera hurbiltzeko tresna

2013 urtetik, Oiartzungo Udalak bertako artxiboan gordetzen den funtsen edukia hedatzeari ekin dio. Horretarako udal mailan sortutako dokumenturik esanguratsuenekin hasi da: udal-akta liburuekin hain zuzen ere. Ez da ekimen berritzailea; hainbat eta hainbat herri dira funts horien inguruan proiektu ezberdinak egin dituztenak, beti ere gure iraganaren zati garrantzitsu eta uste baino ezezagunagoak jendearengana hurbiltze aldera.…

Bloga

“…Será observado durante 40 días…”

Denek dakigu nor den Louis Pasteur (1822-1895), pasteurizazio prozesu famatuaz gain beste hainbat aurkikuntza egin zituen medikuntzaren inguruan. Antisepsiaren gurasoetako bat izan zen, ebakuntzetan erabiltzen zen materialaren esterilizazioari esker heriotza eragiten zuten hainbat gaixotasun saihestuaz. Baina gainera, infekzio-gaixotasunen ikertzaile handia ere izan zen. 1880 urtean hegaztien koleraren inguruko ikerketak egin zituen eta 1885 urtean amorrua…

Bloga

Desamortizazioa

Zorra. Jakina da egungo gizartean zor publikoak edozein politika gidatzeko duen pisua erabakigarria dela. Atzera begiratuz gero, bat azkar konturatu daiteke historiako pasarte asko ere baldintzatu dituela. Herri-zorra denboran zehar oso presente egon den moduan, hau gutxitzeko era ezberdin eta ugariak erabili izan ditu estatuak. Horren adibide argia izan zen desamortizazioa. Prozesu horren pasarte bat…

Bloga

Zumaiako arrantzarako nasak

San Telmo jaiak direla eta, apirileko artxiboari buruzko idatzia itsasoarekin edo arrantzarekin lotutako gai baten ingurukoa egiten saiatzen gara. Oraingo honetan ibai eta itsasadarretan burutu ohi zen arrantza mota bati buruz idaztea erabaki dugu, nasen inguruan hain zuzen. Zenbaitentzat agian ezezaguna izango da arrantza mota hau, baina kostako eta ibai inguruetako hiribilduentzat benetan garrantzitsua izan…

Bloga

Etxea erre: Udalaren elkartasuna

Villabonako Udal Artxiboan jasotzen den dokumentazioari esker badakigu 1812. urtean (Napoleonen Gerran) tropa Frantsesak Villabonan sartu zirela. Akta liburuak 1810 eta 1814 bitartean ezertxo ere esaten ez duen arren beste dokumentu mota batzuetan ikusi dugu 1812. urtean frantsesek erangidako sarraskiak ez zirela gutxi izan. Besteak beste, udaletxea bera orduan erre eta suntsitutakoa da. Ondoren, berria…