Baietz harritu!

Ondarea egonkortu den adierazpen kulturala dugu. Kultura den heinean, eboluzioa, garapena azaltzen du. Ondorioz, nolakoak garen kontatzen du ondareak. Baina ondarea, berez, “gauza” bat da, arte-faktoa. Ez du hitz egiten. Guk interpretatzen dugu eta interpretazioa horren bidez tradizioa baino, gure errealitatea da islatzen duguna. Gure pertsonalitatea eta gure asmoak.

Ruper Ordorikaren kantuan bezala, etorkizunak eta iraganak bat egiten duten tokia da ondarea. Abiapuntu ala asmatutako fosil. Hori gure erabakia da.

Hausnarketa horiek buruan, Usurbilen eta Oreretan hartuko dugu parte Europako ondare egunetan.

Baietz harritu!