Heziketa artistikoa haurrentzat
Irailetik Ereiten heziketa artistikorako ikastaroa ematen ari da Hernaniko Urumea ikastolan, eskolaz kanpoko jardueren artean.
Lau eta bost urteko umeei zuzendutako ikastaroa da eta teknika ezberdin eta kontzeptu artistiko errazak erakusten dira, sormen eta adierazpen indibidualaren bidez umeen garapen pertsonalean laguntzeko.
Sorkuntza artistikoa ondoko helburu hauek lortzeko bide izan daiteke:
-
Garuneko bi hemisferioen estimulazioa.
-
Arreta eta kontzentrazioa hobetzea.
-
Motrizitate xehearen garapena.
-
Espazioaren pertzepzioaren garapena.
-
Imaginazioaren garapena.
Baina, batez ere, umeen garapen pertsonal eta jolaserako espazioa eskaintzen du.
Artea esperimentatzea eta sortzea da, asmatze eta proposatzea, saiatzea eta komunikatzea. Eta honek bizi osorako balio du… ezta?