EREITEN 22 (2016ko urria)

Hormak eraikitzen ditugu nonahi, baita gure lan eremuan ere. Antolaketarako egokia izaten da hori. Hormek, baina, mundutik banatzen gaituzte. Horiek zeharkatzeko zirrikiturik topatzen dugunean, “Gure Hormek” bezalako ekimenetan parte hartu dugula konturatzen gara.

Hormak ere ondare dira. Gure paisaiaren lekuko, historia, osagai. Baita euskarri ere. Ikusi duten eta osatzen duten istorioak kontatzeko euskarri, hain zuzen ere. Conectur sarea zabaltzen segitzen dugu, oraingo honetan Oreretan. Itsas hirikoan zein hiri industrialean. Izan ere, 2016. urtean astero bisita bat egitea lortu du udalak. Ondarea eta nortasuna lantzeko bide berria, iragana helburu ez, tresna baizik duena. Bide berean Usurbil, arte garaikideari esker harriak herri egiten duten tokia.

Kultour enpresarekin harremanak estutu ditugu, edukiak eta gida lanak partekatuz. Horrela, horma bereziak ezagutuko ditugu, Gipuzkoako Aldundikoak, esate baterako.

Era berean, bisitagarri berriz ere Komikigunea. Euskal marrazkilariak Europan profesionalak izatea ez da kasualiatea, uste baino tradizio sendoagoa baitu komikiak gurean. Komikigunearen hormetan erakusten den bezala.

Hormen artean gordetzen diren paperak artxibo bihurtzeko erronkak aurrera darrai. Ohiko bidelagunekin Amezketa, Usurbil, Urnieta… gehitu behar. Artxibo horiek hormen artean ez ezik, hormetatik areago eramateko gogor egingo dugu lan.

Ez soilik administrazio artxiboak, bai eta artista eta profesionala, Peña Gantxegi lekuko.

Hori lortzeko bi baldintza jarriko dizkiogu gure buruari: hala etengabeko formakuntzarekin segitzea: agiri elektronikoak, marketina, talde-antolaketa… nola lan taldea handitzea: lankide fijo gehiagorekin eta lankide hasiberri gehiagorekin. Etxeko hormak zabalduz, alegia.