Archives: <span>Timeline Express Announcements</span>

Amable Arias. Kaosari eta zoriari forma

Koldo Mitxelena Kulturuneak Kaosari eta zoriari forma erakusketa berriarekin artista emankor eta nabarmen batengana gerturatzen gaitu: Amable Arias. Ereiten bisitarien harreraz eta publiko ezberdinei zuzenduriko tailerren arduradun izango da. Ziur gaude erakusketak bati baino gehiagori irribarrea eragingo diola eta euskarri ezberdinetan jasotako pertsonaiek harrituko dutela. 

Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00tara eta 16:00etatik 20:00tara eta ekainaren 8a arte zabalik egongo da. Bisita gidatuen erreserbarako 943 112 750 edo kmbisitagidatuak@ereiten.com

Animatu zuen begiekin ikustera!

Vicente Ameztoy KMKn

Iazko ekainean Amasa-Villabonako Gurea Zine aretoko erakusketa gelan Vicente Ameztoyri buruz zabalik egon zen erakusketan koordinazio eta ekoizpenean parte hartu genuen. Oraingoan ordea, Ereitenek Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan egileari buruz zabaldu den Etxe-ondotik erakusketan publiko harreraren arduradun izango da.

Vicente Ameztoy (Donostia,1946 – Villabona, 2001) arte garaikideko figura nagusi, 30 urtetan Villabonako Etxe-ondotik bere etxean teknika ezberdinez osatutako arte lan anitz ekoiztu zituen eta honen isla izaten saiatu da Ganbaran zabaldutako erakusketa.

Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 23a arte.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 16:00-20:00

Zarauzko baserriak

Zarauzko udalaren eskaeraz, Eraginek eta Ereitenek Zarauzko baserriak balioesteko ekimena antolatuko dugu elkarrekin. Hondartza ez ezik, mendi ederrak ditu Zarautzek. Landa paisaia ederra bada, baserrien eraginari esker da. Baserriak ez baitira folklore edo iragana, kultura, osasun eta herriko nortasunaren ezinbesteko zatia baizik.

San Telmo Museoko hilarriak

San Telmo Museoak eskatu digun dokumentatze lanak gure historialari sena berpiztu du. Gustora aritu gara San Telmoko hilarrien izenak ikertzen. Madrilen, Valladoliden eta Gipuzkoan hainbat artxibotan ikertu ondoren, prest dugu datu biografiko andana, benetan harrigarriak eta interesgarriak.


Bandoleroak Beasainen

David Zapirain lankideak pasa den urtarrilaren 31n goizeko Beasaingo udaletxean Euskal bandoleroei buruzko ikastaroa eman zuen. Davidek 2006an eta Ttarttalo argitaletxean Bandoleros vascos liburua argitaratu zuen.

Agenda berriak iritsi dira!

Urte berriarekin batera iritsi dira gure agenda berriak ere. Patrikan edo poltsan erraz eramateko moduko agenda praktikoa. Hurrengo egunetan banatuko ditugu.

Errenteria a inicios de la Edad Moderna (1495-1544)

Iago Irixoa lankideak David Martinekin batera Errenteriako Udalak bi urtetik behin ematen duen “Koldo Mitxelena” Ikerketa Bekaren 10. deialdia 2010ean eskuratu zuen eta 2012ko abenduan argitara eman da Errenteria a inicios de la Edad Moderna (1495-1544) izenburupean.

Lan horren laburpena elebitan eskura daiteke “Bilduma” errenteriako udal argitalpeneko 24. alean, salgai artxiboan eta Elkar dendetan eta osotasunean Errenteriako udalaren webgunean bai PDF eta baita EPUB formatuan ere.

Bideo tailerra Koldo Mitxelena Kulturunean

Koldo Mitxelenako Erakusktaretoan erakusgai dauden Fiona Tan artistaren lanen inguruan antolatuko den tailerra da. Erakusketako gaiak abiapuntu bezala hartuta bideo esperimentalak sortuko dira.

Izen ematea kmbisitagidatuak@ereiten.com emailean edo 943112756 izen-abizenak, NA zenbakia, jaiotze data, telefonoa eta emaila zehaztuz.

Erakusketara bisita urtarrilaren 18an (data konfirmatzear) eta beste sesioak Urtarrilaren 22, 23, 24 eta 25ean arratsaldeko 4ak eta 6ak bitartean egingo dira.

Urkatzeak XVII. mende hasierako Villabonan

Artxiboen munduan mugitzen denak badaki noizean behin eta batzutan sarri ere bai, eduki bitxiak dituzten dokumentuak topatu izaten direla, batez ere, gaur egungo ikuspegitik. Villabonako Udal Artxiboan aurkitutako hauetako baten berri Iago Irixoa lankideak ematen digu gure blogean, 1622 urteko dokumentua batean urkatze zigor baten testigantza hain zuzen.

CICtourGUNEko langileak Pasaian

CICtourGUNEko langileak Ereitenen bisita gidatu baten bidez Pasaia maila sakonago batean ezagutzeko aukera izan zuten. CICtouGUNEn turismoa eta mugikortasuna ikertzen dute, teknologiaren bidez gure lurraldeak eskaintzen dituen produktu eta aukerak hobetzeko.

Bizitzea ez baita debalde

Asteasuko Udal Artxiboan aurkitutako 1760ko dokumentu batek ireki dio bidea David Zapiraini bazterketa sozialari buruzko hausnarketa gure blogean plazaratzeko. Interesgarria!

“Badu, bada” erakusketa martxan

Ereiten San Telmo museoan Badu, bada izenburupean ireki den euskarari buruzko erakusketarako dokumentazio lanetan aritu da.

Joxean Muñoz eta Harkaitz Cano dira erakusketa-komisarioak eta freskotasun eta iradokizunez beteriko erakusketa gidoiaren arduradunak dira, folklorismo eta topikoetatik ihes eginez, Euskara gizarte moderno baten osagai eta etorkizunera begiratzen duen hizkuntz bezala aurkeztuz.

Proiektu honetan Euskal hiztunen inplikazioa dago oinarrian, partaidetza modu ezberdinen bidez, bai bertan erakusketa bixitatzean bai eta web orriaren bidez.

Iñaki Olazabal, Zeinuak

Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran zabaldu den Iñaki Olazabal (Andoain, 1959) artistaren Zeinuak erakusketako publiko harreraren arduradun izango da.

Erakusketak 3 seriez osatutako instalazio eskultorikoa aurkezten du eta bisitariak berak honi buruzko irakurketa propioa egiteko aukera eskaintzen du.

Erakusketa asteartetik larunbatera 16:00etatik 20:00tara eta abenduaren 29ra arte zabalik egongo da.

Fiona Tan, Abiapuntua

Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan zabaldu den Fiona Tan (Indonesia, 1966) artistaren Abiapuntua erakusketako pedagogia-programa, publikoaren harrera eta bisita gidatuen arduradun izango da.

Bertan hainbat marrazki, argazki, instalazio eta bideo-instalaziotan gauzatzen den oroimena, denbora eta historiari buruzko erreflexioa aurkezten du.

Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00tara eta 16:00etatik 20:00tara eta urtarrilaren 26ra arte zabalik egongo da. Bisita gidatuen erreserbarako 943 112 750 edo kmbisitagidatuak@ereiten.com

Errebotea Villabonako artxiboan

Jakina da pilotak eta, batez ere, erreboteak Villabonan duen garrantzia. Horrexegatik Amagoia Piak (Ereiten) udal artxiboan gaiaren inguruan topatutako dokumentazioa gure blogean egindako iruzkin baten bidez erakusgai jarri du.