Elosegitarren artxiboa Gipuzkoako Artxibo Orokorrean

Submitted by ereiten on

Dakizuenez, oso Leial eta oso Noblea den Tolosako villa honetan arras ezagunak dira urte luzez bertan ekoiztu diren Elosegi txapelak, egun herriaren bereizgarrietako bat izatera bilakatzeraino.

Gipuzkoako Artxibo Orokorretik, Elosegitarren funtsarekin lan egitea eskatu digute, txapelen enpresak dohaintzan eman baitzien familiaren zenbait argazki eta dokumentu.

Artxiboak Gipuzkoako Artxibo Orokorra

Eta berreraikitakoa “San Juan” baleontzia ez balitz? Datu berriak Simancaseko Artxibo Nagusiko agiri argitaragabekoen ondotik

Submitted by ereiten on

Egun, Kanadako Labrador aldean 1565ean hondoratu zen “San Juan” naoak oihartzun handia lortu du. Lehenengo pausoak Selma Huxleyk eman zituen. Ikertzaile honek itsasontziaren berri izan zuen dokumentazioan, baita bere hondoratzearena ere, Buttes delako portuan gertatutakoa, egun Red Bay izenekoarekin identifikatu den horretan.

Artxiboak Simancaseko Artxibo Nagusia San_Joan_Naoa

Uxue Alberdi Getariako Liburutegian

Submitted by ereiten on
Getariako Liburutegian neguko olatu handiak hartu eta programazioarekin aurrera jarraitzen dugu oholaren gainean. Abenduaren 15ean, arratsaldeko 17.00etan, Uxue Alberdi idazlea etorriko da gurera bere liburu berria irakurri eta aurkeztera: "La Belle". Haurrentzako kontakizun ilustratu honetan German Rodriguez edo "German Txiki" getariarraren bizipenak kontatuko dizkigu, honek zirkuan izandako gora-beherak direlarik istorioaren muina.

Zeroren 'No sleep till Shengal'

Submitted by ereiten on
Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu beharrezkoa, ahanzturak jango ez bagaitu. Baina, gainera, kontatu beharrezkoa da konfederakuntza demokratikoaren historia, ezerezaren erdian antolaketa sozial berri batek aurrera egiten ari denaren historia, hain zuzen ere. Zerocalcare itzuli da Kurdistanera, Irakaldera oraingo honetan. Ezidiarrei buruzko kronika egiten du komiki honetan, isis-en atzaparretik ihes egin ostean milaka lagun horiek nola antolatu diren azaltzeko.

Armagintza eskolaren funtsa katalogatzen Portalean

Submitted by ereiten on

Eibarreko liburutegian uda hasieratik hona aritu gara lanean Portalea eraikinean, lehengo arma fabrika zaharrean berreraikitako kultura-etxe laberintiko honetan. Bertan Armeria Eskolako XX. mendeko liburutegiko funtsa katalogatzen ari gara. Azken dokumentuekin gabiltza jada, amaitzear dugun lantxo honetan. Hauek batez ere ingeniaritza munduko testu-liburu, aldizkari eta katalogoak dira.

Liburutegiak Eibar

Igantziko kontuen zirimola

Submitted by ereiten on

Nominen ordainketa, ibilgailuen gaineko zerga kobratzea, teilatua berritzeko obra baimenaren tasa kobratzea, bulegoko materiala ordaintzea, igerilekuetako jardinetan haziak botatzeagatik ordaintzea,… Ordainketa aginduak gora eta kobratzeko aginduak behera. Urteak aurrera eta urteak atzera. Horrela gabiltza Igantziko Udal Artixboan.1993 urtetik aurrerako kontuen antolaketa lanak egiten. Lankide batek esaten duen moduan, "badira 30 urte, hain gertu ikusten dugun arren, badira 30 urte".

Artxiboak Igantzi

Manga komikia, zientzia dibulgazioa eta Judas Arrieta protagonista azaroaren 7ko ekimenetan

Submitted by ereiten on
Azaroak 7 Koldo Mitxelena Liburutegiko Komikitekan MANGA KOMIKI TAILERRA emango du Judas Arrieta manga adituak. Aurten Koldo Mitxelena liburutegitik Luis Gascaren oroimenezko erakusketa antolatu da Okendo Kultur Etxean, eta beste hainbat ekimenen amaiera gisa, astelehenean tailerra eta solasaldi bat burutuko dira KMn bertan:   Tailerra Judas Arrietak emango du Komikiteka gelan 1.

Getariako liburutegian belaontzian bizitako haurtzaroari buruzko hitzaldia

Submitted by ereiten on
Datorren asteazkenean, urriak 5, 5. korapiloa izango dugu Getariako Udal Liburutegian. Hau da, bertako herritarrekin (itsas korapiloa komunitate loturaren metafora eta irudi gisa erabiltzen ari gara) eta belaunaldi ezberdinetako kideak nahasturik itsas mundua, bidaiak, abenturak, migrazioak eta kultura aniztasuna bezalako gaiak elkarrekin lantzeko eta gozatzeko saioak alegia. Martxo erdialdean hasi ginen korapiloekin eta ordutik korapilo bat landu dugu hilero.