Eta berreraikitakoa “San Juan” baleontzia ez balitz? Datu berriak Simancaseko Artxibo Nagusiko agiri argitaragabekoen ondotik

Submitted by ereiten on

Egun, Kanadako Labrador aldean 1565ean hondoratu zen “San Juan” naoak oihartzun handia lortu du. Lehenengo pausoak Selma Huxleyk eman zituen. Ikertzaile honek itsasontziaren berri izan zuen dokumentazioan, baita bere hondoratzearena ere, Buttes delako portuan gertatutakoa, egun Red Bay izenekoarekin identifikatu den horretan.