Urte berri on!

Submitted by ereiten on

Ereiten osatzen dugunok Urte Berri On opa dizuegu.

Komunitatea sortu eta zaindu!

 

(portreta kolektiboa Judas Arrietarena da)

 

“Donemiliagako glosak” Oiartzunen

Submitted by ereiten on

XVIII. mende hasierako euskarazko oharrak

            Oiartzungo artxiboak euskararen ezagutzarako duen materialaz behin baino gehiagotan aritu gara. Bertan gordetzen den aspaldiko dokumentazioak gure hizkuntzaren nondik norakoak aztertzeko euskarri garrantzitsua da.  Horren lekuko ditugu euskara aintzat hartuta burutu ditugun bestelako berriak, azken egunetan aurkeztu den 1743ko euskara hutsean idatzitako eskutitza ahaztu gabe.

Komikia eta komikigintza topaketa

Submitted by ereiten on
Komikigunearen eskutik dator aurten ere komikigintza ardatz hartuta antolatu den topaketa berria. Zergatik da motibagarria komikia editatzea? zerk bultzatzen ditu aditu eta editoreak argitaratzen jarraitzera? Argitaletxe hasi berriak zein esperientziadunak, gidoigile zein marrazkilari, autoekoizpenak eta beste… denetarik aterako da mahai gainera abenduaren 14 eta 16an Koldo Mitxelenako Aretoan. Abenduaren 14an Harriet argitaletxeko Gregorio Muro komikigile zein editorea eta Astiberri argitaletxeko bazkidea den Laureano Domínguez editorea izango dira protagonista.

1743 urtean euskara hutsez idatzitako gutun bat, Oiartzungo udal artxiboan

Submitted by ereiten on
Gutuna 1743ko urrian idatzitako eskutitz pribatu bat da. Oiartzungo zirujaua zenak, Auger Greciet (Oier Gerezieta) hazpandarrak, herriko bikarioari, Jose Fagoagari, Fontainebleutik (Frantzia) bidalia. Hezkuntza jasotako pertsonak dira dira bai bidaltzailea eta bai hartzailea. Gutunean Gerezietak “mesedea” eskatzen dio bikarioari, “Oiartzungo bailaratik kanpo joateko udalbatzak aurretik emana zion baimena luzatzeko kudeaketa” egin zezan.

Zorionak, Ernesto! eta bejondeizula!

Submitted by ereiten on

Aurreko azaroaren 25 eta 26an, Gasteizen EHUk duen Letra Fakultatean, unibertsitate arteko Arca Comunis sariak kongresu bat antolatu zuen, Gerra eta ekonomia ardatz hartuta. Aditu desberdinen eskutik, ekarpen interesgarriak izan ziren. Ekitaldiak, ordea, bazuen helburu sentiberago bat ere. Sare horren partaide izandako Ernesto Garcia Fernandez katedradunari omenaldia egitea, hain zuzen ere, bere erretiro akademikoa zela eta; hau da, gure tesi-zuzendari izandakoari.

Txokotoko zubian

Submitted by ereiten on

Artxiboetan dokumentazioaren artean gutxitan azaltzen dira beste euskarrietako eduki bitxiak. Besteak beste, zigiluak, balantzak, kintoetako mutikoak neurtzeko egurrezko euskarria... Orain arte bitxiena duela urte batzuk Baztango artxiboan topatutako karta bat, jokoan aritzeko horietakoa. 

Azaroak 25, tximeleta moreak Hondarribiko eta Getariako liburutegietan

Submitted by ereiten on
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, tximeleta more eraldatzaileak ekarri nahi izan ditugu Hondarribiako eta Getariako Udal Liburutegietara. Tximeleta hauek sortzeko proiektua Itziar Prats eta Isabel Gallardok hasi zuten 2018an. Urte horretan indarkeria matxistak Itziar Prats eta bere bi alaben bizitzak guztiz zeharkatu eta suntsitu zituen.

Eta dagoeneko lau urte Hondarribiko Liburutegian

Submitted by ereiten on

2017ko urrian Hondarribiko liburutegian hasi ginetik lau urte pasa dira. Badakigu urtea 365 (366 ere, badakit!) egun direla, baina, kontzeptu bezala hartuta, ez da beti berdina, urtea izan daiteke gorabeheratsua, antzeko xamarra, luzea…. Eta 2017ko urrian ez genekien gurea nolakoa izango zen.

Lasai xamar hasi zen, gure lana batez ere jendearen aurreko zerbitzua bermatu eta funtsa bere tokian mantendu (haur liburutegian batere erraza ez dena!).

Robinsonen 'El ministerio del futuro'

Submitted by ereiten on

Kim Stanley Robinson

(The ministry for the future)

El ministerio del futuro

Minotauro, 2021

Liburuari buruz eginiko iruzkinetatik liburua bera laguntzeko hautatu esaldiak ezin zintzoagoak izan. Guztiekin gatoz bat. Alegia: pertsonen arteko elkartasuna eta elkarrenganako konfiantza mundua salbatzeko abiapuntutzat jotzen du autoreak; idazlan politikoa da; zientzia-fantastiko ez fiktizio kontakizuna da; biosfera erortzear dugu, galiarren ospetsuen amets gaiztoetan bezala; ekintza sorta eskaintzen du aurrera egin ahal izateko.