Lekuona Fabrikako Kultura mediazio lanak
Lekuonan garatzen ditugun kultura mediazio lanak gehienbat Lekuona Fabrikak eskaintzen duen Legamia programarekin lotuta daude, nahiz eta Legamiatik kanpo ere beste lanen bat ere burutu izan dugun. Hauen artean, besteak beste, herriko ikastetxe ezberdinekin lantzen dugun Kultura Podcasta edo udaletxeko sail ezberdinak edo liburutegiarekin egindako kolaborazioak daude tartean. Legamia egitasmoa Errenterian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa da.
Artekaritza Errenteria LekuonaAmestutako filmak Villabonan maiatzaren 9an
"Zinemaren hizkuntzaren inguruko saio didaktikoa, Koldo Almandoz zine zuzendariaren eskutik."
"Zinemaren hizkuntza erabiliz, mapa edo programa berezirik gabe,
zine pantailan barneratuko gara, filmatu ez diren pelikulak ikustera..."
Martxoak 17: komikiaren eguna
2022an Txanogorritxo Hondarribiko Liburutegian
Aurreko urteetan bezala, 2022an Txanogorritxo gaiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu genituen helburu batzuekin: gaiaren ikuspuntu desberdinak izatea eta komunitatearen beharrei erantzutea.
Eskolako tailerrekin eskolen komunitatearekin aritu ginen; zinemaren bidez natura, helduak edota emakumea ekarri genuen liburutegira; autodefentsa ikastaroa ere izan genuen; Jokin Mitxelenaren, zuzeneko, marrazkiek gure idazleek, beraien testuen, irakurketa lagundu zuten; liburutegian izaten diren idazketa tailerrean aritzen direnen testuekin gure orrimarkatzaileak egin genituen;…
Liburutegiak HondarribiaArrate eta txirrindularitza
Arrate aspaldidanik izan da eibartarrontzat leku berezia. Denok ezagutzen ditugu bertan ospatzen diren jaiak, bertako eliza eta zelaiak, eta asko gara mendi buelta bat eman ostean, orain denbora gutxi itxi zen Kantabria tabernan zerbait hartzera geratutakoak. Baina Eibartik kanpo, nazioartean ere, Arrate izena esanda, hainbat jenderi ezaguna egiten zaio. Honen arrazoi nagusietako bat txirrindularitza da hain zuzen. Nola heldu da Arrateko helmuga azken urteetan, World Tour (nazioarteko maila altuena) kategoriako lasterketetako helmuga izatera?
Artxiboak EibarGetariako Udal Liburutegiko korapiloak
Zer egiten du honek hemen?
Artxiboan lan egiteak beti ekartzen du sorpresaren bat. Gipuzkoako Artxibo Orokorrari buruz idatzi genuen beste berri zaharrago batean esan bezala, martxan dugun proiektu honetan Ogasuneko dokumentazioa da aztertzen ari garena. Batek pentsa dezake denbora guztian diru kontuak besterik ez ditugula ikusten. Hori hein handi batean horrela da, eta nahiz eta ez diodan garrantzirik kendu nahi dokumentazio mota horri informazio interesgarri asko ematen baitu, tarteka ekonomiarekin zerikusirik ez duen dokumentazioa ere topatzen dugu. Horrelakoetan, betiko galdera: “hara!
Artxiboak Gipuzkoako Artxibo Orokorra