Urriaren 24an, Nazioarteko Liburutegi Eguna ospatu zen Hondarribiko liburutegian, egitarau berezi eta hunkigarria eskainiz. Liburutegiak gizartean duen garrantzia ospatzeko asmoz, programazioa irekia eta partehartzailea izan zen.
Liburutegiak HondarribiaGipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, Oñatin, Gipuzkoako Ogasunaren bilakaera historikoa aztertzen ari gara. Lan horretan klase pasiboekin egin dugu topo. Belaunaldi berrientzat kontzeptu hori ezezaguna bada ere, funtsezkoa da egungo langile publikoen pentsioen jatorria eta bilakaera ulertzeko.
Artxiboak artxiboakEleberrigintzan eta batez ere zinematografian, arras ezagunak dira presondegietatik ihes egitea helburu daukaten kontakizunak. Gogoan izango dituzue Alcatrazeko Ihesa, Papillon edo Ihes Handia bezalako film goraipatuak. Hauetan kontatzen diren ekintzak ikusgarriak izanik ere, batzuetan errealitateak fikzioa gainditzen du.
Artxiboak BaztanPasaiako badiak Historian zehar izan duen garrantzia ukaezina da. Pisu hori modu desberdinetan gorpuztu da herenegun, atzo eta gaur. Denboraren joan-etorrian askotariko errealitateak ikusi ditugu, beren aztarnak modu eta euskarri ugaritan irudikatuz: jendearen bizipenetan, gizartearen egituraketan, eraikinetan, objektuetan, kartografian edota idatzitako agirietan. Horiek guztiek gure iragana islatzen dute eta bere ezagutzan sakontzeko ezinbesteko tresnak dira, bai egun ikusten duguna ulertzeko, baita duela 50 urte, 100, 200 edo 500 urteko kontuetara hurbiltzeko ere.
Bloga Bristol PasaiaIrudi berria prestatu digu Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!? ezizenez ezagunagoa den artista garaikide nafarrak. Bere lanak Elurmaluta Produkzioaken ikus ditzakezue edo baita hurrengo esteken bidez ere:
Mastodon @txo_elurmaluta
Web orria https://www.elurmaluta.net/home
Irudiaz gain, irudiaren mugimendua ere jaso dugu eta segidan duzue ikusgai.
Artekaritza Txo!?