Eta dagoeneko lau urte Hondarribiko Liburutegian!

Submitted by ereiten on
Liburutegi eguna nazioarte mailakoa da eta urriak 24ean ospatzen da 1997tik. Egun honen oinarrian Sarajevoko Liburutegiaren efemeridea dago (izan ere, urriak 24 batean, 1992koan, guztiz suntsitua izan zen Balkanetako gatazka eta gerretan) eta Sarajevokoa bera eta munduko beste liburutegi mota guztiak omentzeko hasi zen ospatzen. Liburutegi guztiei merezitako aitortza egiten die, bakoitzak munduko bere  txokotik ezagutza eta kultura jendarte guztiaren eskura ipintzeko gauzatzen duten jardun anitzagatik.

Martinez de Mendaroren botozko taularen ikerketa

Submitted by ereiten on
GORDAILUA Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak Martinez de Mendaroren botozko taularen azterketa eta esku-hartze proiektua sustatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Higigarria Zaharberritze Planaren barruan txertatuta.

Ikasturte hasiera Getariako Liburutegian

Submitted by ereiten on
Abuztuak 30eko astelehen hartan itzuli ginen udako oporretatik Getariako Udal Liburutegira. Jakingo duzuen bezala, abuztuan itxita egon zen eta uztailean goizeko ordutegiarekin jardun genuen. Nahiko lasaiak izan zirenez, haur eta gazte literaturako liburuak berrantolatzeko probestu nahi izan genituen egun haiek. Etortzear zegoen ikasturte berria txukun hasi ahal izateko, besteak beste. Lehen, egilearen arabera antolatuta eta ordenatuta zeuden liburu hauek. Txukunagoa ikusi eta suertatuko zelakoan, bildumaren arabera antolatu nahi izan genituen eta horri ekin genion ekaina bukaera aldera.

Frantxi Lopezek Alfonso Sastreri

Submitted by ereiten on

Alfonso

Fiel.

Nunca soportas abusos del poder.

De pocas palabras. Todas escritas.

Permanecen.

Extraño, junto con ella, al servilismo,

Nunca baja la cerviz.

Silencio al error.

Siempre atisbos de esperanza en lo nuevo.

Ostracismo desde lo histriónico.

Lucidez, perseverancia, frío…

Ya no estáis.

Frantxi Lopez

Elikaduran murgilduz: mokaduak eta oturuntzak

Submitted by ereiten on

Mendebaldeko gizartearen osasunaren inguruan egun dauden arazoak ez dira gutxi. Horietako hainbatek eta hainbatek elikadurarekin zerikusia dute, garai bateko ohiturak, errezetak eta produktuak geroz eta gehiago baztertzea faktoreetako bat delarik; azkeneko urteetan albo batera geratzen ari direnak suspertzeko etengabeko lanak egiten ari dira. Bestalde, gure herriaren identitatearen ustezko oinarri moduan sukaldaritzak eskuratu duen protagonismoa oso argia da, ia folklore arruntean edota sasizientifikotasun batean erori delarik.

GALDE: Gipuzkoako Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazio-guneen Enpresaburuen Elkartea

Submitted by ereiten on
Honen bidez gure arloan lanean diharduten Gipuzkoako enpresaburuen elkartea aurkezten dizuegu: GALDE, hain zuzen ere. Lanaren nolakotasuna sustatzea dugu Elkartearen lehenengoetako helburutzat, nolakotasun hori, arrazoi desberdinengatik, gero eta gehiago lausotzen ari baita, degradazio kontzeptuala zein laboralaren ondorioz. Egoera honek lan baldintzen okertzea, intrusismoa, deslokalizazioa, profesionaltasun eskasa... sortu ditu.

Medialabeko artxiboaz eta bildumaz

Submitted by ereiten on

2016tik Tabakalerako (Medialab) liburutegian lan egiten duen Ereiteneko taldea egiten ditugun zereginen arabera antolatuta dago: batetik, artxiboa eta informazioaren kudeaketa, eta, bestetik, liburutegia, non bilduma mantentzeko behar diren zeregin guztiak egiten ditugun: eskurapenak-erosketak, katalogazioa eta sailkapena, eta dokumentuen prozesu teknikoa.

Komikigunea eta Luis Gasca

Submitted by ereiten on
Aste honetan amaitu da Luis Gascaren ibilia. Beti Komikiguneari lotuta gogoratuko dugun pertsona da honakoa. Komikigunean lanean hasi ginenean ezagutu genuen, berea baitzen Aldundiak eskuratu zuen lehen komiki funtsa eta Komikigunea sortzeko ideia ere ordutik izan baitu bueltaka Gipuzkoako Foru Aldundiak. 1933an sortu zen Luis Gasca Donostian eta gaztetatik izan zuen komikiarekiko zaletasuna, baita berak hainbestetan aipatzen zuen kultura popularrarekiko  hartu-emana ere.

Oiartzungo populazio eta biztanleriara hurbilketa

Submitted by ereiten on

Antzin Erregimeneko demografiara hurbilketa bat egitea ez da lan samurra, garai hartan ez baitziren biztanleriaren inguruko azterketak egiten, ez gaur egungo moduan behintzat. Euskal populazioaren inguruko lehenengo ikerketa demografikoa aurkitzeko 1805 urtera joan behar gara, eta itsas armadako kapitain eta Historiaren Errege Akademiaren zuzendari izandako Jose Vargas Ponceren (1770-1821) eskutik datorkigu; bigarrena Paskual Madoz (1806-1870) politikari nafarrak egin zuen, 1843.urtean.