Simancaseko Artxibo Nagusiko altxorrak: San Joan naoaren neurketa espedientea

Submitted by ereiten on

Laburpena: Oraingo lerroek, Ternuan, 1565 urtean hondoratutako San Joan baleontziaren ezagutzan sakontzen jarraitu nahi dute. Ezezagunak ziren Simancaseko Artxibo Nagusiko bi testuren ondotik egindako hausnarketa txiki baten ildoari eusten diote, baina helburu xumeago batekin: dokumentu horien transkribaketa plazaratzea. Alde batetik, itsasontziaren neurketa dugu, 1563an egindakoa. Bestetik, 1567an hartutako lekukotzak daude.

Eta berreraikitakoa “San Juan” baleontzia ez balitz? Datu berriak Simancaseko Artxibo Nagusiko agiri argitaragabekoen ondotik

Submitted by ereiten on

Egun, Kanadako Labrador aldean 1565ean hondoratu zen “San Juan” naoak oihartzun handia lortu du. Lehenengo pausoak Selma Huxleyk eman zituen. Ikertzaile honek itsasontziaren berri izan zuen dokumentazioan, baita bere hondoratzearena ere, Buttes delako portuan gertatutakoa, egun Red Bay izenekoarekin identifikatu den horretan.