Arrate eta txirrindularitza

Submitted by ereiten on

Arrate aspaldidanik izan da eibartarrontzat leku berezia. Denok ezagutzen ditugu bertan ospatzen diren jaiak, bertako eliza eta zelaiak, eta asko gara mendi buelta bat eman ostean, orain denbora gutxi itxi zen Kantabria tabernan zerbait hartzera geratutakoak. Baina Eibartik kanpo, nazioartean ere, Arrate izena esanda, hainbat jenderi ezaguna egiten zaio. Honen arrazoi nagusietako bat txirrindularitza da hain zuzen. Nola heldu da Arrateko helmuga azken urteetan, World Tour (nazioarteko maila altuena) kategoriako lasterketetako helmuga izatera?

Armagintza eskolaren funtsa katalogatzen Portalean

Submitted by ereiten on

Eibarreko liburutegian uda hasieratik hona aritu gara lanean Portalea eraikinean, lehengo arma fabrika zaharrean berreraikitako kultura-etxe laberintiko honetan. Bertan Armeria Eskolako XX. mendeko liburutegiko funtsa katalogatzen ari gara. Azken dokumentuekin gabiltza jada, amaitzear dugun lantxo honetan. Hauek batez ere ingeniaritza munduko testu-liburu, aldizkari eta katalogoak dira.