San Telmo Baseliza
Itzurun
hondartzaren gainean, amildegia oinetan duela itsasora begiratzen duen
eraikin txiki hau oso maitatua da Zumaiarren artean. Paraje berezian
kokatua, txoko berezia du, baita ere, herritarren bihotzetan. Azken
hilabete hauetan, ordea, San Telmo baselizaren izenak udalerriaren mugak
gainditu ditu eta ospetxu egin da.