Frivolite: XVIII. Mendeko jantziak. San Telmo museoaren bilduma
Ekainaren 14an zabaldu zen 'Frivolite: XVIII. Mendeko jantziak. San Telmo museoaren bilduma' erakusketa. Ereitenek bilduma honen zati baten dokumentatze lana egin du. Zehazki, aurreko mendeko 40ko hamarkadan Santiago Arcosen emazteak, Concepción Cuadrak, dohaintzan emandako trajeen inguruan.
'Baleak ikusi ditut' komikiaren aurkezpena
Javier de Isusiren ‘Baleak ikusi ditut’ komikiaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.
Javier de Isusik Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkadak islatzen ditu. Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia...
Zubimusuk badu beste altxor bat
Villabona eta Zizurkil batzen dituen Zubimusu izeneko zubiak baditu 3 begi. Gaur egun bi bakarrik dira arku erdikoak, baina garai batean hiruak ziren horrelakoak. Harrizkoa, antzinakoa, oso garrantzitsua bi herrientzat, baita ingurukoentzat,... Tira, ongi xamar ezagutzen ditugu zubi horren ezaugarri eta berezitasunak.
Elkarrizketan: Nikanor Lertxundi
Udalaren ekimenez hilero artxiboari buruzko berri bat argitaratzen da Artzape aldizkarian. Egindako lana errepasatzeko une aproposa dela pentsatzen dugu. Horretarako, Getariako alkate Nikanor Lertxundi elkarrizketatu dugu.
Zergatik hileko artxiboaren berri bat?
RE: ilustrazioa
Cristina Enea Fundazioak RE: ilustrazioa erakusketa zabaldu du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Honen helburua irudiek Ilustrazio garaitik izan duten lekuaz pentsatzea eta hausnartzea da.
Zumaiako Alondegia
Alondegia dugu Zumaiako kulturaren ikurretako bat. Eraikin modernoa, adimentsua deitzen den horietakoa. Behar bada ohituraren poderioz toki arrunta irudituko zaigu jada. Nahiz eta azken solairuan dugun atalaia ohitura betikotzeko modukoa izan.
Alondegia, berez, kultur etxe, liburutegi, bilgune, mediateka, lantoki, Oxford, erakusketa aretoa... dugu.
Alondegia bat, baina, zer da?
Literaturaren Pasaia
Pasaiako Udalak sustatutako Zabaldiya bildumako lehen zenbakia da Literaturaren Pasaia.