
Gaur
erakustera gatozenak lan eskaera gutunak dira. Baina ez edonolakoak.
Gaur egun ikustera ohituak gauden ordenagailuko letra berdinez egindako
curriculumen oso desberdinak dira. Hauek XIX. mende erdialdean
idatzitakoak dira. Idazteko makina edo bestelako tresnak eskasak ziren
garai hartan kaligrafia jakitea beharrezkoa zen hainbat lan egin ahal
izateko eta gehienetan beren ezagutzak erakusteko eskaera gutunaz
baliatzen ziren.
Horrela ba, hemen ikusiko ditugunak eskolako haurren irakasle izateko aurkezpen gutunak dira. Kasu honetan, bai Asteasun eta baita Villabonan ere topatu ditugu gutun hauek. Biek irakasle berri baten beharra zuten eta hautagai desberdinak aurkeztu ziren beren trebeziak erakutsiaz.
Gutun hauek benetan ikusgarriak dira. Alde batetik, beraien lan esperientzia eta ikaskuntzak azaltzen dituzte. Bestetik, idazketarako duten abilezia erakusteko ikaragarrizko saiakerak egiten dituzte: letra desberdinak landuaz, apaingarri ugari marraztuaz,...
Guzti honen emaitza dira hementxe ikusiko dituzuen gutun hauetako batzuek. Beraz, gaur erakustera gatozenak, hitz egiteko baino gehiago dira gozatzeko.
Amagoia Piá
- Log in to post comments