Parte hartzea artxiboan
Badira
bost urte Udal Artxiboko dokumentazioa oinarri hartuta herriaren
inguruko berri bat idazten hasi ginela. Orain arte aukeratutako gaiak
ugariak eta oso desberdinak izan dira. Baina denek izan dute helburu
berdina: herritarren artean artxiboan dauden altxorrak eta bitxiak
zabaltzea, hauek ere bereak bezala ulertu eta sentitu ditzaten.