Sepulturak komunitate baten ispilu zirenekoak I: San Pedro Parrokiako San Bernabe kapera

Submitted by ereiten on
Gure lurraldean, erlijio kristauaren barruan, hilotzak elizen inguruan ehorzten ziren garai batean. Burualdeko gertutasunean santu, elizgizon eta komunitateko pertsonaia nagusiak eta haien ondoren gainerako komunitateko kideak. Denborarekin tenpluak handitzen joan ziren eta kanpoko sepultura horietako asko eliza berrien barrualdean geratu ziren. Horrek, komunitatearen ehorzketak elizaren barrualdean egitera eraman zuen. Euskal Herriko zenbait herritan oraindik ikusgai daude elizako lurzoruan kokatutako hilobiak. Hilobi horietariko bakoitza familia edo leinu bati egokitzen zitzaion.

Testamentuek diotena

Submitted by ereiten on

Asteasuko artxibo honetan, beste dokumentu mota desberdinen artean, baditugu gordeta hainbat testamentu XIX. mende aurrekoak, horien artean zaharrena XVI. mendekoa izanik. Hortaz hitz egingo dugu oraingoan.

XIX. mende amaierako eskolak Getarian

Submitted by ereiten on

Image removed.Irailarekin batera hasi dira eskoletarako joan etorriak, honek herri guztietan dakartzan aldaketa guztiekin, udako ohiturekin alderatuz betiere. Inork ez du zalantzan jartzen gaur egun haur edo gazte guztien eskolaratzearen, eta honek dakarren alfabetizazioaren, garrantzia. Baina ziurtatu daiteke hori ez dela horrela izan historian zehar.

Trintxerpe ezezaguna: arkitektura modernoaren erakusgarri (bisita gidatua)

Submitted by ereiten on

Kontrakoa ematen badu ere, gizakiaren eskuhartzearen ondorioa da gertu duguna. Berde zein grisa. Alabaina, inguratzen gaituena nekez jotzen dugu paisaiatzat. Are gutxiago, paisaia hirikoa baldin bada, Gipuzkoan, hiri-paisaia etxeak baino gehiago da. Gure gizartearen oinarrian dagoen funtsezko osagarria dugu hura. Egunero ikusteagatik gutxitan eta gutxi baloratzen duguna, arkitektura modernoaren historia kontatzen badu ere. Trintxerpen bezala.

Udazkeneko agenda Komikigunean

Submitted by ereiten on

Udazkena iritsi omen da, azkenean.

Komikigunean, baina, udazkenak beroaldia dakar aurten ere bai.

Agendak zabaldu!

Urriak 19. Santa familia komikiaren aurkezpena / Ikastolen Elkartea. 11:00. Julen Riban, Eider Rodriguez eta Dani Fano

Hondarribiako udal liburutegia

Submitted by ereiten on

Hondarribiko udaletxearekin urte luzeko harremana dugu. Artxiboan zein liburutegian; baita ikerketa historikoaren arloan ere.

Orain, baina, bestelako erronka dugu aurrean. Ez nolanahikoa, alajaina: liburutegi berrituaren abenturan protagonistak izango gara, beti ere udal teknikarien esanetara eta hauen proiektua gauzatze aldera.

Meatzeak, mundu ezkutu bat?

Submitted by ereiten on

zArditurriko meatzeek ez dute aurkezpen handirik behar. Milaka urteetan zehar izan duten erabileraz gain, duela hainbat denbora abian jarritako interpretazio zentruak beraien ohiartzuna areagotu egin du. Toponimia arloan ere jarduera horrek arrastoak utzi du, eta horren adierazle dira “Gazteluko meatzea”, “Gazteluko meatze zuria”, “Matxin-meatze”, “Meatzegorrieta” edo “Meatzezuloeta” bezalako leku-izenak.

Zementu naturalaren ekoizpenari buruzko aztarnen bila

Submitted by ereiten on

Image removed.Zementugintzak garrantzia handia izan zuen Zumaiako industrializazioan. Ekoizpen honek eman zion hasiera hain juxtu herriko industrializazio prozesuari XIX. mendearen erdialdera, eta Urola Beheko zementu fabrikek hartu zuten garrantziari esker, Zumaiako portua “Interés General de Segundo Orden” izendatua izan zen 1883an.

Zaharrak berri

Submitted by ereiten on

Euskal sorgortasunaren adiera nagusiena ematen duen esaera zaharrak bizitasuna eta etengabeko mugimendua estaltzen du. Ez soilik iraupena. Mugimendua.

Zinematografoa Villabonan

Submitted by ereiten on

Datozen egunetan Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioa ospatzen dela eta, Villabonan zinemak eduki duen garapenari buruzko berri batekin gatoz oraingoan. Gure erara zineari omenaldi xume bat egiteko modua da.