Urte amaierako ezkila-hotsa

Submitted by ereiten on
Gainean dugu Abenduaren 31, gainean urtearen amaiera. Egun horretako azken minutu eta segundoak noiz iritsiko zain egoten gara urte zaharrari agur esan eta berriari ongietorria emateko. Gauerdian, elizako ezkilek 12 aldiz dilin-dalan jotzen dituztenean da unea. Image removed.Ezkila-hotsa, ordea, urte osoan entzuten dugu. Denbora zehaztu eta aditzera ematen du.

Sepulturak komunitate baten ispilu zirenekoak II: San Pedro Parrokiako San Anton kapera

Submitted by ereiten on
Aurreko idatzian Elorriaga leinuaz eta San Bernabe kaperaz aritu ginen. Familia horrek 1503an San Pedro elizan kapera egiteko baimena lortu zuela ikusi genuen. Dokumentu hartan, ordea, zeharka bada ere, San Pedro elizaren kudeaketaren inguruko informazioa jasotzen zela nabarmena izan zen. Bestalde, agerian geratu zen, baita ere, elizan familia edo leinu baten sepulturaren kokapenaren garrantzia.

Euskararen alfabetizazioa Getarian

Submitted by ereiten on
Gaurkoan, urrian aipatutako alfabetizazioaren gaia, denboran salto bat emanda, eta euskara erlazionatuko ditugu 1970eko hamarkadan. Abenduan euskararen gaia jorratzearen zergatia argia dela esan daiteke, hil honetako 3. egunean ospatzen baitugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Image removed.Jakina den moduan, XX.

Euskararen debekua XVIII. mende hasieran

Submitted by ereiten on
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dugu; euskaldunontzat data berezia dugu, beraz. Hori dela eta, oraingoan Oiartzungo udal aktek euskararen inguruan aditzera ematen diguten datu bat plazaratu nahi dugu. Jakina da aurreko mendeetako dokumentazio historikoaren portzentaia nagusia erdaraz idatzita dagoela; hagitz gutxi dira testu elebidunak edo euskara hutsean sortutakoak.

Luxuaren balioa

Submitted by ereiten on

Udal guztietan badaude udalerri bakoitzari eragiten dien arau juridiko batzuk ordenantza bezala ezagutzen direnak. Udalerrian ordena mantentzeko egiten diren arauak dira eta Udalak osoko bilkuran onartu behar ditu balekoak izan daitezen. Mota desberdinetako ordenantzak egiten dira: fiskalitate kontuak erregulatzen dituztenak, hirigintzako gai desberdinak antolatzen dituztenak (txabolak, estetika, terrazak e.a.) edo poliziari eragiten dietenak. Villabonako Artxiboan mota eta garai desberdinetakoak dauzkagu, zaharrenak XVI. mendekoak izanik.

Saskiak

Submitted by ereiten on
Azkeneko hilabeteetan ezohiko jarduera bat burutu dugu Ereitenen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailua eraikinean gordetzen diren 300 saski baino gehiagoren kontserbazio lanetan laguntzeko aukera izan dugu. Dakizuen moduan Gordailua Irunen dago kokatua eta Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa da. Artea eta ondare higiezinaz gain, etnogintzari eskainitako bilduma izugarria dute. Aipatutako saskien kopuru handiena, esaterako, etnogintzako bilduma horretatik dator eta tipologia ugariren, lanbide tradizionalen eta jarduera ezberdinen erakusgarri dira.

Bidebietako Institutua

Submitted by ereiten on
Irutxulon irakurri dugu: Bidebietako Institutua itxiko dute. Berri gehiagoren bila, "ghetto"tzat hartzen dutela irakurri dugu ere. Hara! Sikiera horrek Dangerous Mindseko Michelle Pfeiffer irakasle gisa izateko balio izan bazitzaigun! Image removed.Orduan ere ez zen Gipuzkoako ikastetxerik baloratuena; aitzitik, okerrena ez bazen, azken aurreko okerrena.

Suteak, gaurkotasunez betetako gaia

Submitted by ereiten on

Aurreko batean meatzeen inguruan jardun gara, Oiartzun inguruetako ezaugarririk nabarmenetako bat, baina aldi berean dokumentazio historikoaren aldetik ezezagunenetako bat, jorratuz. Ez dira, ordea, Bailarak aurreko garaietan zituen gauza azpimarragarri bakarrak; oihanak ere, hor zeuden.

Argi galdeketa

Submitted by ereiten on
Herri galdeketak eta argiteria elektrikoa. Arrazoi batengatik edo besteagatik, argi dago Euskal Herrian oso presente dauden bi gai direla, bestela, saia dadila edozein egungo errealitatea bi hauek gabe imajinatzen. Baina, gure helburua ez da baten edo bestearen pisua neurtu edo baloratzea, baizik eta Getariako bien arteko lotura historikoa zuenganatzea. Image removed.