Basoaren arriskuak: otsoen aurkako ekimenak
“Handia” filma bolo-bolo dabil azkeneko asteotan. Filmak lortutako arrakastak euskarazko euskal zinemari ekarpen itzela egin dio. Hamaika esparrutan lortu zituen Goya sariak, ondo mereziak. Pelikularen girotzea sekulakoa da, baserriko bizitza miserablea (gaur egun batek baino gehiagok irudikatzen duen bukolikotasunetik aldenduta), ohiturak, gerraren gogorra… Ildo honetatik, filma hasieran azaltzen den eszena bati erreparatu genion: Martin anaiak otsokumea hartzen duen horri, hain zuzen ere.
Gaua argitzea ogibide zenekoa
Neguak
iluntasuna dakar gure egunerokora. Eguzkiaren argi izpiek gero eta ordu
gutxiago argiztatzen dute eta eguna iluntasunean murgiltzen da. Neguak
barru giroa ekartzen du gurera, baina ez hotzak epelean egotera
gonbidatzen gaituelako bakarrik, argitasun ezak ere gure bizi-senean
eragiten duelako baizik.
Erregistro Zibilaren sorrera
Aldamar Jauregiko erregeak (II)
Komunalak Ondazilegiak zirenekoa
Euskararen zizpriztinak gaztelaniaren uretan
Aurreko artikuluan euskara eta hezkuntzari lekua egin bagenien, oraingoan gure hizkuntzarekin zerikusia duen beste gai bati helduko diogu. Lehenago ordea, akten hustuketa proiektuaren inguruko ohar batzuei leku egitea interesgarria dela deritzogu.
Aldamar jauregiko erregeak (I)
XX. mende hasierako nekazal mundua
Artxiboetan zer?
Artxiboetan egiten dugun lana eta aurrera eramaten ditugun ekimen desberdinak ezagutaraztea eta gerturatzea da berri honen helburua. Artxiboak, orokorrean, toki ezezagunak direla esan dezakegu, bertan lan egiten dugunok eta ikerketaren munduan lan egiten dutenak alde batera utziz gero. Imajinario kolektiboan, Artxibo bat irudikatzean paper multzoz betetako gela ilun eta zahar bat datorkigu burura, dena antolatu gabe eta trasteleku bat balitz bezala irudikatzen dugu. Honen aurrean esan beharra dago, nahiz eta hau noiz behinka horrela izan, normalean irudi okerra dela.