Generoaren historiaz: emakumeari buruzko hainbat datu, XVII. mende amaiera eta XVIII. mende hasierak

Submitted by ereiten on

Iraganeko gizartea ikertzerako garaian hamaika dira jorratzeko aukeratu daitezkeen gaiak; iturrien arabera gehiago ala gutxiago garatu ahal izatea, beste kontu bat da. Gaur egunean eta gizartearen behar, oihartzun eta kezken isla moduan, emakumeen edo generoaren historiak bultzada nabarmena ezagutu du. Hori dela eta, eta aurtengo martxoaren 8an izan zen mundu mailako greba, lanuzte edo plantoaren ildotik, aste batzuetako atzerapenarekin bada ere, aurreko mendeetan udal-aktetan emakumeei buruzko informazioa bilatzeari ekin diogu.

Industriaren aztarnak jarraituz

Submitted by ereiten on

Villabonako herritik paseatzen dugunean eta inguruan arreta jartzen dugunean, segituan datorkigu burura bertan industriak eduki duen garrantzia, izan ere, herri honen ondare industriala handia da.

Elektrizitatearen iritsiera

Submitted by ereiten on
Urtarrileko idatzian desagertua dagoen ogibide bat izan genuen hizpide. Farolari eta gauzainek, gurera elektrizitatea iritsi baino lehen, kale argiztapena bermatzeko betebeharra izan zutela ezagutu genuen. Argindarraren iritsierak, ordea, lanbide hauek desagerrarazi zituen pixkanaka. Aurreko idatziaren ildoari jarraituta, Zumaiara elektrizitatea noiz iritsi zen jakitea izan da oraingo helburua. Image removed.

Getariako emakume abertzale batza

Submitted by ereiten on
Orain dela zenbait hilabete euskal abertzaletasunarekin loturiko nekazal elkarteen inguruko zenbait datu plazaratu modura, oraingo honetan, euskal abertzaletasunarekin loturiko emakume elkarteen inguruko informazio zantzu batzuk zuenganatzeko asmotan gatoz. Aipaturiko idatzian bezala, XIX. mendeko lehen herenera egingo dugu salto, zehatzagoak izanda, Bigarren Errepublikaren garaira. Aztergai daukagun elkartearen zimenduak 1922.

Bakardadeak = Soledades erakusketa

Submitted by ereiten on
Virginia Gil Cousoren "SOLEDADES - BAKARDADEAK" erakusketa ibiltarian 1992 urteaz geroztik Europako hiri ezberdinetan (Londres, Berlin, Bilbo, Madril edo Split) egindako argazkiak biltzen dira.

HARRIA HITZ bisita gidatua Usurbilen

Submitted by ereiten on

Oporrak hartzeko desiratzen? Datozen egunotarako planik bai? Gu proposamen batekin gatoz: apirilaren 7an, larunbatean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu Usurbilen.

Ereitenen lehenengo bideoa

Submitted by ereiten on

Aurten Ereitenen egiten ditugun lan prozesu anitzei buruzko informazioa testu eta irudi bidez jaso eta zabaltzeaz gain, bideo formatuan ere emango dugu. Prozesu hauetako bat erakusketa izan ohi da. Erakusketak landu, muntatu eta bertako bisitak zein tailerrak antolatzen burututako lanak burutzen ditugu.

Udaletxea maiztertzan

Submitted by ereiten on

Udaletxeari buruz hitz egin nahi dugu Adunako udalerriari buruzko lehenengo testu honetan. Izan ere, gela eta areto ugari dituen eraikuntza hau urteetan zehar balioanitzeko eraikina izan dela esan daiteke, hori bai, beti ere Udal administrazioarekin zerikusia duten jarduera desberdinak garatzeko: espetxe, alondegi, liburutegi eta bizileku moduan ere erabilia izan da gelaren bat edo beste. Baina has gaitezen hasieratik, edo hobe esanda, saia gaitezen hasieratik hasten.

Yeribar de Susso en Asteasu

Submitted by ereiten on

Artxiboetan gordetzen den dokumentazioa mota askotakoa da eta informazio desberdin asko eskaintzen du. Dokumentazio zaharra izaten da gehien nabarmentzen dena, ezagutzen ez dugun jendea eta gizartea hobeto ezagutzera ahalbideratzen bait gaitu. Gainera, nahiz eta idazteko momentuan testu bakoitzak helburu bat eduki, bere baitan datu interesgarri ugari gordetzen dute. Pentsa dezagun adibide bezala, bi pertsonen arteko kontratu batean.