Plater konbinatuaren aurrekaria

Submitted by ereiten on

Image removed.Gaur egun normaltzat hartzen dugu taberna batera joan eta bertan plater konbinatuaren eskaintza topatzea. Behin baino gehiagotan menu oso bat jateko gogo edo beharrik ez eta plater konbinatua hautatzen dugu. Otordu oparo eta ogitartekoaren arteko aukera orekatuena izaten da.

Etxea erre: Udalaren elkartasuna

Submitted by ereiten on

Image removed.Villabonako Udal Artxiboan jasotzen den dokumentazioari esker badakigu 1812. urtean (Napoleonen Gerran) tropa Frantsesak Villabonan sartu zirela. Akta liburuak 1810 eta 1814 bitartean ezertxo ere esaten ez duen arren beste dokumentu mota batzuetan ikusi dugu 1812. urtean frantsesek erangidako sarraskiak ez zirela gutxi izan.

Haatik eta #HormekDiote

Submitted by ereiten on

#HormekDioteOnStage prestatu bitartean, Haatik-eko kideek modu ezin hobea laburtu dute proiektuaren jatorriaren nondik nora. Orain, oholtzaren gainean,  2016an zehar zatika aurreratu zutena gorpuztu dute. Alabaina, hau ez da errepikapen bat. Hau saio berria da. Izaera propioa duena. Haatik-ek bi gauza lortzen du emanaldi honetan. Lehenik eta behin antzoki batean kalean dauden bost hormatzar sartzea. Benetan, hormak bertan daude! Bigarrenik, dantza ariketa bikaina osatu dute.

Herriko erlojua eta Yereguitarrak

Submitted by ereiten on

Image removed.2016. urtea bukatzeko herriko erlojuaren lehen datuei buruzko idatzia osatu genuen. Urte berria hasi dugun honetan, erloju horren historiarekin jarraitzea erabaki dugu. Izan ere, Zumaiak erlojuaren tiki-taka soinuaren altzoan jarraitu zuen.

Getaria eta Baleak

Submitted by ereiten on

Image removed.Gabon egunetan balea agertu zen Getariako portuan. Gaur egun gutxitan izaten da aukera itsasertzetik bale bat ikusteko eta asko izan ziren gabonetako oporrak bertara gerturatzeko baliatu zituztenak. Baleak euskal kostaldetik urrundu dira, animalia hauen populazioaren beherakadak bultzatuta.

Ibinagabeitiaren eskutitzen sorta

Submitted by ereiten on

Euskara hizkuntza bakar eta arrarotzat jotzeak ekartzen duen anekdotatik hareago, hau da euskara normalizatzeko eta munduko hizkuntza bezala erabiltzeko, Andima Ibiñagabeitia mugarrietako bat dugu.

Era Ibiñagabeitiaren zein beste euskal pentsalari, idazle eta abarren lanak eta pentsamendua ezagutzeko, Pako Suduperen lanak ezinbestekoak ditugu.

Andima Ibinagabeitiaren sare soziala

Submitted by ereiten on

1936ko gerrak Portugalen harrapatu zuen lanean; 1935ean atera zen jesuita izateko bidetik eta gerratik libratu zen, baina gero zailena egin zuen: itzuli Bilbora eta espioitza lanean hasi zen erbesteko Jaurlaritzaren zerbitzupean, eta 1947ko martxoan, salaketaren bat tarteko, Deustuko etxera joan zitzaizkion polizia espainolak eta ihes egitea lortu zuen, eta Parisen kokatu zen. Han, 1954 arte, besteak beste, Jon Mirande eta Txomin Peillenen irakasle eta akuilu izan zen.

Herriko erlojuaren lehen tiki-taka

Submitted by ereiten on

Image removed.Urtea bukatzen ari da… 2016a agurtu eta 2017ari ongi etorria emateko momentua hurbiltzen doa… Aurten Urtezahar-gaueko kanpaiak San Telmo baselizatik emango ditu Euskal Telebistak. Zumaiarrak, ordea, San Pedro parrokiko erlojuari so egon izan ohi dira urteko azken gaueko hamabiak noiz iritsiko zain.