Jerardo Elortzaren bilduma

Submitted by ereiten on

Jerardo Elortza izango du izena Oñatiko Udal Ondare Bildumak.

Gaur aurkeztuko dugu bildumaren lehen alea, Iñigo Bianek Oñatiko eruditoarekin izandako solasaldien emaitza.

Abenduak 19, Oñatiko udal aretoan 19.00etan

Subijana udalaren esku

Submitted by ereiten on
Urteko azken berri honek emango dio amaiera Subijanari buruz idatzi dugun berri sortari eta nola ez, enpresaren azken faseari buruzkoa izango da, hau da, estanpatuen fabrika izatetik, abandonatze garai bat pasa eta Mintzola ahozko lantegiak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak erabili arte. XX. mendearen erdialdean hasi zen enpresaren beherakada, 1966 urtean ordainketen etetea adierazi zuelarik Hartzekodunen Batzordeak.

Gure UZTA

Submitted by ereiten on

Fanzineen aroa atzean utzita, autoedizioarenean omen gaude. Halere, isbn-dun argitalpena egiteari ekin diogu. 'zine kutsua badu ere; autoekoizpena bada ere. Are: gure kabuz egindakoa da; ez digu inork halakorik eskatu; inork ez du halakorik espero.


Ez al da beti horrela izan, ala?

Kanposantu berria eraikitzen

Submitted by ereiten on
Urteko azken berria izango da oraingo hau eta ez genuen hirigintzako espedienterik erakutsi gabe bukatu nahi. Horretarako, Adunako kanposantuaren proiektua aukeratu dugu. Hilerri hau gainera, beti joango da Micaela Josefa Ubillos izenari lotuta, berak finantzatu baitzuen obra osoa Udalak baliabide nahikoak ez zituenean. Adunan gaur egun altxatzen den hilerria 1904 urtean eraiki zen, baino horren aurretik beste toki batean egongo zen kokatuta hiletentzako gunea, egokia ez zen toki batean gainera: herrigunean egongo zen, etxebizitzez inguratuta. XIX.

Tropa frantsesak hornitzen

Submitted by ereiten on
Adunako artxibotik azaroan aurkeztuko dugun dokumentua, galtzeko zorian egon den testu bat da. Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan esan dugu udalerri honetako dokumentazio historiko gehiena ez dela bertan gordetzen, baizik eta Donostian dagoela eta Adunak original horien fotokopiak dituela. Oraingo hau ordea, 1809 urtean idatzi zen gutun original bat dugu eta pilatuta agertu zen paper sorta baten artean. Urte honetan Adunako Udalak esfortzu garrantzitsu bat egin du artxiboaren egoera hobetzeko.

Ondare idatziaren bitartez oroitzapenak berreraikitzen

Submitted by ereiten on
Aurreko hilabetean Aljibera antolatu zen bisitetan parte hartu zenutenek ezagutuko duzue gaurko berri honetan jarri dugun argazkia. Estanpatuen fabrika osoaren planoa da eta bertan, argi eta garbi ikusi daiteke enpresak barnean zuen sistema hidrologikoa, ura behar zen tokietara bideratzeko kanalekin eta biltzeko uharka edo andelarekin. Plano hau beste dokumentu handiago baten zati bat da. Dokumentu hau fabrikaren inbentario bat da eta zehatz-mehatz irudikatzen digu fabrika nolakoa zen Subijanaren eskuetara pasa zenean: eraikuntzak, eraikuntzarako materialak, lantzen ziren produktuak, e.a.

Ereiten ere Euskaraldiarekin bat!

Submitted by ereiten on

Euskaraldia, hizkuntza ohituretan eragiteko eta euskararen erabilera sustatzeko asmoa duen ekimena gaur hasiko da martxan Euskal Herria osoan abenduaren 3ra arte. Beraz, partehartzaileok, ahobizi edo belarriprest, gure txapak soinean modu ikusgarrian janzteko, hautatutako rolak gorpuzteko eta hamaika egunez (eta beti) ahal den heinean euskaraz bizitzeko unea iritsi zaigu.

Farmazia Beltzaren Hondamuinean

Submitted by ereiten on

Komiki aurkezpena Komikigunean azaroaren 15ean 11:00etan

Hondamuinean / Zerocalcare

Farmazia Beltza 2018


Egilea: Zerocalcare

Itzultzailea: Koldo Izagirre

Izenburua: Hondamuinean

Harria HItz. Azaroak 11

Submitted by ereiten on

HARRIA HITZ bisitaren udazkeneko egutegia iragarri genizuen orain dela hilabete batzuk, eta lerro hauen bidez, hurrengo bisita-egunaren berri eman nahi genizueke: azaroaren 11n izango duzue ibilbidea egiteko beste aukera bat, Noaua!ko Kulturaldiaren egitarauan txertatu baitugu oraingoan. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.