Aste hauetan zehar Belauntzako Udal Artxiboan lanean ibili gara. Bertan agiri interesgarri ugari topatu ditugu, baina gure arreta gehien deitu duen kasua 80ko hamarkadan arrakasta handia lortu zuen Gure Txokoa dantza aretoaren inguruko dokumentazioa izan da.
Beotibar paper fabrika zaharraren pabiloietako batean kokatutako diskoteka hau 1981eko maiatzaren 7an inauguratu zen. Garai horretan inguruko dantzalekurik handiena zen. Jendetza handia joaten zenez, kanpoaldean hiru aparkaleku egokitu zituzten eta Tolosatik autobusa jarri zuten igandero. Ikus daitekeen bezala, Gure Txokoak Beotibar industrigunea erreboluzionatu zuen. Horresbesteko arrakasta izan zuen non haren inguruan ogitartekoak, plater konbinatuak eta edariak eskaintzen zituzten hiru taberna ireki zituztela. Hauek larunbatetan, igandeetan eta jai egunen bezperatan irekitzen zuten.
Jakina, Belauntzako Udal Artxiboan jai areto honi buruzko dokumentazio anitza dago. Hirigintza-espedienteak dira, batez ere, baina duela 45-40 urte gazteen aisialdia nolakoa zen irudika dezakegu hauei esker.
Hona hemen artxiboan topatu ditugun hainbat gauza.



Miriam Ruiz
Belauntza Artxiboak