Ele, eleaniztunak al gara Getarian?

Submitted by ereiten on
"Ele, eleaniztunak al gara Getarian?" ekintza plana Getariako Liburutegian. Ekimen berria sortu dute Maria eta Andoni liburuzainek Getariako liburutegian ikasturte honetan lantzeko. Liburuzainek liburutegian aditzen zuten hizkuntza aniztasuna jaso eta lantzeko ideia izan dute.

cnADe-ren kongresuan ateratako ondorioak

Submitted by ereiten on
Urtarrilaren 21 eta 22an cnADek antolatutako "IV Congreso Nacional de archivo y documento electrónico" delakoan egon ginen. Honen goiburua zen: "Aterrizando con inteligencia". Noski, adimen artifiziala hitzaldi gehienetan azaldu zen, eta ez pentsa, askotan bigarren mailako aipamen bezala ikusi dugun arren asko dira honekin artxibo eta administrazioaren inguruko ekimenak.

Errealitatea zen, ez zen fikzioa

Submitted by ereiten on

Analisi politikoetatik landa eta, era berean, jada kostunbrista bihurtzen ari den filma nahiz komiki steampunk alboratuta ere, hainbat idazlek gure gizartearen dekadentziaren berri eman digute; literaturaren bidez, noski. Gizonezkoak dira aipatuko ditugunak, baina hau ez da hautu zientifikoa edo lagin zehatza.

Paris-Madril: heriotzaren lasterketa

Submitted by ereiten on

1903. urtea kirol-ekitaldi handi baten lekuko izan zen: Paris-Madril automobil-proba. Gerora, ‘heriotzaren lasterketa’ edo ‘lasterketa odoltsua’ bezalako izenekin ezagutu dena, ondoren ikusiko ditugun arrazoiengatik, automobilismoaren historiako lasterketa basati eta arriskutsuenetako bat izan zen. Hasiera batean, maiatzaren 24tik 26ra bitartean egingo zen lasterketa hiru etapatan banatuta zegoen: Paris-Bordele, Bordele-Gasteiz eta Gasteiz-Madril. Zoritxarrez, lehen etapa baino ezin izan zen bete, lasterketa eten egin baitzen.

#GoazenLagunok!

Submitted by ereiten on
Fedibertsoa sustatzeko kanpainaren parte gara gu ere. Dagoeneko gure sare soziala Mastodon da eta aktibismo digitalaren parte ere bihurtu gara modu honetan. Urtarrilaren 20an gu ere "#GoazenLagunok!" kanpainan parte hartzera goaz Fedibertsoan eta Mastodonen gaudela adierazteko mundu guztiari.  

Informazio osoa hemen.

Gure erabiltzailea Mastodonen :

@ereiten@mastodon.eus

Farmazia Beltza

Submitted by ereiten on
Farmazia Beltza
(bezeroentzako artatzea) 
+34 659493646
info@ereiten.eus
Koldo Mitxelena 7-A
Orereta
Gipuzkoa 20110

Miren Etxezarretaren artxiboa

Submitted by ereiten on

Miren Etxezarreta ekonomilari, intelektual eta ekintzaile gisa deskribatu dute Wikipedian, baina are gehiago ere deskriba liteke, bere artxiboa ikusi orduko. Mirenek berak bere bizitzan zehar sortu duen artxibo honetan bere idatziak, berak emandako hitzaldiak, bere pentsamendua biltzen duten liburuak eta bestelako materialak bildu dira.