Irudi berria Txo!?-ri esker

Submitted by iab on

Irudi berria prestatu digu Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!? ezizenez ezagunagoa den artista garaikide nafarrak. Bere lanak Elurmaluta Produkzioaken ikus ditzakezue edo baita hurrengo esteken bidez ere:
Mastodon @txo_elurmaluta
Web orria https://www.elurmaluta.net/home

Irudiaz gain, irudiaren mugimendua ere jaso dugu eta segidan duzue ikusgai.

 

Evan Jonesen hitzaldia

Submitted by iab on

Uztailak 5, eguerdiko 12:30tan eta Pasai Donibaneko “Kultur Aterpea” aretoan,  Bristoleko Unibertsitateko irakasle den Evan T. Jones doktoreak hitzaldia emango du. “Pasaia, Bristol and ‘El Cristo de Bristol’ (c.1453-1600)” izenburupean, Pasaiako badiak eta Bristolek XV eta XVI. mendeetan garatu zituzten merkataritza-harremanak hizpide izango ditu hizlariak. Harreman horiek, gainera, herriko parrokian gordetzen den ondarean isla dute, “Bristoleko Kristoa” irudian. Hori dela eta, ikertzaileak artelan hori ere hizpide izango du.

Miren Etxezarretaren artxiboa

Submitted by ereiten on

Miren Etxezarreta ekonomilari, intelektual eta ekintzaile gisa deskribatu dute Wikipedian, baina are gehiago ere deskriba liteke, bere artxiboa ikusi orduko. Mirenek berak bere bizitzan zehar sortu duen artxibo honetan bere idatziak, berak emandako hitzaldiak, bere pentsamendua biltzen duten liburuak eta bestelako materialak bildu dira.

Lekuona Fabrikako Kultura mediazio lanak

Submitted by ereiten on

Lekuonan garatzen ditugun kultura mediazio lanak gehienbat Lekuona Fabrikak eskaintzen duen Legamia programarekin lotuta daude, nahiz eta Legamiatik kanpo ere beste lanen bat ere burutu izan dugun. Hauen artean, besteak beste, herriko ikastetxe ezberdinekin lantzen dugun Kultura Podcasta edo udaletxeko sail ezberdinak edo liburutegiarekin egindako kolaborazioak daude tartean. Legamia egitasmoa Errenterian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa da.