Liburu aurkezpena Getarian

Submitted by iab on

Liburutegiaren berritzearekin batera, bertan daukagun bilduma aztertzen eta berrordenatzen ari gara, eta lan horrek hainbat gogoeta egitera eraman gaituzte: besteak beste, iruditu zaigu aberasgarria izango dela ikuspuntu eurozentristatik aparteko kontakizunei gure apaletan lekua egitea eta horretarako, adibidez, Eduardo Galeanoren ahotsa ekarriko dugu, Latinoamerikaren zain urratuak liburuarekin. 

Urriaren 8an, hispanitatearen egunaren bueltan, Iñaki Alegria etorriko da, Mikel Zinkunegiren laguntzarekin Galeanoren lana aurkeztera.

Liburutegiak Getaria

Antzerki tailerra Getarian

Submitted by iab on

Ostegunean martxoak 12 antzerki tailerreko 2. saioa ospatuko da Getariako liburutegian.

HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO ANTZERKI TAILERRA
Maite Aizpurua, Infinitudrama-ren eskutik.

Arte eszenikoetako (dantza, antzerkia, kontalaritza...) jolasen bitartez lagunartean dibertitu eta sortzeko espazioa, eta, bide batez, gorputz adierazpena aberastu, zentzumenak eta emozioak esploratu edota norbanako eta talde bezala harremanak sendotzeko aukera emango duen saio aparta.

Liburutegiak Getaria