“Liquizqueri ciquiña”, emakumezkoen ohorearen aurkako irainak

Submitted by ereiten on

Gaurkoan, 1805 urtean irainak direla eta sustatutako auzi-jartze bat dakargu. Kasu honetan, Felipe Antonio Otaegik Maria Josefa Eguzkitzaren (Goroabarrena etxeko maizterra) aurka jarritako kereila dugu, bere emaztea Maria Josefa Garandiasen aurkako irainak direla eta (sig. 165-11). Irain-auziak oso ohikoak dira dokumentazio historikoaren artean eta irainduen ohorea auzitan jartzean oinarritzen dira.