Erakusketa barnetik

Submitted by ereiten on

Erakusketak antolatu eta koordinatzen ditugunontzat, erakusketa ziklo bat, bizitzan bezalaxe, emozioz betetako zikloa izan ohi da. Erakusketa bakoitza, bizitza bakoitza bezala, ezberdina da. Pertsona ezberdinak inplikatzen ditu, helburu anitzak jarraitzen ditu, baina besteekin konpartituz, bapatekotasuna aintzat hartuz, puntu dramatikoak landuz, sorpresak, sentimenduak eta pentsamenduak sortzen ditu bere baitan. Prestatu, zaindu, eta amaitzean, erakusketa jaso eta dolua ere egiten dugu tokatzen denean.

La exposición desde dentro

Submitted by ereiten on

Una exposición, para quienes las organizamos y coordinamos, es un ciclo, como en la vida, lleno de emociones. Cada exposición, como cada vida, es distinta. Implica a personas distintas, persigue un objetivo diverso, pero compartido con otros, hay imprevistos, giros dramáticos, sorpresas, sentimientos y pensamientos. La preparamos, la cuidamos, y cuando acaba, hacemos el duelo al verla desaparecer en poco tiempo ante nuestros ojos.

Testuinguruaren garrantzia artxiboetan

Submitted by ereiten on

Artxibozainontzat –eta historialarientzat- oso garrantzitsua da testuingurua. Dokumentu bat momentu eta behar konkretu batengatik eratzen da; ezinbestean. Egunak, hilabeteak eta urteak igaro ahala, sorkuntza testuinguru hori eraldatzen joaten da. Horregatik, balio historikoa duen idatzi batek, mementu hartaz, lehen mailako informazioa -zuzena- helarazten digu. Dokumentuak garaiko testuingurua ezagutzen laguntzeaz gain, historiak idatzia hobeto ulertzen laguntzen digu: sorgin-gurpil bat eratuz.

Erreferentziazko liburuen antolamendu berria Getariako liburutegian

Submitted by ereiten on
Liburutegi guztietan egoten dira erreferentziazko liburuak deitzen ditugunak. Gaiak landu eta mundua ulertzen laguntzen digutenak dira baina, ez-fikziotik. Ikasketetarako, ikerketarako edota kontsultarako erabili izaten ditugun horiek. Material mota hau badugu Getariako liburutegian ere bai, noski. Bai heldu eta haurren gunean. Eta ikusiko zenuten bezala, helduen gunekoarekin gora eta behera gabiltza azkenaldian. Izan ere, Getariako liburutegiak atal honetan dituen liburuentzat sailkapen edo antolamendu berri bat sortzen aritu gara iazko otsailetik.

Historia berriarantz

Submitted by ereiten on

"Contingentes cantábricos en el poblamiento de una zona guipuzcoana en la Baja Edad Media: el caso de la bahía de Pasaia"

Solorzano Tellechea, J.A., Martín Pérez, F. (coords): Rutas de comunicación marítima y terrestre en los reinos hispánicos durante la Baja Edad Media: movilidad, conectividad y gobernanza. (2020). Madrid: La Ergástula.

Etxeratze-agindu edo kera-deiak: Historiaren ildoak errepikatuz

Submitted by ereiten on

Anitz alditan entzun izan dugu Historia errepikatzen diren prozesu eta gertakarien bilduma dela, edota bere ezagutzak aurretik egindako akatsak ez errepikatzeko aukera ematen digula. Modu honetan, aspaldiko agirietan zehar buelta txikia ematea interesgarria izaten da, egun bizi ditugun egoerak, edo antzekoak, beste garai batzuetan eman zirela ikusteko parada ematen baitigu.

Ereiten ere 'Komunitatea eta komunikazioa' ardatz hartuta

Submitted by ereiten on

Ereitenkumeak Talaioseko lagunei esker ‘Komunitatea eta komunikazioa' lantzen aritu gara formakuntza saio batean. Esperimentu positiboa izan da zinez, bai barrura, eta baita kanpora begira ere, zer hobetu detektatu eta hainbat kanal berri martxan jartzeko akuilu gisa.

Ormaiztegi, Goierriko turistak eta luxua aurreko mendean

Submitted by ereiten on

1900 urtea Goierrin. Donostiatik ordu betera, Zumarragatik 8 kilometrora. Zalgurdi bidezko zerbitzuaren edota trenaren bitartez Ordiziako eta Tolosako azokak zein Loiolako Santutegia bisitatzeko leku ederrean.

'Komikia generoka' erakusketa Koldo Mitxelena liburutegian

Submitted by ereiten on
Gipuzkoako Aldundiaren Koldo Mitxelena Liburutegian (Donostian) Komikiguneak prestatutako erakusketa berri bat dago ikusgai. Bertan ‘Komikia generoka’ izenburupean, komiki zahar zein berrienen artean, generoka sailkatutako atal batzuk daude erakus-mahaietan ezarrita. Hauxe da erakusketaren haria: Komikiak irudia oinarri duten kontakizunak dira. Zineman, literaturan edo beste medio batzuetan gertatzen den bezala, generoka ere sailka daitezke komikiak.