Mary Shelleyren urtebetetze festa
1816ko udan, Lord Byronek Percy Bysshe Shelley poeta eta bere emazte gaztea, Mary, gonbidatu zituen Suitzako bere etxera. Egun euritsuak izan ziren, eta etxeko jabeak mamu-istorio bana idazteko proposamena luzatu zien gonbidatuei. Horra nola sortu zen "Frankenstein edo Prometeo modernoa", 1818an argitaratua eta zientzia-fikzioaren generoko lehen eleberritzat jo izan dena.
XIX. mendeko galdeketei etekina ateraz
Ikerketa lan bat abian jarri nahi dugunean informazio iturri desberdinak erabil daitezke datuak jasotzeko, beste batzuen artean, idatzizko dokumentuak aurkitzen direlarik. Era berean, hauen artean ere mota desberdinetako datuak ematen dizkiguten testuak daude eta gure ikerketaren helburuaren arabera batzuk edo besteak hartuko ditugu aintzat.
Irtenbiderik gabeko gertaera
Harria Hitz bisita organo zikloarekin batera
Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen proposamen batekin gatoz gaurkoan, abuztuaren 5ean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.
2018ko uztaila
Posible al du enpresa batek tokiko komunitatea sortu? Edo tokiko komunitatean bere burua txertatu? Zilegi al zaio halakorik egitea? Enpresak bezeroak ditu; ez al ditu haren komunitatea urrupatu eta propiotzat hartzen?
Zalantza, kezka, galdera. Ez dakigu oso ondo gurean zer den.
Fabrikaren barne araudia, atzoko kezkak ala gaurkoak?
Harria Hitz bisita UEUren ikastaroan
Uztailaren 12-13an, Usurbilgo Artzabalen, UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia eskainiko da.
Herrien iragana berreskuratzen
Justiziarako baimena
XVIII. mende hasieran bazeuden herri txiki batzuk beste haundiago batzuen jurisdikziopean zeudenak, hau da, beste herri handiago batzuen menpean zeudenak. Behe Erdi Aro amaierako egoera ezegonkorraren ondorioz (gogoratu behar dugu garai honetakoak direla bandoen gerrak), herri txikiek handiagoen babesa bilatu zuten eta hitzarmenen bidez hainbat alorretan, horien menpe geratu ziren. 1700 urte inguruan ordea, egoera asko aldatu zen eta txikiek ez zuten babes horren beharrik, autonomoagoak izateko gai ziren eta autonomia hori bilatzeko saiakerak egiten hasi ziren. XVIII.