Artxiboetan zer?
Artxiboetan egiten dugun lana eta aurrera eramaten ditugun ekimen desberdinak ezagutaraztea eta gerturatzea da berri honen helburua. Artxiboak, orokorrean, toki ezezagunak direla esan dezakegu, bertan lan egiten dugunok eta ikerketaren munduan lan egiten dutenak alde batera utziz gero. Imajinario kolektiboan, Artxibo bat irudikatzean paper multzoz betetako gela ilun eta zahar bat datorkigu burura, dena antolatu gabe eta trasteleku bat balitz bezala irudikatzen dugu. Honen aurrean esan beharra dago, nahiz eta hau noiz behinka horrela izan, normalean irudi okerra dela.
Urte amaierako ezkila-hotsa
Sepulturak komunitate baten ispilu zirenekoak II: San Pedro Parrokiako San Anton kapera
Euskararen alfabetizazioa Getarian
Oreretako harresiak 1613an: Gruyere gazta bat?
1.- Harresiak, babesa ematetik haratagoko elementua
Euskararen debekua XVIII. mende hasieran
Luxuaren balioa
Udal guztietan badaude udalerri bakoitzari eragiten dien arau juridiko batzuk ordenantza bezala ezagutzen direnak. Udalerrian ordena mantentzeko egiten diren arauak dira eta Udalak osoko bilkuran onartu behar ditu balekoak izan daitezen. Mota desberdinetako ordenantzak egiten dira: fiskalitate kontuak erregulatzen dituztenak, hirigintzako gai desberdinak antolatzen dituztenak (txabolak, estetika, terrazak e.a.) edo poliziari eragiten dietenak. Villabonako Artxiboan mota eta garai desberdinetakoak dauzkagu, zaharrenak XVI. mendekoak izanik.