1787ko Zumaiako Itsasgizonen Zerrenda
San
Telmo Kofradiako liburuetan mota desberdinetako dokumentuak aurki
daitezke. Horien artean, Zumaiako marinelen inguruko informazioa
eskaintzen duten zerrendak daude. Gaurko gaiarekin jarraitu baino lehen
ordea, gogorarazi beharrekoa da kofradia honen liburu zaharrenak galdu
egin zirela eta 1787an liburu berria osatu behar izan zela.