Artzeren omenaldia eta Harria Hitz

Submitted by ereiten on
Ekainaren 16a egun berezia izango da, zalantzarik gabe. Joan zitzaigun Joxean Artze Agirre. Eta hurrengo larunbatean, ekainaren 16an, omenaldi herrikoia egingo zaio Usurbilen. Egun horretarako antolatutako egitarau zabalaren barruan, 10:30etik 11:30era, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu herrigunean. Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere.

Harria Hitz bisita ostiralez ere

Submitted by ereiten on

Larunbatetan lan egiten duen jendeari ere aukera bat eman behar zaiola eta... herriko ostalariek eta kultura-eragileek hala eskatuta, hurrengo HARRIA HITZ bisita ekainaren 8an eskainiko dugu Usurbilen.

Ereiten kanala martxan

Submitted by ereiten on

Ez dugu gezurrik esango.

Baten batek "ezetz egingo" esan ondoren hasi zen hau guztia.

Baietz ba. Egin dugu.

Youtube kanala jarri dugu martxan.

Militarren pilotak

Submitted by ereiten on
Militarrei pilotak nola ikutu asmatu zuten getariarrek. Hobe esanda, militarrei piloten bidez etxea nola txikitu asmatu zutela esan daiteke, oso era burutsuan gainera. Nola egin zuten azaltzeko pare bat argitzapen beharrezkoak dira, militarrengana pilotak nola iristen ziren ulertze aldera. Ezer esan aurretik, 1852. urteko abendura egingo dugu salto, Isabel II.aren erregealdira alegia. Udal aktek diotenaren arabera, Getarian militarren kuartela herriko plazaren ondoan kokatzen zen, eta non jolasten zuten getariar pilotari trebeek Euskal Herrian horren maitatu eta jarraitua den kirolera?

Postaren banaketa, oinezkoek

Submitted by ereiten on
Oraingo berrian erromatar garaia baino lehenagotik existitzen den lanbide bati buruz hitz egin nahi dugu. Nahiz eta lanbide honek urteak eta mendeak pasa ahala, asko aldatu duen funtzionatzeko era, bere misioak berdina izaten jarraitzen du, hau da, pertsona batetik beste batengana mezuak eramatea. Postariei buruz hitz egin nahi dugu. Lanbide honen jatorria merkataritzarekin eta gudarekin lotzen da, bataila desberdinei buruzko albisteak eta mezuak toki batetik bestera eramateko.

Asteasuko ogibide zaharrak

Submitted by ereiten on
Lehenagoko berri batean Asteasuko kaleak duela 150 urte aztertu genituen. Artxiboan bertan honen inguruan topatu genuen dokumentazio berezi baten arira. Gaurkoan berriz, dokumentazioa ez da oso bitxia, oraindik gaur egun sortzen den biztanleen errolda hartu bait dugu oinarri gisa. Askotan ikusi ditugu herritarren datuak jasotzen dituzten zerrenda luze horiek. Eta batek baino gehiagok gogoratzen dugu etxera etortzen zirenean orri berde handi batzuetan bertan bizi zirenen datuak betetzera.

XVI. mende bukaeran Adunan...

Submitted by ereiten on
Adunako Udal Artxiboak 4683 espediente baino gehiago gorde eta zaintzen ditu bere baitan, 715 kutxa inguru osatzen dituztelarik, eta hazten jarraitzen du egunetik egunera. Hori dela eta, Artxiboa bizirik dagoela esan dezakegu, aldaketa asko jasan baititzake denbora pasa ahala.

Generoaren historiaz: emakumeari buruzko hainbat datu, XVII. mende amaiera eta XVIII. mende hasierak

Submitted by ereiten on

Iraganeko gizartea ikertzerako garaian hamaika dira jorratzeko aukeratu daitezkeen gaiak; iturrien arabera gehiago ala gutxiago garatu ahal izatea, beste kontu bat da. Gaur egunean eta gizartearen behar, oihartzun eta kezken isla moduan, emakumeen edo generoaren historiak bultzada nabarmena ezagutu du. Hori dela eta, eta aurtengo martxoaren 8an izan zen mundu mailako greba, lanuzte edo plantoaren ildotik, aste batzuetako atzerapenarekin bada ere, aurreko mendeetan udal-aktetan emakumeei buruzko informazioa bilatzeari ekin diogu.

Industriaren aztarnak jarraituz

Submitted by ereiten on

Villabonako herritik paseatzen dugunean eta inguruan arreta jartzen dugunean, segituan datorkigu burura bertan industriak eduki duen garrantzia, izan ere, herri honen ondare industriala handia da.