Eburniko kattana 1.2 Sua - Aitzorrotzialdea
Aitzorrotzia. Aitzorrotzetik zaintzen den eremua.
Oso iradokitzailea da. Irudi asko sortarazten digu. Zalantza gehiago. Balizkotasunak.
Aitzorrotzia. Aitzorrotzetik zaintzen den eremua.
Oso iradokitzailea da. Irudi asko sortarazten digu. Zalantza gehiago. Balizkotasunak.
Rafael Garitano-Aldaieta Zubizarreta (1736 – 1784) ezaugarritzea ez da lan erraza:
Polemista eta ikertzailea. Behar bada horiek dira gure abadea hobekien definitzen dituzten hitzak.
Esaterako, Auñamendi entziklopediak jasotzen duenez, Peñafloridako konteari berari kargu hartu zion, Erret Mintegian ikasten zuten haurrei euskaraz mintzatzea debekatu eta haien artean eraztuna banatzen zuelako. Bai, “eraztun” hori.
Beste behin ere, Asteasuko Udal Artxiboa euskararekin lotutako informazioaren berriemaile da. Bertan gordetako aspaldiko beste agiri batek euskararen historiari ekarpen interesgarria egiten dio, xumea bada ere. Ez da horren berri dugun lehenengo aldia; blog hau bera, horren lekuko argia da. Hala ere, ez dugu esango amaierarik gabeko meatze baten aurrean gaudenik, baina bai oraindik zeharo ustiatu gabekoa dela.
BAO publishing-en laguntzaz, Zerocalcareren Hondamuinean (Macerie Prime) paratu dugu hemen.
Lehen berdela duzue hau. Ondo portatzen bazarete, (alegia, leitu zakilbaba halangoak!) behar bada bigarrena ere emango dugu.
Edozelan ere, itxialdia amaitu bezain pronto, gure herrietako liburudendak berpiztea denon lana izango da; ta han topatuko duzue berriro komikia.
Txangurroa denontzat, uzkitik txakolina jare arte.
Trintxer ala Trincher aldizkaria 1954 - 1975 bitartean argitaratu zen. S. Esnaolaren arrastoa nabaria da bertan. Trintxerpe auzo moderno gisa aurkezten du; alegia, historikoa, etengabeko eraldaketan, arazoz eta pozez, komunitate ezberdinek sortuta eta EHn errotuta.
Galdera hori askotan egin digute. Batzuetan espresuki; bestetan hitzik esan gabe, errukiz begiratuz. Azken hilabeteotan lanerako Historian lizentziadunak bilatzen ari garela ez dizuegu hemen kontatuko; (lan eskaintzak izan arren). “Historia zertarako?” galderaren inguruko hainbat burutazio aipatuko dizkizuegu.