Zein artxibo zaindu eta zein ez
Artxibozainoi maiz galdetzen zaigu gure ogibideak zertan datzan. Aitortzen dut, itaun hori erantzutea askotan zaila suertatzen zaigula. Erantzun motza, dokumentuak eta datuak kudeatzen ditugula esatea da. ‘Hau zertan hezurmamitzen den?’, honetaz mintzatzeko jada hitz gehiago beharko ditugu. Dokumentua funtzio bat edo batzuk betetzeko sortzen da, baina denbora igaro ahala, hasierako betekizun hauek edukitzeari uzten dio eta, era berean, beste batzuk sortzen zaizkio. Adibidez, ‘Ion, ogia erosi’ idatzia duen paper batekin igorleak hartzaileari eskaera luzatzeko sortua izan da.