Submitted by ereiten on
Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. Egitaraua: 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu 10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean 11:15 Zumeta Arte Estudiora bisita 12:35 TxTxTx Txokoaldeko Txalapartaren Txokora bisita Informazioa eta erreserbak: harriahitz.eus ; info@kultour.pro ; 688 818 017 Argazkia: TaPunturen Harria Hitz webgunetik hartutakoa